Wikipedia, Entziklopedia askea
Yokota Takatoshi
(
japonieraz
:
?田 高松
?
,
1487
?
1550eko
azaroaren 9a
)
Japoniako historiako
Sengoku aroan
Takeda klanaren
agindupeko zerbitzari bat izan zen.
Takatoshi oso gaztetatik entrenatu zen
arte martzialetan
, eta beraz urteetan zehar arku eta gezien erabiltzaile trebe bihurtu zen, eta bere zerbitzuen hasieran klanaren armadako autoritate maila bakar batean ere agertu ez zen arren, bere maisuaren miresmena ere lortzen hasi zen zenbait kanpainetan zehar, eta beraz
Ashigaru
kapitain kargura igoa izan zen eta beranduago
Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletakotzat
errekonozitua izan zen.
1550ean
Takeda Shingenek
Murakami Yoshikiyo
Shinano probintziarantz
aurrera egiteko balizko mehatxu bat bezala ikusi zuen eta Takatoshi bidali zuen
Sanada Yukitakarekin
batera Murakamiren gotorlekua setiatzera,
Toishiko setioa
bezala ezagutzen den gatazka.
Gotorlekua azkenik
1551n
erori zen okupatzaileek amore eman eta defendatzaileek 1000 baja baino gehiago jasan ondoren. Zoritxarrez Takatoshi gudu zelaian hil zen gatazkan zehar.