Bi aldi nagusitan bereiz daiteke Serbiako historia:
Erdi Aroa
eta
otomandarren
mende eman zuen garaia, eta burujabetasuna lortu ondorengoa.
Gaurko Serbiako eskualdea osatzen duten lurraldeetan
iliriarrak
,
traziarrak
eta
zeltak
bizi ziren
erromatarrak
sartu zirenean (K.a. II. mendean). VI. mendean herri
eslaviarrak
hasi ziren sartzen eta bertan bizilekua hartzen. Haien mende jarri nahi ez zutenak mendietara edo eslaviarren eskua iristen ez zen haranetara jo zuten, eta lurraldeka
jupa
izeneko egituretan antolatu ziren, leinu-elkarteetan alegia. Elkarte zabalagoetan,
rasca
izenekoetan, bateratzen ziren. Tarteka
jupan
izeneko itzal handiko buruzagiren bat, Vlastimir (850), Ceslav printzea (930-960) edo Voislav printzea esaterako, agertu zen eta estatu moduko batzuk antolatu ziren, baina betiere aldian aldiko auzoko inperioen mende egon behar izan zuten,
bulgariarraren
mende (893-927),
mazedoniar
-bulgariarren mende (XI. mendearen hasieran) edo
bizantziarren
mende.
Eztebe Uro? IV.a Du?an
erregea.
IX. mendean sartu ziren eslaviar liturgia eta
alfabeto zirilikoa
. 1159an, Eztebe Nemanja
jupan
handiak bizantziarren agindupetik atera zuen Serbia, baina Erdi Aroko goren aldia 1331-1355 bitartean iritsi zuen
Eztebe Uro? IV.a Du?an
erregearekin. 1346an
Pec
hirikoko (Hungaria) artzapezpikuak serbiarren eta greziarren enperadore izendatu zuen
Skopjen
(Mazedonia). 1389an,
Kosovoko gudua
galdu ondoren, turkiarren mende geratu zen
Serbia osoa
, printzerri bat izan ezik, eta lau mendez erabat otomandarren mende egon zen, XVII. mendeaz gero
haiduk
legez kanpora jartzen zirenen hainbat matxinada izan zen arren.
Burujabetasunaren aldeko matxinadak 1804an hasi ziren. XVIII. mende bukaerako
Otomandar Inperioaren
gogorkeriarekin ernegaturik, haren beheraldiaz, eta
Errusia
ortodoxoen alde jarri zela baliatuz,
hasi zen matxinada
,
Karađorđe
edo Jorge
Beltza
, zerri-tratuan aberastutako nekazaria buru izan zuela. Belgrad eta
Smederevo
hartu ere egin zituzten matxinatuek, baina 1812an,
Napoleonen
aurkako gerrarekin, Errusiaren laguntza galdu zutenean matxinadak ere porrot egin zuen.
1815ean berriz ekin zioten matxinadari eta 1817an turkiarrek
Morava ibaiaren
behealdeko ibarrean
printzerri autonomoa
onartu zuten, zergak pagatzearen eta turkiar gudaroste batzuk han geratzearen truke; matxinada horien buruzagi izan zen
Milo? Obrenovi?
printze hautatu zuten batzar batean. Serbiako mugei eta printzearen oinordekotza eskubideari buruz hainbat tirabira izan ondoren, eta zenbait matxinadari esker, Serbia autonomoaren mugak hedatuz joan ziren, eta azkenik, 1876an, gerra deklaratu zion Turkiari. Errusiak hartan eskaini zion laguntzari esker, Serbia estatu burujabe gisa ezagutu behar izan zuen Turkiak,
Berlingo batzarrean (1878)
.
1918an serbiarrak,
kroaziarrak
eta
esloveniarrak
erresuma batean elkartu ziren,
Jugoslaviako Erresuman
.
Bigarren Mundu Gerran
alemaniarrak Serbia okupatu zuten, eta Kroazia erresuma burujabe bihurtu. Gerraren bukaeran, herri fronteak, sobietar gudarostearen laguntzarekin, Belgrad hartu zuenean, orduan errege zegoen Petri II.ak erbestera joan behar izan zuen eta gobernu berri bat osatu zen Jugoslavian,
Tito
buru zuena.
1945ean, ezkerreko herri fronteak irabazi zituen hauteskundeak eta Jugoslavia errepublika deklaratu zuten. 1989an,
Slobodan Milo?evi?
izendatu zuten lehendakari. Haren agintaldian, izugarri areagotu zen serbiar nazionalismoa eta gutxiengoen eskubideen kaltetan; Kosovori autonomia ahalmen guztia kendu zion; bestalde, konstituzioa aldatu zuen lehendakariak aginte handiagoa izan zen. 1991n Eslovenia, Kroazia, Mazedonia eta Bosnia-Herzegovina Jugoslaviatik bereizi eta burujabe bihurtu ziren.
