Wikipedia, Entziklopedia askea
Xianfeng
(Udako Jauregi Zaharra,
Hiri Debekatua
,
Pekin
,
1831ko
uztailaren 17a
- Chengdeko mendiko erresidentzia,
Hebei
,
1861eko
abuztuaren 22a
)
Txinako
enperadorea izan zen 1850etik hil zen arte,
Qing dinastiako
zortzigarrena.
Guangdong
enperadorearen eta Quan ezkontide noblearen laugarren semea izan zen. Literaturan eta administrazioan zuen trebetasunak zirrara eragin zion aitari. Horri esker, oinordeko hautatu zuten anaia nagusien aurretik.
Bere erregealdian gerrak eta matxinadak jasan zituen, horien artean
Taiping Matxinada
,
Nian Matxinada
eta
Opioaren Bigarren Gerra
. Boterea bakarka izan zuen azken enperadorea izan zen. Haren heriotzaren ondoren,
Cixi
enperatriz alargunak boterea kontrolatu zuen Txinan.