Nieuw-Vlaamse Alliantie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nieuw-Vlaamse Alliantie
Datuak
Izen laburra N-VA eta N-VA
Mota alderdi politikoa
Herrialdea Belgika
Ideologia Flandriar nazionalismoa eta Liberalismo ekonomikoa
Kokapen politikoa zentro-eskuin
Jarduera
Kidetza Europako Aliantza Askea
Kide kopurua 41.176 (2014)
Agintea
Lehendakaria Bart De Wever (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboa Piet De Zaeger
Egoitza nagusi
Legezko forma non-profit organisation (en) Itzuli
Historia
Sorrera 2001eko urriaren 13a
Sortzailea
Aurrekoak Volksunie
Koloreak     
webgune ofiziala
Facebook: nieuwvlaamsealliantie Twitter: de_NVA Instagram: de_nva LinkedIn: n-va Youtube: UC4UmvnWkpsDc4yjg0j2ykrA TikTok: de_nva Edit the value on Wikidata

Nieuw-Vlaamse Alliantie ( euskaraz : ≪Flandesko Aliantza Berria≫ ) Volksunie alderdi abertzale historikotik 2001. urtean sortutako alderdi abertzale flandestarra da. Bere burua errepublikanotzat eta zentro-eskuinekotzat jotzen du, eta Flandesko burujabetasun osoa aldarrikatzen du, Europar Batasunaren barnean Estatu independente gisa.

2010eko Belgikako hauteskundeetan Belgika osoko eta Flandesko alderdi bozkatuena izan zen (botoen %17,40 Belgika mailan, eta 27 eserleku Belgikako Ganbaran). Europako Parlamentuan Europako Aliantza Askean kokatzen da, beste Estatuetako hainbat alderdi abertzaleekin batera.

2009ko hauteskunde-programan bere burua " arlo ekonomikoan liberala eta arlo ekologikoan berdea " definitzen zuen. Vlaams Belang eskuin muturreko alderdi abertzalearen aldean N-VA askoz liberalagoa eta aurrerakoiagoa da, ezkerreko alderdiek dituzten aldarrikapen ugari bereganatuz ( sexu berekoen arteko ezkontzak , ekologiaren aldeko politikak, arrazismoaren gaitzespena, etab). Aldi berean, arlo linguistikoan komunitate flandestarraren interesak tinko defendatzen ditu: administrazio publikoen aurrean nederlanderaz ez dakiten hiritarrei nederlanderaz hitz egiteko betebeharra ezartzen dizkieten legeak aldarrikatzen ditu; babes ofizialeko etxeak eskuratzeko hizkuntza hori menperatzeko beharrarekin lotu izan nahi du; eta etorkinak Flandesen integratzeko nederlanderaren egokitasuna aldarrikatu egin du.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]