2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala
, udan eta udazkenean,
urriaren 1eko Kataluniaren independentzia erreferendumaren
ondorioz
Espainiako Gobernua
eta
Kataluniako Generalitatearen
artean sortutako gatazka politiko eta judizialak eragindako
krisi konstituzionala
izan zen.
Krisialdia
Kataluniako Parlamentuak
Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legearen
onarpenarekin hasi zen. Ondoren, erreferenduma burutu aurreko astean
Espainiako Guardia Zibilak
Generalitateko hainbat kargudun atxilotu zituen epaitegien aginduz.
Katalunian
protestaldiak hasi ziren eta Espainiako Gobernuak estatuko segurtasun indarren presentzia handitu zuen protestei aurre egiteko.
2006an
Kataluniako generalitateak
,
estatutua
hobetzeko saiakera egin zuen
[1]
. Lehenik eta behin,
Kataluniako parlamentuan
lehen bozketa egin zen estatutu berria aplikatuko zen erabakitzeko, erantzuna baiezkoa izan zen. Estatutu berriaren eztabaida
Espainiako parlamentura
iristean, parlamentu honek hainbat artikulu ezeztatu egin zituen, kontituzioak onartzen ez zituelako,
PSOEko
hainbat diputatuen hitzetan. Ondoren, erreferendum bidez, Kataluniako herriak estatutu berriari hobespena eman zion. Hala ere, urte honetan bertan,
PPk
helegite bat aurkeztu zuen
Espainiako Auzitegi Konstituzionalera
eta honek estatutua konstituzioa errespetatzen ez zuela ebatzi zuen, gainerako erakundeek emandako hobespenak baliogabe utziz.
[2]
2014ko Kataluniaren independentziarako kontsulta
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Kataluniak estatu independentea izango ote zen erabakitzeko
Artur Masek
iragarri zuen erreferenduma. 2 milioi bozka inguru kontabilizatu zituen Generalitateak.
Kataluniako XI. legegintzaldirako hauteskundeak. Independentistek irabazi zuten, gehiengo absolutua lortu baitzuten
Junts pel Si
eta
CUP
alderdien blokeak.
Espainiako Fiskaltza Nagusiak, Kataluniako Goi Fiskaltzak zein hainbat partidu politikoek epaitegietara jo dute hainbat aldietan.
Jarraian Kataluniako gatazka politikoaren ondorioz atxilotuak izan diren pertsonak.
Guadia Zibila, Generalitatearen hainbat egoitzetara sartu zen
[3]
, Bartzelonako epaitegi bateko epaileen aginduz. Bertan 14 atxilotu izan ziren:
- JOSEP MARIA JOVE (
Ekonomia
eta
Ogasun
sailburua)
- LLUIS SALVADO (Kataluniako Ogasuneko Idazkari Nagusia)
- XAVIER PUIG FARRE (Kanpo Harremanetako bulegoko arduraduna)
- JOSUE SALLENT I RIBES (CTTI
[4]
ko kidea)
- DAVID FRANCO MARTOS (CTTIko kidea)
- JOAN MANEL GOMEZ (Kataluniako Informazioaren Segurtasuneko erakundeko kidea)
- DAVID PALANQUES SERRANO (Lan eta Harremanetarako saileko kidea)
- JOAN IGNASI SANCHEZ (
PDeCAT
)
- FRANCESC SUTRIAS GRAU (Ogasuneko kargu nagusietako bat)
- NATALIA GARRIGA IBANEZ (Presidenteordetzako saileko kargu nagusietako bat)
- PAU FURRIOL FORNELLS (
ERC
)
- JOSEP MASOLIVER (
PuntCat
-eko kidea)
- MERCEDES MARTINEZ SANTOS (
Fox Box Publi
[5]
-ko kidea)
- ROSA MARIA RODRIGUEZ CURTO (
T-systems
[6]
-eko kidea)
2017ko urriaren 11ean
Carmen Lamela
Auzitegi Nazionaleko
epaileak,
Josep Lluis Trapero
,
mossoen
burua,
Jordi Cuixart
eta
Jordi Sanchez
,
Omnium Cultural
eta
ANCko
buruzagia deklaratzera deitu zituen. U-1eko erreferndumean mossoek izan zuten parte hartze txikiarengatik alde batetik, eta bestetik, Bartzelonan irailaren 20 eta 21ean gertatu ziren gatazkengatik.
[7]
Urriaren 21ean, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez atxilotuak izan ziren sedizioa leporatuta. Hainbat alderdi politikoek ekintza hau okertzat jo dute,
PDeCAT
,
ERC
,
CUP
,
En Comu Podem
eta
PSC
adibide.
Ciudadanos
eta
PP
alderdiek epailearen erabakia txalotu dute. Bestalde,
Josep Lluis Trapero
mossoen burua, epaileak baldintzapeko askatasunean ipini du.
2017ko azaroaren 2an Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, Oriol Junqueras eta beste 7 sailburu ohi atxilotzeko agindua eman zuen
[8]
, besteak beste, ihes egiteko arriskua edo probak borratzekoa zutelako. Bestalde, Carles Puigdemont eta beste 3 sailburu ohi Belgikan zeuden eta Auzitegi Nazionala eztabaidatzen aritu zen
euroagindu
bat bidaltzearen inguran, aipatutako agintariak atxilotzeko.
Carme Forcadell
eta beste hainbat
Kataluniako parlamentuko
mahaikide deklaratzera deitu zituen
Auzitegi gorenak
, azaroaren 2an. Hala ere, deklarazio hauek atzeratu zituen azaroaren 9raino, defentsak denbora gutxiegi eduki zuelako prestatzeko.
[9]
Azaroaren 24ean orain arte
Espainiako Auzitegi Nazionalaren
esku zeuden Kataluniako 7 sailburu ohien eta Oriol Junquerasen epaiketa
Espainiako Auzitegi Gorenaren
mende geratuko dira.
[10]
Espainiako Gobernuak
epaitegietara jotzeaz gain bide poliziala ere erabili du, batez ere urriaren 1eko erreferendumean.
2017ko irailean
Espainiako Gobernuak
Kataluniako Generalitateari, segurtasuneko eskumenak bereganatu zizkion, horien artean,
mossoen
aginte eta administrazioa. Konpetentzia hauek kentzearen arrazoia Espainiako Gobernuaren mossoekiko zuen mesfidantza izan zen, erreferendumaren egunean, urriaren 1ean, legea
[11]
ez betetzearen beldur baitzen gobernu nazionala.
Joaquim Forn
, Kataluniako segurtasun sailburuak, ez zuen gobernuaren erabakia onartu, hala ere mossoen buruzagiak,
Josep Lluis Traperok
, espainiar gobernuaren menpe jartzearen agindua onartu zuen, hasiera batean.
[12]
Espainiar gobernuak, Kataluniako hiru poliziak
[13]
kargudun bakar baten menpe jarri zituen,
Diego Perez de los Cobos
guardia zibileko koronelaren menpe. Koronel honen lana hiru poliziak koordinatzea zen.
[14]
2017ko urriaren 1ean, nahiz eta Espainiako gobernuak hainbat aldietan kontrakoa esan, Kataluniak independentziari buruzko erreferendum bat egin zuen, nahiz eta balio politiko eta juridikorik ez izan Espainiako gobernuaren hitzetan. Egun honetan, poliziak
[15]
modu erasokor batean hautets eskoletako hatesontzoiak kentzen saiatu zen, hainbat kasuetan lortu zuen arren, eskola gehienetan lasai asko eman izan al zen botoa. Guztira 800 zauritutik gora utzi zituen poliziak egun honetan, horietatik 2 larri, bati
gomazko pilota
[16]
bat begian sartzearen ondorioz. Mossoek bestalde, hatestontziak kentzeko saiakerak egin zituzten, baina biolentziarik erabili gabe, besterik gabe, eskoletara joanda eta hatesontziak kentzeko eskatuz. Espainiako hainbat erakundek jarduera hau txartzat hartu dute, lege kostituzionala ez betetzea leporatuz.
[17]
Nazioartean ekintza horiek ez dute oihartzun oso onik eduki,
Europar Batzordeak
indarkeriaren erabilera sarritan txartzat jo baitu, baita hainbat nazioetako ordezkariek ere.
Human Rights Watch
GKEak
indarkeriaren erabilera salatu du eta Espainiako gobernuari ikerketa bat egin dezan eskatu dio.
