Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Anoetako pilotariari buruzkoa da; Tolosako aktore eta marrazkilaria gaitzat duena beste hau da: ≪
Xabi Tolosa
≫
Xabier Tolosa Abendibar
,
pilota
arloan
Tolosa
deituraz ezaguna (
Anoeta
,
Gipuzkoa
,
1995eko
urriaren 24a
),
esku huskako pilotari
profesionala da. Atzelari aritzen da,
Aspe
enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,91 m luze da, eta 93 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko abenduaren 30ean jokatu zuen,
Tolosako
(Gipuzkoa)
Beotibar pilotalekuan
. Gorputzez handia izanagatik, oso ondo mugitzen da kantxan, azkarra da buruz, ez du tanto askorik galtzen, eta bi eskuekin ederki astintzen du pilota. 16 urte besterik ez zuela, Biharko Izarrak txapelketa irabazi zuen; eta, 18 urterekin, profesionaletan debutatu eta bi hilabetera,
Abel Barriolaren
ordezko izendatu zuten,
Juan Martinez de Irujo
lagun
Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko
partida bat jokatzeko, oso maila onean hasi baitzen profesionaletan.
[1]
2015eko apirilaren 25ean,
Erik Jaka
aurrelaria lagun, bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen,
Rico IV.a
-
Larunbe
bikoteari 22-17 gaina hartuta.
[2]
- 2015: bigarren mailako binakako txapelduna,
Erik Jaka
aurrelaria lagun.
- 2016
: bigarren mailako binakako txapelduna,
Gorka Esteban
aurrelaria lagun.