Zerrenda honetan, 2024ko apirilaren 3an bizirik daudela egiaztatu den supermendebetekoak (110 urte edo gehiagoko pertsonak) jaso ditugu. Egin diren kalkuluek diotenez, mundu osoan 300-450 supermendebeteko dira guztira; zerrenda honetan ez daude guztiak, hortaz. Gerontologia Ikertaldeak (GRG, Gerontology Research Group ) gizabanako bat bizirik dagoen supermendebeteko egiaztatutzat hartzen du, baldin bizitza luzera berariaz aztertzen diharduen nazioarteko erakunderen batek gizabanako horren adina ontzat jo badu, eta baldin azken urtebetean gizabanako hori bizirik dela berretsi bada. [1]
Zerrenda honetan, une jakin batean munduko gizabanako bizien artetik zaharrenak izan direnak bildu ditugu: