COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia
, laburtuta
COVID-19 pandemia
,
COVID-19
izeneko
gaixotasunaren
eraginez 2019aren amaieran hasi zen
pandemia
da.
SARS-CoV-2
birusak
[1]
eragiten du gaixotasuna, herri hizkeren
koronabirusaren pandemia
izenaz ezagunagoa da.
Wuhanen
atzeman zen lehen aldiz,
Txinako
Hubei probintziako
hiriburuan. Zenbait gaixok arrazoi argirik gabe
pneumonia
garatu zutenean eta ordu arteko
txerto
eta tratamenduek haiengan eraginik ez zutela ikusi zenean izan zuten adituek
birusaren
berri.
COVID-19 pandemia
|
---|
|
|
|
|
Mota
| pandemia
?:
COVID-19
public health emergency of international concern
(en)
agerraldi
?:
COVID-19
complex emergency
(en)
![Itzuli](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Noun_Project_label_icon_1116097_cc_mirror.svg/10px-Noun_Project_label_icon_1116097_cc_mirror.svg.png) |
---|
Denbora-tarte
| 2019ko
abenduaren 1a
?-?
|
---|
Kokaleku
| Wuhan
|
---|
Herrialdea
| Txinako Herri Errepublika
,
Japonia
,
Hego Korea
,
Vietnam
,
Singapur
,
Australia
,
Malaysia
,
Thailandia
,
Nepal
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
Kanada
,
Frantzia
,
Kanbodia
,
Sri Lanka
,
Alemania
,
Finlandia
,
Arabiar Emirerri Batuak
,
India
,
Italia
,
Filipinak
,
Erresuma Batua
,
Errusia
,
Taiwan
,
Suedia
,
Espainia
,
Belgika
,
Egipto
,
Iran
,
Libano
,
Israel
,
Macao
,
Suitza
,
Guatemala
,
Austria
,
Kroazia
,
Afganistan
,
Kuwait
,
Irak
,
Aljeria
,
Pakistan
,
Ipar Mazedonia
,
Grezia
,
Georgia
,
Brasil
,
Ipar Korea
,
Bielorrusia
,
San Marino
,
Lituania
,
Herbehereak
,
Estonia
,
Errumania
,
Nigeria
,
Txekia
,
Norvegia
,
Mexiko
,
Indonesia
,
Portugal
,
Danimarka
,
Maroko
,
Letonia
,
Bahrain
,
Senegal
,
Hegoafrika
,
Islandia
,
Hungaria
,
Irlandako Errepublika
,
Saudi Arabia
,
Txile
,
Vatikano Hiria
,
Oman
,
Ekuador
,
Qatar
,
Eslovenia
,
Azerbaijan
,
Polonia
,
Zeelanda Berria
,
Palestina
,
Argentina
,
Bosnia-Herzegovina
,
Luxenburgo
,
Andorra
,
Armenia
,
Bhutan
,
Kamerun
,
Kolonbia
,
Costa Rica
,
Dominikar Errepublika
,
Jordania
,
Liechtenstein
,
Monako
,
Peru
,
Serbia
,
Eslovakia
,
Togo
,
Tunisia
,
Ukraina
,
Brunei Darussalam
,
Albania
,
Turkia
,
Panama
,
Bolivia
,
Bulgaria
,
Moldavia
,
Zipre
,
Malta
,
Bangladesh
,
Kuba
,
Honduras
,
Jamaika
,
Kazakhstan
,
Paraguai
,
Venezuela
,
Kosovo
,
Ginea
,
Uruguai
,
Surinam
,
Guyana
,
Sudan
,
Maldivak
,
Ruanda
,
Mauritania
,
Mongolia
,
Santa Luzia
,
Trinidad eta Tobago
,
Saint Vincent eta Grenadinak
,
Eswatini
,
Curacao
,
Aruba
,
Antigua eta Barbuda
,
Kenya
,
Ekialdeko Timor
,
El Salvador
eta
Nikaragua
|
---|
|
|
|
Abiapuntu
| Wuhan Huanan Seafood Wholesale Market
(en)
![Itzuli](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Noun_Project_label_icon_1116097_cc_mirror.svg/10px-Noun_Project_label_icon_1116097_cc_mirror.svg.png) |
---|
Kausa
| SARS-CoV-2
|
---|
Honen ondorioa
| Huoshenshan Hospital
(en)
Leishenshan Hospital
(en)
social impact of the COVID-19 pandemic
(en)
Plandemia
panic buying
(en)
komuneko paper
,
hand sanitizer
(en)
,
surgical mask
(en)
,
FFP mask
(en)
,
farmako
,
elikagai egonkor
,
wet wipe
(en)
,
pasta
,
arroz
,
irin
,
Paperezko musuzapi
,
haragi xehetu