[18]
Espainiar gobernua, azkeneko asteetan,
Espainiar konstituzioko 155. artikuluaren
inguruan hitz egiten aritu da. Artikulu honek, besteak beste, autonomiaren deuseztea eragin dezake eta
Kataluniako
egoera ikusirik gobernuak ez du beste aukerarik izan, gobernuaren beraren hitzetan, artikulu hau aplikatzea baizik.
Mariano Rajoy
, Espainiako presidenteak urriaren 21ean adierazi zuen publikoki, aipatutako artikulua aplikatuko zuela.
Rajoyk, artikulua aplikatzerakoan,
PP
,
PSOE
eta
Ciudadanos
alderdien babesa jaso zuen, baina bestalde,
Podemos
,
PdeCAT
,
ERC
,
EAJ
,
Compromis
,
Catalunya Si que es Pot
eta
EH Bildu
alderdien kritika gogorrak jaso ditu, artikulu honen aplikazioak ezer konponduko ez duela uste dutelako. Bestalde, hainbat
giza eskubideen
urratzea ere eragin dezakeela uste dute hainbat alderdiek, horien artean, informaziorako eskubidearena edota adierazpen askatasunarena. 2017ko urriaren 27an Senatuaren baimenarekin Espainiako gobernuak 155. artikulua martxan jarri zuen.
[19]
- Kataluniako generaliateko
sailburu eta kide guztien kargu uztea. Espainiar gobernuak, Kataluniako gobernuan dauden 12 sailburuak,
Carles Puigdemont
presidentea eta
Oriol Junqueras
presidenteordearen kargu uztea aginduko du.
- Hauteskundeak deitu ahalik eta azkarren, gehienez 6 hilabeteko epearekin. Espainiako gobernuak Kataluniako parlamentua desegingo du eta hauteskundeak deitu.
- Kataluniako parlamentuari, hauteskundeak deitu ondoren, presidentea izendatzeko eskumena kendu. Kataluniako parlamentuko presidentea Espainiako gobernuak izendatu ahal izango du.
- Generalitateari administrazioan dituen eskumen batzuk kendu. Espainiako gobernuaren baimena beharko du hainbat ekintza edo lan burutzeko.
- TV3
aren kontrola kendu. Generalitateak, bere telebista katearekiko kontrola galduko du eta Espainiako gobernuak aginduko du hauen gainetik.
- Mossoekiko
duen kontrola kendu. Espainiako gobernuak, Kataluniako polizia autonomikoaren agintea bereganatuko du, polizia hau,
Guardia Zibila
edo
Polizia Nazionalarekin
ere ordezkatu ahal izango du.
- Konpetentzia eta eskumen ekonomikoen galera. Espainiako gobernuak, Kataluniako gastu eta diru sarrerak erabatean kudeatuko ditu.
2017ko urriaren 27an, ostirala,
Kataluniako parlamentuak,
Junts Pel Si
alderdiaren independentzia aldarrikapena onartu zuen, 70 aldeko boto, 10 kontrako eta 2 zurirekin. Botoa sekretua izan zen. Aldarrikapen hau gauzatuta, esandako egunean,
Kataluniako autonomia erkidegoa
, errepublika burujabe eta subirano bat bihurtu zen,
Kataluniako errepublika
izenpean. Aipatzekoa da, bakarrik Junts Pel Si,
CUP
eta
Catalunya Si Que Es Pot
alderdiek hartu zutela parte botazioan, gainerako alderdi konstituzionalistek,
Ciudadanos
,
PP
eta
PSCk
ez zuten parte hartu. Une honetan, ez du nazioartean inongo onarpen edo onespenik jaso aldarrikapen honek, baina hainbat alderdi politikoek, horien artean
EH Bilduk
,
Eusko Legebiltzarrak
Kataluniako errepublika aitortzea nahi du.
Espainiako gobernuak
, zein
Espainiako Gorteetako
alderdien gehiengoak, ez du inolaz ere onartu aldarrikapena eta
estatu kolpetzat
jo dute ekintza.
