한국   대만   중국   일본 
Angels Chacon - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Angels Chacon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angels Chacon


1. Centremeko idazkari nagusi

2022ko maiatza  - 2022ko abuztuaren 13a

Kataluniako Europar Alderdi Demokratako secretary general (en) Itzuli

2021eko ekainaren 12a  - 2021eko abenduaren 21a

Enpresa eta Ezagutza kontseilaria

2018ko maiatzaren 29a  - 2020ko irailaren 3a
Santi Vila i Vicente - Ramon Tremosa

Igualadako Udaleko zinegotzia

2011 - 2018
Bizitza
Jaiotza Igualada , 1968 (55/56 urte)
Herrialdea   Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
Centrem

IMDB: nm11097057 Facebook: angelschaconfeixas Twitter: angelschacon Instagram: angelschaconfeixas Edit the value on Wikidata

Maria Angels Chacon i Feixas ( Igualada , 1968 ), Angels Chacon modura ere ezaguna, Kataluniako politikari eta enpresario kataluniarra da. [1] 2018. urtetik eta 2020ko irailaren 3ra arte Quim Torraren gobernukide izan zen, enpresa - eta ezagutza -kontseilariaren kargua izan zuen heinean. [2] [3]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lehen urteak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Angels Chacon 1968an jaio zen, Igualadan ( Katalunia ). [4] [5] Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik zuzenbidean graduatua , nazioarteko trukean aditua da. [4] [6]

Chaconek paper-industriako hainbat enpresatan egin du lan, esportazio - zuzendari modura; [4] [6] hala, adibidez, Manipulados del Noya enpresako esportazioen buru zen, Juan Romani Esteve-rentzako zuzendari komertzial modura lan eginez. [4] Era berean, 2008tik 2011raino Anoia Business Union-eko idazkari nagusia zen, 2,400 enpresa eta 850 kide ordezkatzen dituen erakundea . [4] [6]

2009tik aurrera Urbact 3D Cities eta Urbact Retalink proiektuetako koordinatzaileetako bat izan da ere, bai eta 4D Health Safety Simulation Innovation Center-eko ( 4DHealth ) kozuzendaria ere. [7] [8] [9]

Karrera politikoa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Chacon 2011ko Udal-Hauteskundeetan Konbergentzia eta Batasuneko ( CiU ) zerrendetan aurkeztu zen Igualadan, politikari independente modura. Hirugarren postuan aurkeztu zen, alderdiak hamar eserleku lortuz; beraz, Igualadako zinegotzi bilakatu zen. [10] [11] Hauteskundeen ostean, Igualadako bigarren alkateorde izan zen izendatua, hiriko turismo - ekonomia - eta komertzio -buru bihurtuz. [6] [7] 2015eko Udal-Hauteskundeetan berrautatua izan zen, [11] [12] hiriko alkateorde bihurtuz eta ekonomia -, ezagutza -, nazioartekotasun- eta barne arazo-buru bihurtuz. [6] [13] Sortu eta gutxira, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren ( PDeCAT ) kide egin zen ere. [8]

2017ko ekainean Kataluniako Generalitateko Enpresa- eta Ezagutza-Saileko industria - zuzendari nagusia bilakatu zen. [4] [6]

Angels Chacon, Torraren Gobernuaren argazki ofizialean ( 2018ko ekaina )

2018ko maiatzaren 19an , inbestitutako Quim Torra Lehendakari berriak Elsa Artadi enpresa - eta ezagutza -kontseilari modura zuen govern legitim bat izendatzen saiatu zen. [14] [15] [16] Aitzitik, Espainiako Gobernuak " probokaziotzat " hartu zuen gobernukidetzat exiliatu edo preso politikoak izendatzea, eta, ondorioz, Torraren izendapenak ez zituen onetsi. [17] [18] Hala, Torrak 2018ko martxoaren 29an gobernu -izendapen berriak publikatu zituen, exiliatu edota kartzelan sartu gabeak, [19] [20] non Angels Chacon enpresa - eta ezagutza -kontseilari berria izendatzen zen, [21] [22] [23] urte bereko ekainaren 2an Katalunuako Generalitateko Jauregian berretsi bezala. [24] [25] [26]

