Veronica Forque Vazquez-Vigo
(
Madril
,
1955eko
abenduaren 1a
-
ibidem
,
2021eko
abenduaren 13a
[1]
)
espainiar
aktorea izan zen. Lau
Goya sari
eskuratu zituen, besteak beste,
La vida alegre
(1987) eta
Kika
(1994) filmetan egindako lanagatik.
[2]
Veronica Forque Vazquez-Vigo
1955eko
abenduaren 1ean
jaio zen
Madrilen
. Gurasoak Jose Maria Forque ekoizle eta zuzendaria eta Carmen Vazquez-Vigo izan zituen. Alvaro Forque zuzendariaren arreba izan zen, eta Jose Vazquez Vigo musikari eta musikagilearen iloba.
Arte Dramatiko eta Psikologia karreretan hasi zen, azken hau bukatu gabe utzi bazuen ere. 17 urterekin egin zuen debuta zineman, 1972an,
Mi querida senorita
filmean. Arrakasta, baina,
1984an
lortu zuen,
Pedro Almodovarren
¿Que he hecho yo para merecer esto?
filmeko
Cristal
-en rola egin zuelarik.
[2]
Fernando Truebarekin
Se infiel y no mires con quien
eta
El ano de las luces
filmetan lan egin zuen, eta azken horretan
Goya saria
lortu.
1987an
, bi Goya sari jaso zituen: emakumezko aktore onenarena,
Fernando Colomok
zuzendutako
La vida alegre
filmean egindako lanagatik, eta taldeko emakumezko aktore onenarena,
Luis Garcia Berlangaren
Moros y cristianos
filmagatik.
1990eko hamarkadaren
hasieran,
Manuel Gomez Pereirarekin
hasi zen lanean, eta
Salsa rosa
eta
¿Por que lo llaman amor cuando quieren decir sexo?
komediak egin zituen.
2005ean
,
Reinas
filma egin zuten elkarrekin.
1993an
, bere laugarren Goya saria irabazi zuen, Pedro Almodovarren
Kika
-n egindako protagonista lan bikainarengatik.
Telebistan ere aritu zen.
1982an
, arrakasta handia lortu zuen
Ramon y Cajal
telesailean;
1983an
El jardin de Venus
egin zuen,
1988an
Platos rotos
, 1990-1991n
Eva y Adan, agencia matrimonial
eta
1995ean
Pepa y Pepe
.
Antzerkian, berriz,
Jose Sanchis Sinisterraren
1986ko
Ay, Carmela
lana aipagarria da.
1984ko
Sublime decision
,
1985eko
Bajarse al moro
,
2004ko
Dona Rosita la soltera
,
2009ko
La abeja reina
eta
2011ko
Shirley Valentine
ere garrantzitsuak izan ziren.
1981
-
2014
bitartean,
Manuel Iborra
zinema zuzendariarekin egon zen ezkondua, eta alaba bat izan zuten, Maria Clara izenekoa.
2021eko
abenduaren 13an, hilik aurkitu zuten etxean; bere buruaz beste egin zuen, Poliziaren ustetan.
[2]
≪
|
Gutxitan izaten dute besteek gertatzen zaigunaren errua
|
≫
|
- Actriz
(*) Festival Iberoamericano de Teatro de Bogota.
- Zuzendaria
|
---|
1986-1989
| |
---|
1990-1999
| |
---|
2000-2009
| |
---|
2010-2019
| |
---|
2020-
| |
---|