Wikipedia, Entziklopedia askea
Wim van Est
(
Moerdijk
,
1923ko
martxoaren 25a
-
Roosendaal
,
2003ko
maiatzaren 1a
) herbeheretar txirrindulari bat izan zen, profesionala
1949
eta
1965
artean.
Pista txirrindularitzan
zein errepide txirrindularitzan aritu zen. Bere kirol karreran zehar 81 garaipen lortu zituen.
Aubisqueko biziraulea
ezizena jasotzen zuen.
Frantziako Tourreko
maillot horia
jantzi zuen lehen herbeheretarra izan zen.
Bizia irabazteko, Wim van Est
tabako
trafikoan hasi zen, garraiobide bezala
bizikleta
erabiltzen zuelarik, baina atxilotu egin zuten eta denbora bat preso eman zuen.
1946an
hasi zen txirrindularitzan, txirrindulari profesional batek tokiko lasterketa batean korritzen ikusi zuenean. Bere lehen garaipen handia
1950ean
izan zen,
Bordele-Paris
lasterketan, klasikarik luzeena izan dena (550 kilometro baino gehiago).
1951n
Frantziako Tourrean parte hartu zuen herbeheretar taldeko kide izan zen. 12. etapan,
Agen
eta
Dax
artean talde txiki batekin ihes egin zuen, etapa irabaziz eta liderrari 19 minutu ateraz, honen ondorioz maillot horia jantzi ahal izan zuelarik. Hala, maillot horia jantzi duen lehen herbeheretarra bihurtu zen, bere herrialdean goretsia izan zelarik. Arrakasta, baina, laburra izan zen, hurrengo egunean, bere lidertza defendatzen ari zela, 70 metroko altuerako amildegi batetik erori baitzen
Col d'Aubisqueren
jeitsieran, ondorioz, lasterketatik erretiratu behar izan zuelarik. Hau izan zen bere
Aubisqueko biziraulea
ezizenaren jatorria.
1953an
ere
Italiako Giroan
etapa bat irabazten eta maillot arrosa janzten lehen herbeheretarra izan zen.
2 aldiz irabazi zuen
Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
baita, beste zenbait txapelketa nazional ere.
1949
1950
1951
1952
1953
1954
1955
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelduna
- Mandel-Lys-Escaut Zirkuitua
- Acht van Chaam
- 2.
Herbehereetako Itzulian
eta bi etapa
- Amsterdamgo Saria
1956
1957
1958
1959
- Kruiningengo Saria
- Wilrijkeko Saria
1960
1961
1963
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
- Hiru Alemaniar Hirietako Zirkuitua
- Brasschaateko Sari Nagusia
- 3.
Acht van Chaam
en
1964
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
- 1951
: 13. etapan lasterketa utzi egiten du. Etapa bat irabazi zuen eta etapa batez maillot horia jantzi zuen.
- 1952
: 17.
- 1953
: 13. eta etapa 1
- 1954
: 16. eta etapa 1
- 1955
: 15. eta etapa batez maillot horia jantzi zuen
- 1957
: 8.
- 1958
: 48. eta bi etapaz maillot horia jantzi zuen
- 1960
: 39.
- 1961
: 9. etapan utzi zuen lasterketa