Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Alvarez Cruz
(
Jerez de la Frontera
,
1933ko
abenduaren 27a
-
Madril
,
2022ko
otsailaren 27a
) espainiar poeta eta hizlaria izan zen.
[1]
Andaluzian jaiota "hogeitamar urtez
Mieresen
jaio zela" esan ohi du; horrela izendatu zuten
Carabancheleko espetxean
bertan zeuden mehatzari asturiarrek. Horregatik beti esan du berea andaluziar-asturiarra dela. Familia
errepublikanoa
zuen.
Frankistek
gerra hasieran bere aita,
asalto-guardien
kapitaina,
Sevillan
fusilatu zuten. Urte horiek bere bizitza eta obra erabat markatu zuten. Zuzenbidea eta Filosofia ikasketak hasi zituen burutu gabe.
Soldaduska
Ceutan
egin zuen. Urtetan Europa osoa ezagutu zuen. Haren esanetan lehenengo poema
Vienan
idatzi zuen eta bere lehenengo liburua
Kopenhagen
plazaratu zuen, zentsuratik pasa gabe. Behin baino gehiagotan espetxeratuta, haren liburu asko danieraz argitaratu dira. Gaur egun Madrilen bizi da.
[2]
Bere poesia
Blas de Otero
eta
Angela Figuera Aymerich
[3]
lanetatik gertu egon da zenbait momentutan, hau da,
poesia soziala
bezala ezagutu den poesia motatik. Horiekin batera
Miguel Hernandez
,
Rafael Alberti
eta
Antonio Machadoren
eragin zuzena ezagutu du. Dena dela, esperimentalismoa ere ez du baztertu bere lanean. Haren poemak hizkuntza askotara itzuli egin dira: danieraz, suedieraz, italieraz, errusieraz, frantsesez, arabieraz...
- Escrito en las paredes
(1962)
- Noticias del mas aca
(1964)
- Papeles encontrados por un preso
(1967)
- Tiempo de siega y otras hierbas
(1970)
- Aullido de licantropo
(1975)
- Versos de un tiempo sombrio
(1976)
- Como la espuma lucha con la roca -paginas para una autobiografia poetica-
(ZERO, Bilbo, 1976).
- Los poemas del bardo
(1977)
- La campana y el martillo pagan al caballo blanco
(1977)
- Dios te salve, Maria... y algunas oraciones laicas
(1978)
- Cantos y cuentos oscuros
(1980).
- Reflejos en el Iowa River
(Origenes, 1984)
- Entre el terror y la nada
(1989).
- Tercera mitad. Antologia
(La Eneida, 2007)
- De palabra y por escrito
. Madril: Ediciones Vosa, 1990.
- Lloresn Poy
. Madril: Ediciones Rayuela, 1977.
ISBN 9788485253142
[4]