Willis Drummond
,
Baionan
2004
urtean sortutako
Rock
taldea izan zen. 2024ko urtarrilaren 5ean azken kontzertua eman zuten, eta gaur-gaurkoz itzulera datarik ez duen etenaldian daude.
[1]
Jurgi Ekiza
(ahotsa, gitarra),
Xan Bidegain
(baxua),
Rafa Rodrigo
(gitarra) eta
Felix Buff
(bateria) ziren Baionako talde honetako jatorrizko taldekideak. Geroago
Joseba B. Lenoir
gitarrista batu zitzaien eta Rodrigok taldea utzi, eta, azken fasean,
Vincent Bestavenek
osatzen zuen laukotea.
70eko hamarkadako
hard-rockaren
(hastapenetan,
AC/DC
zuten erreferentzia nagusi taldekideek) eta
Fugazi
bezalako hardcore taldeen arteko uztarketa gisa definitua izan da Willis Drummonden musika.
[2]
2004
urteko abenduan eskaini zuten lehen kontzertua, Heletako Garra ostatuan, Willis Drummond taldea sortu berri zuten
Jurgi Ekiza
, Pierre-Antoine Fort eta Xan Bidegain-ek. 50 kontzertu inguru eman eta, Fort-ek taldea utzi zuen eta Felix "Rudiger" Buff taldean sartu zen.
2007an
, beraiek ekoizturiko
Anthology
diskoa kaleratu zuten.
2009an
,
Bidehuts
zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena
Willis Drummond
izanik, taldearena bezalaxe. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiko
Psilocybenea
aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa
Instanteak
izan zen, 2011n kaleratua.
2012an
A ala B
diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean
Herri Urratsen
abestia egiteko elkartu ziren berriz
[3]
eta 2016an
Tabula Rasa
diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako
[4]
.
2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten,
Willis Drummond Live
izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen
[5]
. 2019an
Zugzwang
diskoa atera zuten. COVID-19 pandemiak eragindako etenaren ondoren aretoetako kontzertu bereziak antolatu zituzten eta zuzeneko disko berri bat atera zuten abesti hauek jasoaz
[6]
. 2021ean
Ane
filmaren abestia ere egin zuten, "Nahi eta nahi ez" izena duena
[7]
. 2022an
Hala ere
, taldearen 7garren estudioko lana.
2023ko abenduan itzulera datarik ez duen etenaldia iragarri zuten.
[8]
Jurgi Ekizak
bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.
- Pierre-Antoine Fort - Bateria
- Stephane Paulini "Pollux" - Teklatuak
- Rafa Rodrigo - Gitarra
- Joseba B. Lenoir
- Gitarra.
- Anthology
(Autoekoizpena, 2007)
- Willis Drummond
(
Bidehuts
, 2009)
[9]
- Psilocybenea 2009/09/19
(
Bidehuts
, 2010)
- Istanteak
(
Bidehuts
, 2011)
- A ala B
(
Bidehuts
, 2012)
[10]
- Tabula Rasa
(
Tabula Rasa Records
, 2016)
[11]
- Willis Drummond - Jon Iraundegi
(
Banizu Nizuke
, 2017) - 2 abesti (
Ta gu munduan
eta
6ak ta laurden
)
[12]
- Willis Drummond Live
(
Tabula Rasa Records
, 2018)
[13]
- Zugzwang
(
Tabula Rasa Records
, 2019)
[14]
- Garai bereziendako kontzertu berezia
(Tabula Rasa Records, 2021)
[6]
- Hala ere
(Tabula Rasa Records, 2022)
- Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak
(
Bidehuts
, 2010)
- Kantuz. Euskal Presoak Etxerat
(2011)
- Euskal Herria Zuzenean, 2013
(2013)
- Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe!
(2013)
- Herri Urrats 2015
(2015)
[15]
- Gazte Akelarrea
(2017)