Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaparrada
euri
jasa bortitz bat da,
[1]
zein denbora laburrean gertatzen baita eta
uholdeak
eragin baititzake.
Zaparrada
prezipitazio
mota gogor bat da, gutxi irauten duena eta
konbekzio
hodeietatik
oso zuzen erortzen dena.
Tantak
izaten dira, eta
kazkabarra
edo harria baldin bada, orduan zatiki gotorrak, oso handiak, euriarenak baino aski handiagoak. Askotan hodeiaren goiko aldean eratzen da kazkabarra, baina ez da beti lurrera iristen, zeren, oro har, lurrera iritsi baino lehen urtzen baita.
Zaparradaren ezaugarria bat-batean hastea eta bat-batean bukatzea da, eta gorabehera handiak izaten ditu intentsitateari dagokionez; horrekin loturik, zeruak ilun ageri dira,
kumuluninbo
erako hodeiez estalirik, zeru garbiko tarte laburrekin.
Ekaitz
moduko euria izaten da beti, konbekziozko haize lasterrek eragina, leku jakin batzuk asko berotu direlako edo fronte sistema aktiboak igaro direlako (
ekaitz fronteak
).
- ↑
Zaparrada
Euskaltzaindiaren hiztegian (
kontsulta: 2021-1-31
)