Erregea
, herrialde edo estatu baten monarka
gizonezkoa
da;
estatuburua
monarkia gisa eratutako estatuetan, edo ohiturazko monarka estaturik gabeko herri batzuen kasuan, esate baterako Uganda estatuaren barruko
Buganda
erresumako monarkiaren kasuan.
Monarka
kontzeptua ez da guztiz berdina, ohituraz beste titulu batzuk ere badira horren barruan, hala nola
enperadoreak
,
sultanak
,
emirrak
eta beste.
Errege
hitzak, zentzu bereziarekin, eskuin edo ezker osagarririk ez duenean, garai eta euskalki guztietan --gutxienez XIX. mendearen amaieraraino-- erabilerarik ohikoena,
artikulurik
gabe:. Adibidez:
Errege espantatu zen
.
[1]
Erreginak eta errege ezkontideak
aldatu
Erresumako monarka emakumezkoa bada,
erregina
da.
Euskaraz
errege eta erregina terminoak oso markatuta daude
generoaren
aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei
errege-erreginak
esaten zaie pluralez euskaraz.
Erregina subirau baten senarra errege izan daiteke tituluz zenbait tradizio monarkikotan, eta errege ezkontidea esaten zaie kasu horretan. Baina hau ez da berdina monarkia guztietan:
Ingalaterrakoan
,
Elisabet II.aren
senarrari printze esaten zaio. Aldiz,
Nafarroako erresuman
, erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako,
Joana I.aren
senarra, Filipe Ederra,
Filipe I.a Nafarroako
gisa agertzen da
Nafarroako errege-erreginen zerrenda
dinastikoetan.