Wikipedia, Entziklopedia askea
2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera
|
---|
|
Data
| 2016ko
uztailaren 15etik
?
2016ko
uztailaren 16ra
|
---|
Lekua
| Ankara
,
Istanbul
,
Marmaris
eta
Malatya
Ekintza ez hain bortitzak eta atxiloketak herrialdean zehar
|
---|
Emaitza
| Arrakastarik ez
Gertakizun aipagarriak
- Turkiako parlamentua bonbardatuta.
- Ankarako Presidentearen Jauregi bonbardatuta.
- Gerra-legea ezarria.
- Kolpea ia menperatuta erresistentzia gune batzuk izan ezik.
|
---|
|
|
|
|
Akın Ozturk
|
- Recep Tayyip Erdo?an
- Binali Yıldırım
- Hulusi Akar jenerala
- Umit Dundar jenerala (Lehen Armadako komandantea)
|
---|
|
|
|
104 militar hilda
2,839 militar atxilotu (5 jeneral eta 29 koronel)
Sikorsky helikoptero bat lurrera botata
|
41 polizia
2 militar
|
47 herritar hilda
194?265 hildako
1,110?1,440 zauritu
|
---|
|
2016ko
uztailaren 15ean
Turkian
Recep Tayyip Erdo?an
presidentea boterik kentzeko asmoz burutu zen
estatu-kolpe
saiakera izan zen. Kolpea
Turkiako indar armatuen
militar talde batek eman zuen,
Ankara
eta
Istanbul
hartuz.
Saiakerak hirurehun hildako inguru utzi zituen eta mila zauritu baino gehiago. Ankaran, Turkiako Parlamentua eta Presidentearen Jauregia bonbardatuak izan ziren. Horrez gain, tiro hotsak entzun ziren Ankara eta Istanbuleko aireportu nagusien inguruan. Gobernuko kiderik atxilotu ezta zauritu egin omen ez zenez, gobernuak berak antolatutako ekintza izan zitekeen susmoa zabaldu zen. Oposizioko alderdiak saiakeraren aurka agertu ziren eta Turkian zein nazioartean erantzuna ez zen aldekoa izan.
Europar Batasunak
,
NATOk
eta
Amerikako Estatu Batuek
, beste batzuen artean, Turkiako erakundeak eta hautetsitako gobernua errespetatzera deitu zuten.
Egunean bertan Erdo?an presidenteak jendea deitu zuen kalean kolpearen aurka agertzeko. Uztailaren 16an
Binali Yıldırım
lehen ministroak egoera "guztiz kontrolpean" zegoela adierazi zuen eta saiakera "Turkiako demokrazian orban beltz bat" bezala izendatu zuen. Saiakera ostean gobernuak 2,839 atxiloketa burutu zituen.
2016ko uztailaren 15ean, gaueko 11etan (bertako ordua), hegazkin militarrak ikusi ziren Ankara gainetik hegan, eta Instanbuleko
Fatih Sultan Mehmet
eta Bosforoko zubiak itxi zituzten
Anatoliatik
Europarako
norabidean. Soldatuek Bosforoko zubia kolpea salatzeko gurutzatzen saiatu den lagun talde baten kontra tiro egin zuten, hildakoak eta zaurituak eraginez.
Turkiako
Binali Yıldırım
lehen ministroak esan zuen ekintza "
aginte-katetik
kanpo hartu zela" eta "legez kanpoko saiakera" bat izan zela "militar talde batek" boterea eskuratzeko. Partaideek "garesti ordainduko" zutela esan zuen. Militarrek
Hulusi Akar
Estatu Nagusiko Burua bahitu zuten.
Gaueko 9etan militarrak Ankaran dauden
Turkiako telebista publikoaren
(TRT) eraikinen barruan zeudela jakinarazi zuen
Reutersek
. Militarrek kontrola hartzerakoan, "herriaren segurtasuna babesteko" Turkia "bake batzorde" batek zuzentzen zuela esan zuten, "gobernuak lege eta demokrazia sekularra hondatu baizituen". Azkenean TRTko emisioa eten zen.