,
oilasko-haragi
,
haragi
,
arrautza
,
ogi
,
patata
,
frozen vegetable
(en)
,
frozen food
(en)
,
legami-hauts
,
Desinfekzio
,
Botilako ur
,
Arnasgailu
,
oreki gozo
,
olio
,
Lekale
,
janari enlatatu
response to the COVID-19 pandemic
(en)
COVID-19 pandemiaren eragin ekonomikoa
impact of the COVID-19 pandemic on culture and entertainment
(en)
2020 toilet paper shortage
(en)
![Itzuli](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Noun_Project_label_icon_1116097_cc_mirror.svg/10px-Noun_Project_label_icon_1116097_cc_mirror.svg.png) |
---|
Kasu kopurua
| 312.173.462
(
2022ko
urtarrilaren 12a
)
|
---|
Pertsona hilak
| 5.501.000
(
2022ko
urtarrilaren 12a
)
|
---|
|
|
|
Hashtag
| #2019nCoV
eta
#COVID19FOAM
|
---|
2020ko urtarrilaren amaierarako, gutxi gorabehera zortzi mila kasu atzeman ziren.
[2]
[3]
[4]
Wuhango
koronabirusak
urtarrilaren 9an hil zuen egiaztatutako lehen gaixoa, hilaren bukaera zifra 170 ingurura handitu zen.
[5]
[6]
[7]
[8]
Epidemiologia
ikerketen arabera, jende askoz gehiagok kutsatuta dirau, baina ez dira atzemanak izan.
[3]
[9]
Lehen Txinatik kanpoko tokiko kutsapena
Vietnamen
jazo zen, aita batek bere semeari gaixotasuna kutsatzean.
[10]
Familiatik kanpoko lehen kutsapena aldiz,
Alemaniako
Bavarian
gertatu zen, urtarrilaren 22an,
bavariar
gizon batek txinatar enpresari baten bisita jaso zuenean europar herrialdean.
[11]
Kutsapena eragozteko, Txinatar erakundeek berrogeita hamazazpi milioi biztanle dituen Wuhan eta inguruko hamabost hirik osatzen duten eskualdea
konfinamenduan
jarri zuten, gainera, hiriko garraio publikoa eta probintziartekoa (trenak eta aireportuak barne) behin-behinean geldiarazi zuten.
[12]
[13]
[14]
[15]
[16]
Txinatar Urte Berriko
ospakizun ugari eta hainbat turistentzako interesgune itxi zituzten, horien artean
Beijingo
Hiri Debekatua
, tenpluetako festa tradizionalak eta beste hainbat festa-elkargune.
[17]
Hong Kong
hiriak gaixotasun kutsagarrien erantzun-maila maila gorenera igo zuen eta larrialdia ebatzi, hala, eskolak otsailaren erdialdera arte ixteko eta Urte Berriko ospakizunak bertan behera uzteko.
[18]
[19]
Zenbait herrialdek bidai-oharrak ipini dituzte Wuhanera edo Hubei probintziara zuzendutako bidaietan, bidaiariei bertan dagoen birusaren berri emateko.
[20]
Txina kontinentala
bisitatu duten bidaiariei haien osasuna gainbegiratzeko eskatu zaie, gutxienez bi astetan, eta edozein sintoma pairatuz gero haien sendagileekin hitz egiteko, birusa duten edo ez egiaztatu dadin.
[21]
Birusa duen edozein pertsonari eskatu zaio
maskara
bat eramateko soinean, eta haren sendagileari laguntza eskatzeko,
telefono
bidez edo zuzenean erietxera joanda.
[22]
Zenbait txinatar hotelek zigorrik gabeko ezeztapenak eta diru-itzulpenak eskaini dituzte.
[23]
Aireportuek
eta
tren geltokiek
tenperatura kontrolak eta informazio guneak ezarri dituzte, birusa duten eriak atzemateko asmoarekin.
[24]
Txinatar zientzialariek berehala lortu zuten birus berriaren sekuentzia genetikoa bakandu eta zehaztea, zeina ziztu bizian mundu osoaren esku jarri zuten, horrela, beste herrialdeetan ere birusa atzemateko
PCR
testak era independentean gara zitzaten.