Hauteskunde-historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Angels Chaconen hauteskunde-historia
Hauteskundeak Barrutia Alderdia Koalizioa # Emaitza
2011 [10] [11] Igualada Independentea Konbergentzia eta Batasuna ( CiU ) 3 Hautatua
2015 [11] [12] Igualada Independentea Konbergentzia eta Batasuna ( CiU ) 3 Hautatua
2019 [27] [28] Igualada Junts per Igualada ( JUNTS ) Junts per Igualada ( JUNTS ) 21 Ez-hautatua

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Katalanez) ≪Resultats i fitxa≫ Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  2. (Katalanez) NacioDigital. ≪Torra renuncia als empresonats i exiliats i completa un Govern efectiu | NacioDigital≫ www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  3. (Gaztelaniaz) ≪Torra releva a tres 'consellers' de JxCAT e incorpora a Samper, Tremosa y Ponsa≫ El Confidencial 2020-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  4. a b c d e f (Gaztelaniaz) ≪PERFIL: Angels Chacon, la fins ara directora general d'Industria es posa al capdavant d'Empresa i Coneixement≫ La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  5. ≪Verges, Chacon, Calvet i Borras: aixi son els nous consellers del Govern≫ cat.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  6. a b c d e f ≪Nomenen Angels Chacon nova directora general d'Industria≫ www.diaridegirona.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  7. a b (Gaztelaniaz) ≪Angels Chacon, una especialista en comercio exterior para dirigir Empresa i Coneixement≫ La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  8. a b (Katalanez) Martin, Albert. (). ≪Aquests son els 13 consellers del Govern de Quim Torra≫ Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  9. Press, Europa. (2018-05-29). ≪Angels Chacon, de regidora de Comerc i directora d'Industria a consellera d'empresa≫ www.aldia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  10. a b https://bop.diba.cat/temp/04_062011002015.pdf
  11. a b c d ≪Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior≫ www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  12. a b https://bop.diba.cat/temp/04_062015000509.pdf
  13. (Katalanez) ≪Angels Chacon, nova directora general d'Industria del Govern≫ VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  14. (Ingelesez) Bathgate, Rachel. ≪Torra nominates new government including jailed and exiled officials≫ www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) . [ Betiko hautsitako esteka ]
  15. (Gaztelaniaz) ≪Torra nombra en su Govern a Aragones, Artadi, Turull, Rull, Comin, Puig y Maragall≫ La Vanguardia 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  16. (Gaztelaniaz) Puente, Arturo. (2018-05-19). ≪Torra nombra a los encarcelados Turull y Rull consellers de su nuevo Govern≫ El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  17. ≪Spanish PM Mariano Rajoy? urges Catalonia to form 'viable' government≫ The New Indian Express (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  18. (Ingelesez) Day, Paul. (2018-05-20). ≪Spain to maintain control of Catalonia - El Pais≫ Reuters (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  19. (Ingelesez) Rolandi, Alex. ≪Torra proposes new nominations to overcome Spain’s block on forming government≫ www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) . [ Betiko hautsitako esteka ]
  20. ≪Torra unblocks new Catalan government, replacing ministers in exile and prison with new names≫ In English (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  21. ≪El president Quim Torra signa un nou decret de nomenaments per formar el Govern de Catalunya. Generalitat de Catalunya≫ web.archive.org 2018-05-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  22. (Gaztelaniaz) ≪Quim Torra sustituye a los cuatro consellers vetados para desbloquear el Govern≫ La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  23. (Katalanez) Redaccio. ≪Torra nomena nou govern per superar el bloqueig - 29 maig 2018≫ El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  24. (Ingelesez) Jordan, Guifre. ≪Catalan government takes office in emotional event, lifting direct rule≫ www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) . [ Betiko hautsitako esteka ]
  25. (Gaztelaniaz) ≪Catalunya: El nuevo Govern de Torra toma posesion en un acto reivindicativo≫ La Vanguardia 2018-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  26. (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2018-06-02). ≪Los consellers toman posesion y prometen "lealtad" a Quim Torra≫ El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-09-05) .
  27. (Katalanez) Regio7. ≪Consulta totes les llistes de l'Anoia per a les eleccions municipals≫ www.regio7.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .
  28. ≪Resultados Elecciones municipales 2019 en Igualada≫ La Vanguardia 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]