Wikipedia, Entziklopedia askea
Yahya Abdul-Aziz Jemus Junkung Jammeh
(
Kanilai
,
1965eko
maiatzaren 25a
)
gambiar
politikari eta militar ohia da,
Gambiako
estatuburua
1994
-
2016
bitartean.
1994an
iritsi zen boterera,
Dawda Jawara
estatu kolpe
baten bidez boteretik bota ostean.
[1]
Herritarren etorkizuna hobetuko zuela eta desberdintasun sozialak eta ustelkeria amaituko zituela zin egin zuen; errealitatea, ordea, oso desberdina izan zen.
[2]
2001eko, 2006ko eta 2011ko hauteskundeak irabazi zituen, baina nazioarteko erakundeek ez zituzten emaitzak onartu, eta oposizioak diktadorea izatea leporatu zion.
[3]
2016ko
abenduaren 1ean, 22 urteren ondoren, oposizioak irabazi zituen bozak; Alderdi Demokratiko Batuaren presidentegai
Adama Barrow
nagusitu zitzaion Jammehi, botoen % 43,9 eskuratuta. Jammehek botoen % 40,4 lortu zituen, eta azaldu zuen porrota onartuko zuela. Gerora, iritzia aldatu, eta botereari eustea erabaki zuen. Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Batasunak hertsatu zuen boterea utz zezan. Azkenik,
2017ko
urtarrilaren 20an amore eman zuen, eta herrialdetik joan zen.
[4]
- ↑
Gambiako estatu kolpea zuzendu zuena presidente.
Euskaldunon Egunkaria
, 1994ko uztailak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-12-8)
.
- ↑
Perez Zala, Ander.
Bi presidente, estatu bat.
Berria
, 2017ko urtarrilak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-12-8)
.
- ↑
Rodriguez, Mikel.
Gambiako Gobernuak ukatu egin du estatu-kolpe ahalegin bat gertatu dela.
Berria
, 2014ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-12-8)
.
- ↑
Perez Zala, Ander.
Jammehek amore eman du, eta Gambian aro politiko berri bat hasi da.
Berria
, 2017ko urtarrilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-12-8)
.