[25]
[26]
[27]
[28]
Lehen berrogeita bat kutsatuetatik bi herenek nolabaiteko lotura zuen
Huanango Itsaskien Handizkako Merkatuarekin
, zeinean animaliak bizirik ere saltzen zituzten.
[29]
[30]
[31]
[32]
2019-nCoV birusaren genomaren sekuentzia ehuneko 75-80an SARS-CoV birusarenaren parekoa da eta ehuneko laurogeita bostean beste koronabirusen genoma-sekuentziarekiko parekoa da.
[33]
[34]
Alabaina, ez dago oso argi birus hau SARS birusaren hilgarritasunera iristen den.
[25]
[26]
[27]
[28]
2020ko urtarrilaren 30ean,
Munduko Osasun Erakundeak
birusaren agerraldia Nazioarteko Osasun Publikoko Larrialdi izendatu zuen; 2009tik (
H1N1 pandemia
jazo zen urte horretan) sei aldiz abiarazi da izendapen hori.
[35]
[36]
[37]
[38]
Urtarrilaren 31an, kutsagarritasunari, hilkortasun tasari, inkubazio aldiari, mundu mailako hedapen gaitasunari eta txertoa sortu arte beharko den denborari buruzko ikuspegi orokor bat argitaratu zen, birus berria antzinakoekin alderatzen dituena.
[39]
2020ko martxoaren 11n,
Munduko Osasun Erakundeak
(MOE) COVID-19 gaitzaren nazioarteko agerraldia "pandemia" izendatu zuen.
[40]
[41]
SARS-CoV-2 birusaren lehen agerraldia
Wuhanen
,
Txinan
, jazo zen, 2019ko abenduan. Birusa bizkor hedatu zen inguruko probintzia eta herrialdeetara, horien artean,
Thailandia
,
Japonia
,
Hego Korea
,
Australia
,
Frantzia
eta
Estatu Batuak
.
[42]
[43]
[44]
2019ko
abenduaren hasieran gertatu zen gizakietan ezagutzen den lehen kutsapena.
Ordulari molekularraren
bidezko hurbilketek ere antzeko data (agian apur bat lehenago) iradokitzen dute.
[45]
Hala ere,
Georgetown Unibertsitateko
Daniel Lucey zientzialariaren arabera, lehen kutsapena gizakietan 2019ko azaroan jazo zen, edo agian lehenago.
[46]
Zientzialari honen argudioa sostengatzeko
The Lancet
aldizkariko artikulu bat baliatu izan da, zeinak dioen bazela koronabirus berria pairatzen ziharduten lehen 41 gaixoen artean gaixo bat ustezko sorburu den itsaskien merkatuarekin eta beste gaixoekin inolako loturarik ez zuena.
[47]
Edonola ere, kasu sekundario eta tertziarioak atzematen joan ahala, merkatuaren kutsatze-gaitasuna indarra galtzen joan zen.
[47]
[48]
Lehen 59 kasuak, 2019ko abenduaren bukaeran eta hurrengo urteko urtarrilaren hasieran atzemandako guztiak, Jinyintan ospitalean artatu ziren, zeina halako gaixoak bakanduta mantentzeko prestatua zegoen. Berrogeita hemeretzi horietatik soilik 41 kasu zeuden egiaztatuta. Berrogeita bat kasu horietatik, senideen talde bakar bat zegoen, 30 (% 73) pertsona gizonak ziren eta batez besteko adina 49 urte zen. Horien artetik ia heren batek (% 32) lehendik gaixotasun jakin batzuk, edo baldintza esanguratsu batzuk zituen: diabetesa (zortzik), odol-presio altua (seik) eta bihotzeko eritasunak (seik). Kasuen bi herenek harreman zuzena izan zuten Huanango Itsaskien Handizkako Merkatuarekin. Ohiko sintomak sukarra (berrogeik,?% 98), eztula (hogeita hamaikak,?% 73) eta ondoeza muskuluetan edo nekea (hemezortzik,?% 44) dira. Oso ohikoak ez diren sintomak aldiz,
kerrudun
edo odoldun eztula, buruko mina eta beherakoa dira. Multzoaren erdiak arnasteko zailtasunak erakutsi zituen eta hamahiru eri
zainketa intentsiboetara
eraman zituzten. Berrogeita bat kasuetan pneumonia atzeman zen. Hamabi gaixok arnas-zailtasun sindrome akutua, beste bostek bihotz-lesioak pairatu zituzten eta azkenik, lauk bigarren mailako infekzioa.
