Wikipedia, Entziklopedia askea
Mª Carmen Huder Carlosena
(
Irunea
,
Nafarroa Garaia
,
1897
-
Caracas
,
Venezuela
,
1987
)
[1]
pedagogoa, emakume ekintzailea izan zen eta erbesteratu beharra izan zuen.
[2]
Pedagogia ikasketak egin zituen Irunean, eta gero
Madrilgo
Irakasleen Goi Mailako Ikasketen Eskolan, Irakaskuntza Erakunde Libreari lotutakoan. Handik
New Yorkeko
Vassar Collegen egon zen pentsionatuta.
1936ko uztailean, Irunean aurkitzen ziren alabaren lehen jaunartzea ospatzen altxamendu militarra sortu zenean. Valcarderan hil zituzten bere neba eta lehengusu bat. Mª Carmen
Frantziara
joan zen Javier Yarnoz senarrarekin batera, ondoren
Valentziara
itzuli eta
Errepublikaren
zerbitzura jarri zen. Ondoren, gobernuarekin
Bartzelonara
joan zen, eta handik
Figueresera
eta Frantziara berriro, gerraren amaieran.
1939ko abuztuan,
naziak
Frantzian sartzear zeudela, bikotea eta alaba
Venezuelara
erbesteratu ziren.
Eusko Jaurlaritzak
pleitatutako Flandre itsasontzian bidaiatu zuten.
Mª Carmen 1944an
Federico Garcia Lorcaren
Mariana Pinedaren antzezlanaren protagonista izan zen
Caracasko
Avila Antzokian eta
AEBko
Enbaxadako langileei gaztelania eskolak ematen lan egin zuen. Hainbat urtez, babesgabe zeuden adingabeak jagoteko elkarte batekin ere lan egin zuen.
1987an, Venezuelako nazionalitatea zuela, Huder Caracasen hil zen.
[2]