Reichstag eraikina
(
alemanez
:
Reichstagsgebaude
ⓘ
, normalki soilik
Reichstag
gisa laburtu eta izendatua)
Alemaniako
hiriburua den
Berlin
hiriburuan dagoen
Mitte
barrutiko
Tiergarten
auzoan kokatzen den eraikina da.
1999
. urtetik aurrera
Bundestag edo Alemaniar Legebiltzarraren
biltokia da.
1894
. urtean eraikitzez amaitu zen, bere diseinatzailea
Paul Wallot
izan zelarik.
1933
. urtera arte
Alemaniar Inperioko
Reichstag legebiltzarraren
egoitza izan zen.
1933an
sute bat
jasan zuen, gertakari honen zinezko arduraduna zein izan zen inoiz argitu ezin izan delarik.
1945an
Bigarren Mundu Gerraren
amaiera aldera,
Berlingo guduan
zehar jazotako borrokaldi latzen ondorioz eraikinak kalte handiak jasan zituen.
1960eko hamarkadan
beharrezkoenak zituen eraberritzeak egin zitzaizkion.
1990eko hamarkadan
burutu ziren berrikuntzen arduraduna
Sir Norman Foster
arkitekto
britainiarra
izan zen, hauen ondorioa gaur egun ikus daitekeen eraikinaren itxura da.