[48]
Urtarrilaren 17an,
Erresuma Batuko
Imperial College
erakundeko talde batek jakinarazi zuen urtarrilaren 12rako 1.723 kasu atzeman zirela (% 95eko konfiantza-tartea, 427 - 4,471), sintomen hastapenarekin. Ikerketa hau
Thailandia
eta
Japoniarako
hasierako hedapenaren patroian oinarritu zen. Gainera, argi esan zuten; "gizakitik gizakirako kutsapena ez da baztertu behar"; aurrerago egiaztatu zen birusa gai zela gizakitik gizakira kutsatzeko.
[49]
[50]
Handik egun gutxira argitaratutako beste txosten batek aurreko zifra 4.000 kutsatura handitu zuen urtarrilaren 18rako, Wuhan hiriko kasuak soilik aintzat hartuta.
[51]
Hong Kongo Unibertsitateak
argitaratutako beste ikerketa bat antzeko ondoriora heldu zen, baina Txinan zehar izaten ari zen hedapena ere aztertu zuen.
[9]
Urtarrilaren 20an, Txinak birusa era nabarmenean hedatzen zebilela adierazi zuen, ehun eta berrogei eri artatu zituztela jakinaraziz, tartean
Beijingo
bi eri eta
Shenzhengo
bat.
[52]
Urtarrilaren 25ean, laborategian egiaztatutako kasuen kopurua 2.062ra igo zen: horietatik, 2.016 Txinako Herri Errepublikakoak ziren; zazpi, Thailandiakoak; sei,
Hong Kongoak
; bosna,
Macao
eta
Australia
n; launa,
Malaysia
eta
Singapur
ren; hiruna,
Frantzia
,
Japonia
,
Hego Korea
,
Taiwan
eta
Estatu Batueta
n; bi.
Vietnamgoak
; eta bana,
Nepal
eta
Suedia
n.
[53]
[54]
[55]
Pandemiaren eragina Asian
COVID-19 pandemia Asian
hasi zen, zehazki
Txinako
Wuhan
hirian. Birusa 2020ko urtarrilaren erdialdera Txinako beste probintzietara zabaldu zen, Txinako Urte Berriko ospakizunek eragiten dituzten migrazioak lagun.
Birusa beste herrialdeetara ere iritsi zen, bidaiariek garraiatuta, gehienetan enpresariek:
Thailandia
(urtarrilaren 13);
Japonia
(urtarrilaren 15);
Hego Korea
(urtarrilaren 20);
Taiwan
eta
Estatu Batuak
(urtarrilaren 21);
Hong Kong
eta
Macao
(urtarrilaren 22);
Singapur
(urtarrilaren 23);
Frantzia
,
Nepal
eta
Vietnam
(urtarrilaren 24);
Australia
eta
Malaysia
(urtarrilaren 25);
Kanada
(urtarrilaren 26);
Kanbodia
(urtarrilaren 27);
Alemania
(urtarrilaren 28);
Finlandia
,
Sri Lanka
eta
Arabiar Emirerri Batuak
(urtarrilaren 29);
India
,
Italia
eta
Filipinak
(urtarrilaren 30);
Erresuma Batua
,
Errusia
,
Suedia
eta
Espainia
(urtarrilaren 31).
[56]
[53]
2020ko otsailaren 1erako 11.948 kasu baino gehiago egiaztatuta zeuden mundu osoan, gehienak Txinan. Egun bererako, 259 heriotza eragin zituen birusak, denak ere Txinan.
[56]
Hurbilketen arabera, Wuhango egiazko kutsatu kopurua, egun horretan, 78.000 pertsona artean egon liteke.
[57]
Tokiko gizaki-gizaki kutsapena egiaztatu zen Vietnam, Alemania, Japonia eta Estatu Batuetan (zehazki
Chicagon
), baina Txinatik at gaixotasunaren gune hedatzailerik ez zen egiaztatu.
Urtarrilaren 23tik aurrera, Txinak eta beste hainbat herrialdek
Munduko Osasun Erakundea
eta hainbat lurraldeetako gobernuekin elkarlanean, birusaren kutsapena murrizteko kanpaina indartsu bat jarri zuten martxan, bereziki, herritarrak birusaren arriskuez jakinarazi eta prebentzio neurriak har zitzaten eskatzeko. Gainera, birusaren kutsapena murrizteko neurri ugari hartu ziren.
