2003ko Korrika
edo
13. Korrika
Euskal Herrian zehar ospatzen den
Korrika
jaialdiaren hamahirugarren edizioa izan zen.
AEK
elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan
Ez Dok Amairu
mugimendua omendu zen.
AEKrekin Herri bat geroa lantzen
leloa izan zuen.
Mauleko
kioskoan abiatu zen Korrika apirilaren 4an eta
Irunean
bukatu hilaren 13an.
Jean Louis Davant
euskaltzainak egin zuen lehenengo kilometroa. Korrika hasi baino hilabete t'erdi lehenago gertatu zen
Euskaldunon Egunkariaren itxierak
markatu zuen edizio hau. Mezua Egunkariko zuzendaria zen
Martxelo Otamendik
idatzi eta irakurri zuen Iruneko
Foruen plazan
. Korrika amaitzen ari zela Nafarroako Gobernuak debekatu egin zuen Korrika herrialde hartan sartzea baina epaitegiek atzera bota zuten Gobernuaren erabakia.
[1]
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.
Beka baten bidez
Metxa
antzezlana plazaratu zuen TENTAZIOA taldeak
AEKrentzat
. Zuzendaria
Eneko Olasagasti
izan zen. Koldo Izagirre 1991n argitaratutako
Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak
ipuin liburuan oinarritutako antzezlana da. Liburua
2002an
berriro argitaratu zen antzezlanarekin batera.
AEK-ren egoera ekonomikoa oso larria zen eta Korrika aurrera eramango bazen ezinbestekoa izan zen
Korrika laguntzailea
-ren kanpaina eta txartela sortzea. Hurrengo ekitaldietan ere jarraitu du honek.
Igor Elortzak
idatzi eta
Mikel Laboak
eta
Ruper Ordorikak
abestu zuten
Gero bat gaurdanik
abestia.
[2]
Arr, Err, Irr, orr, urr
Arr, harri
Err, herri
Irr, irri
Harri herri, irri urri
Ga, Ge, Gi, go, gu
Ga, gara
Ge, gero
Gu, gure
Gu gara gure gero
Geu gara harri
Geu urre gorri
Geu gure orri
Gure urri, gure irri
Harriz harri gora
Gure gerogura
Irriz gara
Gero, gu herri gara
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
(errepika)
Ar, Er, Ir, or, ur
Ar, ari
Er, eri
Ir, hiri
Hara herri hori hiri!
Gar, Ger, Gir, gor, gur
Gar gorri
Gorgarri
Gure herri
Geroaren egarri
Ez dok hamairu...
Ez dok hamairu!
Bada egitekorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
|
---|
Edizioak
| | |
---|
Korrikaren ahizpak
| |
---|