[20]
2017ko urriaren 28an,
Theo Francken
Belgikar migrazio ministroak esan zuen Carles Puigdemont eta bere gobernu guztiak asilo politikoa eska zezakeela, baldin eta mehatxuak edo jazarpena jasotzen bazuten. Handik gutxira, Belgikar lehen ministroak,
Charles Michelek
, bere ministroaren kontra, gaia hau ez zegoela mahai gainean aipatu zuen.
Aipatu beharra dago, Theo Francken ministroa, Belgikar gobernua osatzen duten 5 alderdi politikoetatik bateko burua dela, zehazki,
NVA
flandiar
alderdi
nazionalistako
burua. Alderdi honek Belgikar gobernuan garrantzi handia du, gobernuak bere babesa behar baitu egonkortasuna mantentzeko.
Ikus, sakontzeko:
2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
2017ko abenduaren 21ean,
Kataluniako Parlamentua
osatzeko hauteskundeak egin ziren.
[21]
Hauteskunde hauen kanpaina ohi baino zaratatsuagoa izan zen, besteak beste, independentisten aldeko hainbat hautagai, horien artean
Oriol Junqueras
ERCko
zerrendaburua
[22]
edo
Carles Puigdemont
PdeCATeko
zerrendaburua
[23]
, kartzelan edo atzerrian zeudelako eta Espainiako gobernuak 155. artikuluaren bidez ezarri zituen hauteskundeak izan zirelako.
Hasiera batean independentistek zerrenda bakarrean parte hartuko zutela espero izan zen arren
[24]
, azkenean hautagaitza bananduan aurkeztu ziren.
[25]
Beraz, hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi nagusiak hurrenak dira:
Hainbat galdeketen arabera, Herritarrak alderdiak eta ERCk zituzten aukera gehien irabazteko, bestalde, alderdi independentistek zuten gehiengoa galtzeko arriskua zutela ere adierazi zuten.
[26]
[27]
- ↑
Jarraian, Kataluniak onartu zuen 2006ko estatutua.
- ↑
BOEn argitaratu zen dokumentua, estatutua baliogabetzeko.
- ↑
Hainbat egunkarietan agertu ziren albisteak,
hemen, El Pais egunkarikoa.
- ↑
Telekomunikazio eta Informatika kudeatzearen ardura duen Generalitateko erakundea
- ↑
Publizitate enpresa bat da, U-1eko erreferenduma sustatzen lagundu zuela uste da.
- ↑
Generalitateari erreferendumak antolatzen askotan lagundu dion enpresa bat
- ↑
Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten atxiloketak,
Berria egunkarian.
- ↑
Hemen duzue epaileak igorritako autoa
.
- ↑
La Vanguardia egunkariak idatzitako artikulua, mahaikide eta mahaiburuen deklarazioaren atzerapenaren inguruan
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
El Periodico egunkarian atera zen artikulua.
- ↑
Auzitegi Kostituzionalak debekatu zuen U-1eko erreferenduma, Espainiar kostituzioaren markoan sartzen ez baitzelako
- ↑
Barne ministerioak mossoekiko kontrola beregain hartu zituela adierazten duen artikulua.
- ↑
Guardia Zibila
,
Polizia Nazionala
eta
Eskuadra Mossoak
- ↑
Diego Perez de los Cobosen inguruko artikulua
- ↑
Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak bakarrik, mossoek ez baitzuten ia parte-hartzerik eduki
- ↑
Generalitateak debekatu egin zuen arma mota hau erabiltzea Katalunian 2014ean
- ↑
Urriaren 1 eta 2ko kronologia EITBn.
- ↑
Human Right Watchen adierazpena.
- ↑
155. artikuluaren aplikazioa BOEn.
- ↑
Kataluniako independentzia aldarrikapena, Berria egunkarian.
- ↑
BOEko hauteskundeei buruzko fitxategia.
- ↑
Oriol Junqueras eta beste hainbat kargudun kartzelara bidali zituen autoa.
- ↑
Carles Puigdemont erbestean dagoela dioen berria egunkariaren artikulua.
- ↑
Nabarraldek independentisten desadostasunari buruz idatzi zuen artikulua.
- ↑
ERCk zerrenda bakarra alboratzen du, elpais egunkariaren artikulu honen arabera.
- ↑
El Periodico egunkariak argitaratu zuen inkesta.
- ↑
CISek egin zuen galdeketa erakusten duen artikulua.