1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)
1999ko Korrika
edo
11. Korrika
Euskal Herrian zehar ospatzen den
Korrika
jaialdiaren hamaikagarren edizioa izan zen.
AEK
elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan euskararen inguruan aritutako hainbat esparruko hamaika pertsona eta talde eragile omendu zituzten.
Pedro Migel Etxenike
,
Jose Ramon Etxebarria
,
Jose Angel Iribar
,
Maitena Araguas
, Elgoibarko Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaile taldea,
Argine Iturregi
,
Euskalerria irratia
,
Arantza
herria eta Maiatz taldea. Korrikak
1 + 1 = hamaika. Zu eta ni euskaraz
leloa izan zuen. Omendutako guztiekin
Jabi Zabala
kazetariak egindako elkarrizketak bildu zituen AEKk
Hamaika bide
izeneko liburuan.
Irunean
martxoaren 19an abiatu zen 11. ekitaldia eta
Donostian
bukatu hilaren 28an.
Ramon Labaien
izan zen mezua idatzi zuena eta berak eraman zuen lekukoa azken kilometroan.
Bestalde aipatzekoa da 1997an AEK-k eta
Eusko Jaurlaritzak
akordioa sinatu ondoren
Mari Karmen Garmendia
Kultur Kontseilariak egin zuela azken aurreko kilometroa.
[1]
Lehenengo aldiz Korrika ospatu zen atzerriko hainbat tokitan.
Bartzelona
eta
Londresko
euskaldunek antolatu zituzten. Hurrengo urteetan gero eta gehiago egin dira.
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.
Hamaika lagun omendu zituen 1999ko Korrikak. Beste hainbat euskaltzaleren ordezkari zirelakoan.
- Jose Angel Iribar
. Kirola eta euskara uztartzen ahalegin eskerga egin du.
- Jose Ramon Etxebarria
. Euskal Unibertsitatearen aldeko langile kementsu eta nekaezina.
- Pedro Migel Etxenike
. Zientzialari aparta.
- Nafarroako
Euskalerria Irratia
. Bidegabekeriak ezin isil dezake duintasunez mantentzen den euskal ahotsa.
- Lauro Ikastolar
en sortzaile-taldea. Kemen eta lan handiz ireki ziren ikastolak; horren lekuko dira
Laudioko ikastolako
sortzaileak
- Maiatz kolektiboa
. Nork esaten zuen sentimenduak ezin zirela euskaraz adierazi?
- Arantza
herria ? Lan eskerga egiten ari da, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko gainerako herrien moduan.
- Maitena Aragues
. "Euskara ikasi, euskaraz egin eta eginarazi"; horrek laburbiltzen du haren ibilbidea.
- Etxepe
. Euskararentzat arrotza zen eremu batean, lan harremanetan, normalizazioaren alde egin lanagatik.
- Mendia optikak
· Gasteizen bere bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko hartutako erabakiagatik
- ArgiIie Iturregi
. Guraso zein maisu-maistra askok euskarazko irakaskuntzaren aldeko apustua egin dute, Cueto eskola publikoaren sortzaile honek legez.
Maialen Lujanbiok
egin zituen hitzak eta
Joxe Ripiau
taldeak musika. Abestian
King Mafrundi
taldeak ere hartu zuen parte aurreko biekin batera.
[2]
Errepideetako marrak
dira hamaika bateko,
hamaikak bat egiten dute
urrunago joateko, urrunago!
Batekoak beti batuz,
Korrika goaz gure bidea gertatuz;
Pauso bakoitzeko hitz bat
Asfaltoan txertatuz
Ni eta zu,
zu eta ni
Bat eta bat bi gara, gara bi
Goazen korrika marrei segika
Bat eta bat hamaika, zu eta ni euskaraz
(errepika)
Errepideetako marrak
dira hamaika bateko,
hamaikak bat egiten dute
urrunago joateko, urrunago!
Marrak luze-betean,
Aurrera, atzera, haruntz, honuntz joatean,
Hamaika herri lotu ditu
korapilo batean.
Ni eta zu...
|
---|
Edizioak
| | |
---|
Korrikaren ahizpak
| |
---|