Xabier Landabidea Urresti
(
Begona
,
Bilbo
,
1981ko
abuztuaren 5a
)
Deustuko Unibertsitateko
Euskal Gaien Institutuko ikerlari elkartua eta irakaslea da.
Ikus-entzunezko komunikazioan
aditua da.
[1]
Komunikazioa, teknologia eta hizkuntza eta kulturaren arteko elkarguneak izan ditu ikergai bere ibilbidean.
[2]
Azkenaldian bereziki interesatuta dabil jokoen eta jolasaren potentzialtasunak aztertzean, eta horren adibide da
AtopiaRPG
. 2018an
Gerediaga Elkarteak
eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen proiektuak,
[3]
[4]
eta 54.
Durangoko Azokan
aurkeztu zen jendaurrean.
[5]
Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol jokoa da.
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Politika eta Administrazio Zientziak ikasi zituen
Euskal Herriko Unibertsitatean
eta
Galesko Unibertsitatean
(Prifysgol Cymru), EiTB-Deusto Komunikazioan Masterra Deustuko Unibertsitatean eta ‘
Euskal Pentsamendu Kritikoa
’ eta ‘
Euskal Kulturaren Transmisioa
’ graduondokoak UEU/EHUn eta
Mondragon Unibertsitatean
hurrenez hurren. Aisia eta Giza Potentzialean doktorea da. Deustuko Unibertsitatean ikertzaile eta irakaslea da Euskal Gaien Institutuan, eta baita Errota Digitala euskal komunikabide eta eremu digitalen ikerketa, dibulgazio eta formaziorako elkarteko kide ere.
[1]
Bere ikerketetan, komunikazioaren ekosisteman eta ingurune digitalean gertatzen ari diren aldaketak aztertzen dihardu, batez ere euskararekin eta hizkuntza gutxituekin dituzten harremanetan.
Deustuko Unibertsitateko
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea eta
Euskal Gaien Institutuko
ikerlaria da.
[6]
Bere ikasgaiak Teknologia, Kultura, Gizartea, Hizkuntza eta Ezagutzaren arteko gurutze-bideetan kokatzen dira.
[7]
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziatua den arren Aisiako Ikaskuntzen eta Euskal Gaien inguruan garatu du bere ibilbide akademikoa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. 2014 aurkeztu zuen doktorego-tesian euskal hiztunek telebistaren nozioarekin duten eguneroko bizipenen inguruan garatu zuen, eta egun hizkuntza gutxituek komunikazioaren ekosistema aldakorrean dituzten aukera eta mehatxuak aztertzen dihardu.
[7]
[8]
Errota Digitala
euskal komunikabide eta eremu digitalen ikerketa, dibulgazio eta formaziorako elkarteko kidea ere bada.
[1]
IkerGazteko
lehen kongresuan
Gizarte Zientzietako
saria irabazi zuen 2015ean. “
Euskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa
” izan zen bere tesi-lanaren izenburua.
[9]
Geroztik Ikergazteko hurrengo edizio guztietan Batzorde Dinamizatzailean eta Batzorde Zientifikoan parte hartu du.
[10]
UEUko
Komunikazio Saileko sailburua da, baita Talde Eragileko kidea 2017tik eta
Errenteriako
Humanitate Digitalen
Ikerketa-Guneko (HDGunea) koordinatzailea ere.
[11]
[12]
[13]
Liburu hauek argitaratu ditu:
Horretaz gain hainbat hedabidetan parte hartzen du kolaboratzaile gisa,
Jakin
eta
Berria
esaterako.
[1]
[14]
Eremuz kanpo izeneko irratsaioa egiten du astero Eneko Olazabalekin, Bilbo Hiria eta 97 Irratietan, zinemaren eta beste hainbat konturen inguruan.
[15]
- ↑
a
b
c
d
e
≪Xabier Landabidea Urresti - Jakin.eus≫
www.jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
≪HDEH2021: Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. Posthumanismoaz, Posthumanismoez. (UEUren Ikasgela Birtuala)≫
ikasgela-birtuala.ueu.eus
(UEU, HDGunea)
(Noiz kontsultatua: 2022-02-17)
.
- ↑
≪Euskaraz sortutako lehenengo rol jokoak irabazi du Azokako Sormen Beka≫
54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza
(Noiz kontsultatua: 2019-12-21)
.
- ↑
Biain, Aitor.
≪ATOPIArpg euskarazko rol jokoaren egitasmoak jaso du lehen Sormen beka≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-12-21)
.
- ↑
Sarea, Arrosa; Zebrabidea. (2019-12-10).
≪Atopia RPG euskarazko rol jokoaz, Galder Gonzalezekin≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-12-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
Landabidea, Xabier.
≪Research teams | Research | Deusto≫
www.deusto.es
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
a
b
Xabier Landabidea | Artizarra.
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
Landabidea Urresti, Xabier. (2014).
Belaunaldien telebistarekiko aisiazko harremanak: Bizkaiko lau adin-talderen kasu azterketa.
UD/DU
ISBN
978-84-8438-558-5
.
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Deusto Ubertsitateko Gorka Azkune eta Xabier Landabidea ikerlariak, saridun IkerGazte kongresuan≫
www.deusto.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-01-17)
.
- ↑
ikergazte.
≪BATZORDEAK≫
IkerGazte 2021
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
UEUko Sailburuak: Nor da Nor? ? UEU365.
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? ? UEU365.
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
≪Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
www.goi-institutua.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
Landabidea Urresti, Xabier.
≪Xabier Landabidea Urresti≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
Sarriugarte Mochales, Danele; Blanco, Dani. (2016-11-13).
≪"Susmoa dut gure aukeren azpitik jokatzen ari garela, herri bezala eta norbanako bezala"≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2021-09-21)
.
- ↑
Inurrieta, Uxoa; Landabidea, Xabier. (2021).
Udako Euskal Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldia (2021-2022). Uxoa Inurrietak eta Xabier Landabideak emango dute hitzaldi nagusia: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan".
Udako Euskal Unibertsitatea, 2008 segundotik aurrera or.
(Noiz kontsultatua: 2022-05-30)
.