Kasuak Europan
Txinan pandemia bideratu eta gutxira hasi ziren ugaritzen kasuak Europan, bereziki finantza-guneei lotuta. Hasiera batean
Italia
izan zen kolpatuena,
Lombardian
zentratua, baina laster hasi ziren kasuak agertzen beste herrialde batzuetan. Italiako eztandaren ostean
Espainiakoa
etorri zen, bi astean munduan milioi biztanleko hildako gehien zituen herrialdea izateraino. Herrialde gehienek konfinamendua ezarri, mugak itxi eta jarduera gehienak gelditu zituzten. Hala ere, kasuak handitzen joan ziren, batez ere
Frantzian
, eta
Belgikan
.
Erresuma Batuan
eta
Herbehereetan
ez zituzten besteek hartutako neurriak martxan jarri, eta laster kasuen kopurua eta heriotza-tasa ere igotzen hasi ziren.
Europar Batasunak
denbora behar izan zuen neurriak hartu eta laguntzeko, eta herrialde gehienek arazoak izan zituzten medikuntzari lotutako materiala lortu eta behar zutenei helarazteko. Herrialde bakoitzak modu ezberdinak izan ditu kontabilizatzeko; beraz, datu guztiak ez dira egonkorrak.
Sao Pauloko
hilerria. 2020ko apirilaren 3a.
Covid pandemiari aurre egiteko azkar sortutako ospitalea, Santo Andre,
Sao Paulo
2020ko apirilaren 21ean, West Texas Intermediate, Estatu Batuetako erreferentziazko petrolio upela, balio negatiboetan sartu zen lehen aldiz historian ( -37,63 dolar upeleko), Covid-19ak eraginda eskaria urritu zelako batez ere, aurreko hilabeteetan nazioartean petrolioak izan zuen prezio jaitsieraz gain.
[58]
Covid-19 gaixotasunari aurre egiteko batzuetan ezinbestekoa da gaixoa ondo hornitutako ospitale batera eroatea.
Covid-19 gaixotasunak batzuetan zainketa bereziak behar izaten ditu, ondo hornitutako ospitaleak.
Covid-19 gaixotasuna duten gaixoek batzuetan zainketa bereziak behar izaten dute.
Kutsatutako gaixoak asintomatikoak dira batzuetan, baina gehienetan zenbait sintoma dituzte, sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak eta giharretako mina, besteak beste. Munduko Osasun Erakundeak Txinako 55.924 laborategian egiaztatutako kasu hartu zituen eta gaixotasunak eragiten dituen sintomak hurrenak direla ondorioztatu zuen:
[59]
Sintoma
|
Ehunekoa
|
Sukarra
|
% 87,9
|
Eztul lehorra
|
% 67,7
|
Nekea
|
% 38,1
|
Karkaxaren
ekoizpena
|
% 33,4
|
Arnasteko zailtasunak
|
% 18,6
|
Gihar
edo
artikulazioetako
mina
|
% 14,8
|
Eztarriko
mina
|
% 13,9
|
Buruko mina
|
% 13,6
|
Hotzeria
|
% 11,4
|
Goragalea
eta
botaka egitea
|
% 5
|
Sudurreko kongestioa
|
% 4,8
|
Beherakoa
|
% 3,7
|
Hemoptisia
|
% 0,9
|
Kongestio konjuntiboa
|
% 0,8
|
Zerrendan aurrera joz gero,
pneumonia
larria, arnasteko zailtasunaren sindrome akutua,
sepsia
,
shock septikoa
eta
heriotza
topatuko ditugu. Kutsatutako zenbait norbanako asintomatikoak dira, hau da, testak gaixorik daudela esan arren, ez dute sintomarik garatzen eta beraz, ikerlariek kutsatutako norbanakoak hurbiletik zaintzeko gomendioa eman dute, kutsapena kontrolatu nahi bada.
[60]
[61]
[62]
Inkubazio aldiak
(kutsapen-unetik lehen sintomak garatu arte dagoen tartea) egun bat eta hamalau egun artean dirau, baina ohikoena bost egun irautea da.
[63]
[64]
Alabaina, kasu batek hogeita zazpi eguneko inkubazio aldia izan zuen.
[65]