Bosnia-Herzegovinako
serbiarrek, ordea, ez zuten lurralde hori burujabe bihurtzerik onartu, eta gobernuaren aurka gerran hasi ziren.
1992an, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia bereizi ondoren, Jugoslaviako Errepublika Federala eratu zen, Serbiak eta Montenegrok osatua. 1992ko hauteskundeetan, Milosevic aukeratu zuten berriz ere lehendakari. Milosevicen agintaldia gero eta autoritarioagoa bihurtu zen eta bere agindupean Serbiak izan zituen hiru gerretan Milosevicen aginduz egindako sarraskiek, hilketek eta giza eskubideen aurkako urraketek gaitzespen handia ekarri zioten nazioartean. Gerrako urte horietan blokeoa ezarri zitzaion Serbiari, eta Daytoneko bake hitzarmena sinatu ondoren eta, bereziki, 1995eko abenduan, Estatu Batuek indarrik gabe utzi zituztenean Jugoslaviari ezarritako zigorrak, Milosevicek arrakasta handia izan zuen bere herritarren artean, blokeoak iraun artean milioi eta erditik gora serbiarrek lana galdu baitzuten.
Jugoslaviaren
izan zenaren ondoren sortutako herrialdek, 2008an.
1997an, okerragotu egin ziren armada federalaren eta Kosovoko albaniarren arteko liskarrak. Milosevicek erreferendum bat antolatu zuen Serbia osoan, atzerritarren bitartekaritza beharrezkoa ote zen jakiteko; boto emaileen?% 75ek bitartekaritza ukatu zuen, eta Kosovoko albaniarrek galdeketa boikotatu zuten. 1999an,
NATOko
indarrek airez bonbardatu zituzten Serbia, Montenegro eta Kosovo, ehunka hildako eraginez. Mendekuz, serbiar indarrek kosovarrei eraso zieten eta haietako askok inguruko herrialdeetara ihes egin behar izan zuten. 1999ko ekainean, NBEn indar militar bat hedatu zen Kosovon, jugoslaviar indarrek hala onartuta; teorian, Jugoslaviari aitortzen zitzaion Kosovoren gaineko burujabetza, baina, praktikan, NATOren eta NBEen agindupeko protektoratu bat zen hura. 2000ko hauteskundeak
Vojislav Kostunikak
irabazi zituen lehenengo itzulian gehiengo absolutuz, baina Milosevicen jarraitzaileek erabaki hori onartu ez eta bigarren itzulia egin nahi izan zuten. Estatu Batuetako eta Europako Batasunak iruzurra salatu eta galdu zuela onar zezala eskatu zioten Milosevici. Oposizioak herri matxinada bat antolatu zuen, poliziako eta armadako sektore batzuekin batera, eta Milosevicek ihes egin behar izan zuen eta Kostunika aukeratu zuten lehendakari. 2001ean, Milosevic atxilotu zuten. Estatu Batuetako lehendakariak esan zuen Jugoslaviak ez zuela laguntza ekonomikorik jasoko Milosevic Hagako
Nazioarteko Zigor Auzitegiak
epaituko ez zuen arte, eta, hala, Milosevic Hagara estraditatu zuten. 2006an hil zen Milosevic, Hagako espetxean, bera epaitzen ari ziren bitartean.
2002an, Montenegrok eta Serbiak hitzarmen bat sinatu zuten Jugoslavia izena kentzeko eta Serbia eta Montenegro zeritzan estatu berri bat sortzeko. 2004an
Boris Tadic
hautatu zuten Serbiako lehendakari.
2006
. urtean,
Montenegron
egindako erreferendum batean, botoen %55a, errepublika hau Serbiarekiko independizatzeko aldekoak izan ziren. 2008an, Kosovoko probintziako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen, baina serbiar agintariek ez zuten independentzia hori onartu. Estatu Batuek eta beste herrialde boteretsu batzuek Kosovoren independentzia aintzat hartzeak manifestazio eta istilu gogorrak eragin zituen Serbian.
2014ko
urriaren 14an
,
2016ko
Europako Futbol Txapelketarako
sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian
drone
batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen
Kosovok
(gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen
[2]
.
Azaroaren 7an
,
Jugoslavia
ohirako Nazioarteko Auzitegiak
Vojislav Seselj
Serbiako alderdi erradikaleko buru ohia aske uzteko agindu zuen, osasun arazoengatik
[3]
.
Azaroaren 10ean
,
Edi Rama
Albaniako lehen ministroa
Belgradera
joatean,
Kosovoko
auziarengatik, prentsaurreko bateratuan haserretu egin zen
Aleksandar Vucic
Serbiako lehen ministroa, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitzion
[4]
.