Konstantinopla
[1]
(
grezieraz
:
Κωνσταντινο?πολι?
) oraingo
Istanbul
hiriaren antzinako izena da,
IV. mendeko
Konstantino
erromatar enperadoretik
datorkiona. Honen aurretik
Bizantzio
izena izan zuen.
Bizantziar Inperioaren
edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren hiriburu izan zen mendeetan zehar,
330
urtetik
1453ra
arte,
otomandarrek konkistatu zutenean
,
Aro Modernoari
hasiera emanez. Arkadiok, Teodosioren umeak hartu zuen oinordetzan
324
urtean
Konstantino I Handiak
Lizinio ko-enperadore erromatarra garaitu zuen,
Erromatar Inperioko
gizonik boteretsuena bilakatuz. Bizantzio bere hiriburu bihurtzea erabaki zuen, horretarako hiria edertu eta babesteko lanak hasi zituelarik, 40.000 langiletik gora erabiliz, gehienak esklabo
godoak
.
Sei urtetako lanen ondoren,
330ko
maiatzaren 11
aldera, Konstantino hiria inauguratu zuen, 40 egunetako erritu tradizionalen bidez. Hiriak 30.000 biztanle zituen orduan. Mende bat geroago 300.000tik gora izango zituen.
Hiria
Erroma Berri
bezala berrizendatua izan zen, baina Konstantinopla bezala egin zen ezaguna, eta
Erromaren
itxurarekin izan zen eraikia, foru, kapitolio eta senatuarekin.
Konstantinok ez zituen jada zeuden tenpluak eraitsi, are gehiago,
jentilentzat
eta kristauentzat tenplu berriak eraiki zituen. Bere agintaldian gurutziltzatzea, gladiadoreen borrokak eta dibortzioa kendu zituen, eta ohitura kristauei jarraituz, austeritate sexual handiagoa ezarri zuen. Santa Sofiaren, Santa Ireneren eta Apostolu Santuen elizak eraiki zituen (azken honetan izan zen hilobiratua). Kristautasunari laguntza guzti hau eman arren, ez zuen inoiz kristautzat hartu bere burua, hilzorian zegoenean bakarrik izan zen bataiatua.
Erroma Berria inperioko beste hirien lepo izan zen edertua, zeinei artelanik ederrenak ostu zitzaizkien. Foroan
Apoloren
estatua handi bat ezarri zen, Konstantinok burua kendu eta berearen kopia bat ezarrarazi zuelarik.
Alexandria
,
Efeso
eta batez ere
Atenasetik
eskulturak, zutabeak, mosaikoak, obeliskoak... ekarriak izan ziren.
Hiriak hipodromo bat zuen, 50.000 pertsona sar zitezkeena eta festa herrikoien eta jeneralen omenaldien gune bihurtu zena. Gaur egun, hipodromoa Istanbulen erdiguneko plaza bat bakarrik da, pistaren erdian zeuden bi obeliskoak soilik geratzen direlarik.
Konstantino hiltzean, Erromatar Inperioaren banaketa nabaria zen. Hala ere, hau ez zen gauzatu
395
urtean bere ondorengo Teodosio hil arte, zeinak Inperioa bitan banatu zuen: mendebaldeko zatia, hiriburutzat Erroma zuena, bere seme Honoriori eman zitzaion, eta ekialdekoa hiriburutzat Konstantinopla zuena, bere beste seme Arkadiori. Mendebaldeko inperioa ez bezala, zeinak berehala gainbehera egin zuen, Bizantziar Inperioa beste mila urtez mantendu zen.
Hauek dira oraindik Istanbulen ikusgai diren bizantziar eraikuntzak: