WikiLeaks
,
irabazi asmorik gabeko
komunikabide eta erakunde mediatikoa,
Julian Assange
Australiako
editore
,
erredaktore
eta
aktibistak
2006an sortu zuen. Erakundea, nagusiki, dohaintzen bidez eta beste komunikabide batzuekin elkarlanean finantzatzen da. WikiLeaksek ezaguna da sailkatutako dokumentuak argitaratzeagatik, iturri anonimoen bidez jasotakoak. Assangek, erakundean duen inplikazioagatik gaur egun
Ameriketako Estatu Batuetara
estraditua izateko eskaeraren kontra borrokatzen ari denez,
Kristinn Hrafnsson-i
utzi zion Wikileaks-eko zunzendaritza, zeina 2018ko irailetik
erredakzio-buru
baita.
[1]
Erakundearen webguneak adierazten du hamar milioi dokumentu eta analisi bpasatxo argitaratu dituela. Argitalpen berriena 2021ekoa da, eta jatorrizko dokumentuen azken argitalpena 2019koa. Hala ere, 2022ko azarotik eskuraezinak dira erakundearen webguneko dokumentu asko .
WikiLeaksek hainbat gobernuk egindako
giza eskubideen
eta
libertate zibilen
urraketa larriak argitara ateratzen lagundu du. Zehazki,
2007ko uztailaren 12an Bagdaden egindako aireko erasoaren
irudiak argitaratu zituen, ≪Hilketa kolaterala≫ izenburupean. Bertan,
Reuters
agentziako zenbait kazetari irakiar eta hainbat zibil hil ziren AEBetako helikoptero baten tripulazioaren esku. Erakundeak filtrazioak ere argitaratu ditu, besteak beste, AEBetako eta
Saudi Arabiako
kable diplomatikoak,
Siriako
eta
Turkiako
gobernuen mezu elektronikoak, eta
Kenyan
eta
Samherji
enpresa pribatuan ustelkeria agertzen duten dokumentuak.
Gainera, WikiLeaksek
CIAk
sortutako
zibergerra eta zaintza tresnak
argitaratu ditu, baita
Frantziako
presidentea
AEBko
Segurtasun Nazionalerako Agentziak (NSA)
nola zaintzen duen ere.
2016ko hauteskunde presidentzialen
kanpainan, WikiLeaksek AEBko
Demokraten Batzorde Nazionalaren (DNC)
eta
Hillary Clintonen
kanpaina zuzendariaren mezu elektronikoak argitaratu zituen, DNCk hauteskunde primarioetan Clintonen kanpainaren alde jokatu zuela erakusten zutenak,
Bernie Sandersen
kanpaina ahultzen saiatuz. Horrek DNCko presidentearen dimisioa eragin zuen eta Clintonen kanpainari kalte nabarmena eragin zion.
Gardentasuna areagotzeagatik,
prentsa askatasunari
laguntzeagatik eta erakunde boteretsuak desafiatzeagatik goraipatu duten arren, WikiLeaks kritikatu egin dute eduki batzuk modu desegokian kontserbatzeagatik eta pertsonen pribatutasuna urratzeagatik. Informazio pertsonal sentikorra ematea leporatu diote, hala nola,
AEBetako Gizarte Segurantzako
zenbakiak, osasun datuak, kreditu txartelen zenbakiak eta
suizidio saiakeren
xehetasunak. Clintonen eta
Trumpen
aldeko aurreiritziengatik, Errusiako Gobernuarekin elkartzeengatik, filtrazioen salerosketagatik eta barne gardentasun faltagatik ere kritikatu dute erakundea.
Vault 7
argitaratu ondoren,
CIAk
WikiLeaks ≪estatukoa ez den etsaitasunezko
inteligentzia zerbitzu
≫ gisa definitu zuen.
Kazetari-tiroketaren bideoa (2007ko uztailaren 13a Baghdad airstrike)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2010eko
apirilaren 5ean
, 2007ko uztailaren 14ko bideo bat argitaratu zuen WikiLeaks-ek
[2]
[3]
. Bideo horretan, soldadu estatubatuarrek tiro egin zioten
Reuters
agentziako
Namir Noor-Eldeen
kazetariari, haren laguntzaileari eta beste bederatzi pertsonari; horietako batzuk, gero, hilak eta zaurituak eraman behar zituztenean. Argi ikusten da inork ez zuela egin
Apache helikopteroari
eraso egiteko amagorik, heikopterotik tiro egiten zietenean, baina ez zuten ikusten.
Reuters
agentziak askotan eskatu zuen materiala, baina ukatu egin zitzaien WikiLeaks-ek irudi ineditoak lortu zituen arte, eta AEBko aparatu militarra kolokan jarri zuen.
[4]
Afganistango gerrako egunkariak: 2010eko uztailaren 25a
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2001ean hasitako Afganistango Gerrari
dagokionez,
2010eko
uztailaren 25ean
,
The Guardian
[5]
[6]
,
The New York Times
[7]
[8]
eta
Der Spiegel
[9]
egunkariek
Afganistango Gerrari
buruzko 92.000 dokumentu inguru argitaratu zituzten
2004
eta
2009
artean. WikiLeaks-en bidez iritsi zitzaizkien, diru-konpentsaziorik gabe.
[10]
Dokumentuen artean, ordura arte ezagutarazi ez ziren gertakariak zeuden: Estatu Batuetako soldaduek eta herrialde aliatuetako soldaduek eragindako biktima zibilak, su laguna, Pakistango inteligentziaren eta
taliban
matxinatuen arteko loturak.
[11]
[12]
[13]
[14]
Beste dokumentu batzuk, 15.000 inguru, ez ziren askatu, jende errugabearentzat arriskurik ez zutela egiaztatu ezean; beste batzuk, berriz, ez ziren arrazoi beragatik iragazi.
[15]
[16]
Txosten militarrak egiteko deklaratu zuten zibilen bizitza arriskuan jartzeaz akusatu zuten
Estatu Batuek
WikiLeaks. WikiLeaks-en sortzaile
Julian Assange-k
adierazi zuenez,
Etxe Zuria
argitaratu baino astebete lehenago zegoen informatuta, "informatzaile batzuen izenak agertzea minimizatzeko". Assange-ren arabera,
AEBko
Gobernua. uko egin zion laguntzeari eta ez zuen erantzunik eman; gainera, adierazi zuen, bertan agertzen ziren pertsona batzuen nortasuna babestearren, 15.000 dokumentu argitaratu gabe utzi tituztela.
[17]
[18]
Argitaratu aurreko kontaktu horiek ukatu egin zituen
Pentagonoak
.
[19]
Irakeko gerrako erregistroak: 2010eko urriaren 22a
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2010eko urriaren 22an, WikiLeaks-ek
Irak War Logs
(
Irakeko Gerrako dokumentuak
) argitaratu zituen, 391.831 dokumentu
Pentagonotik
filtratuak (
Estatu Batuetako Defentsa Sailaren
egoitza)
Irakeko Gerrari
buruz eta hano okupazioaz 2004ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean. Dokumentuetan agertzen da torturen erabilera sistematikoa, Iraken 109.032 hildako izan zirela (horietatik 66.081 zibilak izan ziren, %63; 23.984 'matxinatu gisa etiketatutako etsaiak'; 15.196 'herrialde anfitrioiarenak' (Irakeko gobernuaren indarrak) eta 3.771 'lagun' hil ziren (koalizioaren indarrak). Agertzen da egunero, batez beste, 31 zibil hil zirela sei urteetan zehar.
Afganistango Gerrako egunerokoak
filtrazioetan agertzen da, WikiLeaks-ek argitaratuta, garai berean, 20.000 pertsona inguru hil zirela. Hildakoen kopuruaz eta beste krimen batzuez gain,
[20]
Iranek
Irakeko miliziei emandako laguntza ere berresten du filtrazioak.
Afganistango gerrako egunerokoak
izeneko filtrazioetan bezala, filtrazioen jarraipena WikiLeaks-en orritik eta
The Guardian
,
[21]
The New York Times
,
[22]
Le Monde
,
[23]
Der Spiegel
,
[24]
El Pais
,
Al Jazeera
[25]
eta
Bureau of Investigative Journalism
-en edizio digitaletatik egiten da.
[26]
[27]
[28]
[29]
[30]
The Guardian
egunkariak jakinarazi zuen urriaren 21ean jaso zituela agiri guztiak.
[31]
2010eko urriaren 22an
Al Jazeerak
, ezarritako ordutegira ordu erdi lehenago,
Irakeko Gerrako Erregistroak
izeneko filtrazioa zabaldu zuen. Jatorrizko materiala aipatutako hedabideetan eskuragarri egon eta gutxira, WikiLeaksen webgunean eskegi zen, dokumentuak aztertzeko bilaketa-funtzioak eskaintzen zituela, hori lagungarria zen iiltratutako material kopurua kontuan hartuta.
BBCk
,
Pentagonoa
aipatuz,
Irakeko Gerrako Erregistroak
"bere historiako dokumentu sailkatuen filtraziorik handiena" zirela esan zuen.
[32]
Julian Assange-ren
arabera,
Irakeko gerrako dokumentuek
Irakeko gerraren
egia islatzen dute:
[33]
Estatu Batuetako agintariek ehunka txosten utzi zituzten ikertu gabe, Irakeko poliziak eta armadak sistematikoki egindako abusuak, torturak, bortxaketak eta are hilketak salatzen zituztenak, herrialdea inbaditu zuten nazioarteko indarren aliatuak. Britainiar eta estatubatuar ofizialek esan dute orain arte ez zegoela biktimen erregistro ofizialik. Txostenek, ebidentzia medikoetan oinarrituta, begiak estalita, maniatatuta, kolpeak hartuz, zogorradak eta deskarga elektrikoak jasoz zituzten presoen egoera deskribatzen dute. Hori guztia jakin zen
Pentagonoarentzat
, Estatu Batuetako agintari militar eta politikoentzat eta Irakeko gerran parte hartu zuten nazioarteko beste indar batzuentzat (batez ere
Britainia Handia
,
AEBrekin
batera). Estatu Batuetako soldaduek abusuak egin zituztela jasota ez badago ere, Irakeko indarrek abusuen mehatxua erabili zuten atxilotuen informazioa lortzeko.
[27]
[34]
Estatu Departamentuaren paperak: 2010eko azaroaren 28a (Cablegate)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2010eko azaroaren 28an, WikiLeaks-ek 251.187
[35]
kable
edo komunikazio filtratu zituen nazioarteko prentsara bidalita, Estatu Batuetako Estatuaren Departamentuaren eta mundu osoan dituen enbaxaden artean (ingelesez,
United States diplomatic cable leak, Cablegate
edo
Secret US Embassy Cables
).
[36]
Historiako dokumentu sekretuzko filtraziorik handiena da.
[37]
WikiLeaks-ek informazio hori zabaldu zien
The Guardian
,
[38]
The New York Times
,
[39]
Le Monde
,
[40]
El Pais
[41]
[42]
[43]
egunkariei eta
Der Spiegel
[44]
astekariari.
Telegramen eta dokumentuen filtrazioek (mota askotakoak: ez-sekretuak, isilpekoak eta sekretuak) herrialde askori eragiten zien; besteak beste hauei:
Afganistan
,
Alemania
,
Saudi Arabia
,
Argentina
,
Australia
,
Bolivia
,
Bosnia Herzegovina
,
Brasil
,
Kanada
,
Txile
,
Txina
,
Kolonbia
,
Ipar Korea
,
Hego Korea
,
Kuba
,
Ekuador
,
Egipto
,
El Salvador
,
Arabiar Emirerri Batuak
,
Espainia
,
[45]
Frantzia
,
India
,
Iran
,
Israel
,
Italia
,
Japonia
,
Kosovo
,
Kuwait
,
Mexiko
,
Nikaragua
,
Pakistan
,
Panama
,
Paraguai
,
Peru
,
Erresuma Batua
,
Errusia
,
Serbia
,
Siria
,
Hegoafrika
,
Turkia
,
Tunisia
,
Uruguai
,
Venezuela
eta
Yemen
.
[46]
[47]
Uztailaren 29an, WikiLeaksek
insurance file
("aseguru-fitxategia" ingelesez) izeneko fitxategi misteriotsu bat (insurance.aes256) gehitu zuen
Afganistango Gerrako Egunerokoei
buruzko deskargen orrian. Fitxategia bereziki handia da (1,39
GB
), eta
AESekin
zifratuta zegoen; beraz, 256 biteko gako bat behar da edukia deszifratu ahal izateko. Wikileaksek eta Julian Assangek ez zuten azalpenik eman. WikiLeaksek eraso larriren bat jasango balu eta erakundea ezgaituta geratuko balitz, filtrazio horren pasahitza publiko egingo luketela uste dute adituek.
[48]
Kontingentzia-plan bat izango litzateke, tren-makinetan erabiltzen den "
hildako gizonaren pedalaren
" segurtasun-sistemaren antzekoa. WikiLeaksen orrialdeari egindako erasoak gorabehera, artxiboa eskuragarri dago oraindik
torrentak
deskargatzeko guneetan,
The Pirate Bay
edo besteren batzuetan. Assangek publikoki esan zuen: "
Aspalditik segurtasun kopia zifratuak banatzen aritu gara, oraindik argitaratu ez ditugunak. Gakoa askatzea da egin behar dugun gauza bakarra, automatikoki materiala erabilgarri gera dadin.
"
Gantanamoko eta Abu Ghraibeko kartzeletako galdeketak - 2011
2011ko apirilaren 25ean, WikiLeaksek Guantanamo eta Abu Ghraib kartzeletan egiten ari ziren galdeketen inguruko argazkiak eta txostenak eman zituen ezagutzera, bertan giza eskubideak urratzen baitziren. Afganistango eta Pakistango pertsonak inolako epaiketarik gabe espetxeratu zituztela eta preso gazteenak 14 urte zituela zabaldu zen.
[49]
Stratfor enpresaren 2012ko posta elektronikoko fitxategien filtrazioa
(ingelesez
Global Intelligence Files leak
edo
Gifiles
edo
The Stratfor files
izenez ezagutzen direnak)
[50]
AEBko inteligentzia pribatuko eta espioitzako
Stratfor
agentziako langileen artean izandako barneko mezu elektronikoak argitaratzeari eta hedatzeari buruzkoa da.
2012ko
otsailaren 27an
hasi ziren Wikileaksen mezuak argitaratzen. WikiLeaksen arabera, 5 milioi
mezu elektroniko
inguru daude.
[51]
Mezu horiek 2004ko uztailetik 2011ko abendura artekoak dira.
[52]
Stratfor-ek adierazi zuen WikiLeaks-ek
Anonymous-i
esker lortu zituela mezu horiek, Stratfor-en webgunea 2011. urtean hackeatu ostean.
[53]
WikiLeaksek "mundu osoko bi dozena hedabideetara" bidalitako posta elektronikoko mezuak dituen
datu base
batera sartzeko aukera ematen du. Komunikabide horien artean espainierazko honako hedabide hauek daude:
Ciper
(
Txile
),
La Jornada
(
Mexiko
),
La Nacional
(
Costa Rica
),
Pagina 12
(
Argentina
),
Plaza Publica
(
Guatemala
),
Publico
(
Espainia
). Besteak beste,
Owni
(
Frantzia
),
Rolling Stone
(
AEB
),
The Yes Men
(
Bhopal Activistas
).
[53]
2017ko martxoaren 7an, WikiLeaksek
Estatu Batuetako
espioitzaren bidez
telefono
,
ordenagailu
eta
telebista
hackeatzeko programa baten xehetasunak lortu zituela ziurtatu zuen, eta hasi zen filtratzen
CIAri
egozten zizkion milaka dokumentu, "Zero Urtea" izeneko programa bat barne, Estatu Batuetako hainbat konpainiek ekoitzitako telefonoak eta gailuak
hackeatu
ahal izateko hainbat arma informatiko zituena. Hackeo horien helburuak, besteak beste,
Appleren iPhone-ak
,
Googleren
Android
sistema,
Microsoften
Windows
edo Interneteko konexioa duten
Samsung
telebistak ziren. Hauek
mikrofono
estali bihurtzen ziren erabiltzaileak espiatzeko.
[54]
2021ean, Wikileaks-ek
The Intolerance Network
izeneko datu-base bat argitaratu zuen (≪Intolerantzia Sarea≫),
HazteOir
erakunde ultrakontserbadore espainiarraren eta honen nazioarteko besoa den
CitizenGo
erakundearen 17.000 dokumentu zituena. Erakundeen barne-funtzionamendua eta hauen
emaileen
sarea erakusten dituzte dokumentuek. Emaile horien artean, besteak beste,
Espainiako
eta nazioarteko enpresetako milioidun eta goi-mailako exekutibo ugari azaltzen ziren. Filtrazioak
El Yunque
erakunde sekretu katolikoari buruzko dokumentuak ere baditu.
[55]
WikiLeaks-en editoreak,
Kristinn Hrafnsson-ek
, horri buruz adierazi zuen: ≪
Ultraeskuindar
talde politikoek azken urteotan emakumeen eta LGBTQI+ pertsonen eskubideen aurkako eraso gero eta handiagoen bidez indarra irabazi duten neurrian, baliagarria da mundu mailan aldaketa horiek bultzatu dituztenen dokumentuak eskura izatea. Jendeak eskubidea du taktika politikoak non garatzen diren jakiteko≫.
[56]
WikiLeaks-i egindako blokeoa: Gobernu zentsura, zerbitzuen kantzelazioa eta eraso zibernetikoak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
WikiLeaks atariak duen informazio sentikorra dela eta, 2010eko abuztuan
Suediako Alderdi Piratak
akordio bat sinatu zuen WikiLeaks-ekin WikiLeaks-en web orria ostatatzeko eta horrela orrialdearen immunitatea lortzeko. Hala ere, alderdiaren hauteskunde-porrotaren ondorioz, ez zuen aurrera egin WikiLeaks-i immunitatea eskaintzeko ekimenak.
[57]
Cablegate
filtrazioaren ondorioz jaso zituen
zerbitzu ukapenaren erasoen (DDoS)
aurrean, 2010eko azaroaren 30ean WikiLeaks-ek bere informazioa
Amazon-eko
hodeiko konputazioko
Amazon EC2
zerbitzarietara
eraman zuen.
[58]
Txinako Herri Errepublikak
, bere
zentsura informatikoko politikaren
parte gisa, WikiLeaks-en gunerako lotura zibernetikoak blokeatu zituen 2010eko abenduaren 1ean,
Ipar Koreari
buruz (Txinaren aliatua). Seul-eko eta Pekin-eko AEBen enbaxadek bidalitako kable diplomatikoak plazaratuko zirelakoan,
[59]
Abenduaren 1ean, AEBko
Joe Lieberman
senatariaren presioen ondorioz, Amazonek WikiLeaks ostatatzeari utzi zion. WikiLeaks-ek,
Twitter
bidez, adierazi zuen Amazon
Estatu Batuetako Konstituzioaren lehen zuzenketaren
aurka bazegoen liburuak saltzeari utzi beharko iokeela.
[60]
AEBko Kongresuak
WikiLeaks erabat isildu nahi zuen, herrialdean bertan sarbidea debekatuz, eta mundu osoan Internetetik haren existentzia kenduz, lehenago saiatu zen bezala.
[61]
2010eko abenduaren 2an, Internet-domeinuak kudeatzen dituen
EveryDNS
enpresa hornitzaileak WikiLeaks-ekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki zuen, abenduaren 2an gaueko 10etan sarbidea moztuz.
[62]
Eric Besson
ministro frantsesak
OVHri
eskatu zion WikiLeaks-en ataria ez ostatatzeko.
[63]
Orduan
Suitzako
Alderdi Piratak
wikileaks.ch
helbide berria eta zuzeneko sarbideko bi IP helbide (
http://46.59.1.2
eta
http://213.251.145.96
) eskaini zizkion WikiLeaksi, besteak beste.
[64]
Abenduaren 3an, lege-erreforma bat egin zen
Estatu Batuetan
, SHIELD Akta (Securing Human Intelligence and Enforcing Lawful Dissemination) gisa ezagutua, espioitza-aktaren aldaketa bat, sekretu zifratuei edo nazioarteko inteligentzia-komunikazioei buruzko informazio sailkatua argitaratzea debekatzen duena.
[65]
2010eko abenduaren 4an,
PayPal-ek
bertan behera utzi zuen WikiLeaks-ekin zuen kontua; Wikileaksek horren bidez lortzen zuen finantziazioa donazioen bidez. PayPal-ek erabilera-politiken ustezko urraketa bat argudiatzen zuen, "besteak legez kanpoko jardueretan parte hartzera babesten, sustatzen edo bultzatzen dituzten jarduerak" ez daudela baimenduta adieraziz.
[66]
Geek
alt1040 atariak, besteak beste, Amazon eta Paypal boikoteatzeko deia egin zuen WikiLeaks-i zerbitzua ukatzeagatik.
[67]
Wikileaks-eko zuzendaritza zentralaren blokeoarekiko erreakzio batean, WikiLeaks-en jarraitzaileek mila
ispilu
baino gehiago sortu zituzten (2011ko urtarrilean, 1.400 inguru).
[68]
Geroago, abenduaren 6an,
MasterCard-ek
jakinarazi zuen ez zuela bere sistema onartuko WikiLeaks-i ordaintzeko bitarteko gisa.
[69]
Egun horretan,
PostFinance-ek
ere WikiLeaks-i donaketak edo ordainketak egiteko aukera blokeatu zuen.
Abenduaren 6an, WikiLeaks defendatzeko,
Anonymous
Interneteko taldeak Operation Payback bat (zibereraso bat) jarri zuen abian PostFinance eta
PayPal
-en aurka, WikiLeaks-en kontuak blokeatzeagatik.
[70]
[71]
. WikiLeaks-ek adierazi zuen ez zegoela bere defentsanegindako eraso zibernetikoen alde eta ez kontra, baina iritzi publikoaren zati baten adierazpena zirela esan zuen.
2010eko abenduaren 7an,
Visa-k
WikiLeaks-i donazioak edo ordainketak egiteko aukera kendu zuen.
[72]
Horren aurrean, abenduaren 8an,
DataCell
enpresa islandiarrak, WikiLeaks-i ordainketak egiten dizkionak, "donazioak berriro ahalbidetzeko berehalako ekintza legalak hartzea" erabaki zuen, hala esan zuen Andreas Fink konpainiako buru exekutiboak, MasterCard eta Visa salatuko zituela ere adieraziz.
[73]
2010eko abenduaren 9an,
Twitter
-ek
Anonymous
WikiLeaks-en defentsoreen kontua ezabatu zuen, eta gero
Facebook-ek
bertan behera utzi zuen WikiLeaks defendatzeko
DDoS
erasoen Operation Payback orria. Anonymouseko kideek hori
informazio-askatasuna
babesteko Interneteko gerratzat hartu zuten.
[74]
[75]
2010eko abenduaren 10ean, WikiLeaks blokeatuta zutenen aurkako erasoen estrategia aldatzea erabaki zuen Anonymous-ek:
DDoS
eraso gutxiago egin eta WikiLeaks-en filtrazioen berri gehiago eman.
[76]
Reykjavikeko
Barrutiko Auzitegiak ebatzi zuen Valitorrek,
Islandian
Visa eta MasterCarden ordainketak kudeatzen dituena, ez zuela arrazoirik txartelaren titularrei WikiLeaks-i donazioak jasotzeko galarazi zienean. Auzitegiak erabaki zuen blokeoa 14 egun baino lehenago kendu behar zutela edo Valitorrek egunero 6.000 dolarreko isuna jasoko zuela.
[77]
Wikileakseko sortzailea 2019tik dago preso Erresuma Batuan, Polizia britainiarra Ekuadorko enbaxadan sartu eta atxilo hartu zuenetik.
[78]
[79]
Enbaxadan zegoen babes hartuta 2012an Suediak haren aurkako atxiloketa agindua eman zuenetik. Lehen epaiketan lehen auzialdiko epaitegi batek estradizioa ukatu baitzuen, AEBetan presoaren bizitza arriskuan egongo zela argudiatuz. Ondoren, Londreseko Apelazio Auzitegiak atzera bota zuen ebazpena, AEBek Assangeren osasuna bermatuko zutela segurtatu ondoren. Amnesty Internationalen ustez, hala ere, "dauden aurrekariekin berme horiek ez dira oso sinesgarriak". Assangeren abokatu taldeak Auzitegi Handira jo zuen, Ingalaterrako auzitegi gorenera. 2022ko martxoaren 14an Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak baimena eman zuen estradiziorako, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen. 2022ko ekainean Erresuma Batuko Barne ministro
Priti Patelek
argi berdea eman zion Julian Assangeren estradizioari.
[80]
[81]
[82]
2023ko ekainean Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu zuen. “Nahikoa da”, esan zuen Anthony Albanese Australiako lehen ministroak
Democracy Now!
-ko albistegian, eta eskatu zuen Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte zeramatzan Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan epaitua izateko, azken horiek Iraken eta Afganistanen egin zituzten gerra krimenen dokumentuak argitaratzeagatik.
[83]
2010eko uztailean,
Mike Ferner
Veterans for Peace
-ko presidenteak WikiLeaksen aldeko editorial bat idatzi zuen.
[86]
John Pilger dokumentalistak editorial bat idatzi zuen 2010eko abuztuan WikiLeaks defendatzearen alde; izan ere, haren aburuz, "erantzukizun publikoaren interesak ordezkatzen ditu, eta menderatzearen eta zinismoaren aurkako kazetaritza-modu berri bat da".
[87]
Daniel Ellsbergek
(2006), 1971n
Pentagon Papers
-ak zabaldu zituen gizonak, askotan laguntza eskeini dio WikiLeaks-i ?
[84]
[85]
Ron Paul
Texas-en kongresukide errepublikanoa izan zen WikiLeaks-en fundatzailearen, Julian Assange-ren, alde publikoki agertu zen lehen politikari estatubatuarra, "gizarte aske batean egia dakigula suposatzen delako".
[88]
[89]
Floridako
Connie Mack IV
bere lankideak ere goraipatu zuen WikiLeaks.
[90]
2010eko abenduaren 9an, orduko
Brasilgo
lehendakari
Lula da Silvak
WikiLeaks eta
adierazpen-askatasuna
defendatu zituen. Lulak adierazi zuen
Julian Assange-ren
atxiloketak adierazpen-askatasunaren aurka egiten zuela.
[91]
[92]
2010ean,
Sam Adams Award
saria jaso zuten Wikileaks-ek eta bere sortzaileak, inteligentzia-zerbitzuen praktika txarrak erakutsiz egindako lanagatik.
[93]
2011ko otsailaren 1ean,
Norvegiako
parlamentuko kide batek,
Snorre Valenek
, Ezker Sozialistaren Alderdikoak, WikiLeaks izendatu zuen
Bakearen Nobel sarirako
.
[94]
Bestalde,
El Pais
egunkariaren orrialdeetatik,
Hebert Gattok
WikiLeaks goraipatu zuen.
[95]
2016ko hauteskunde kanpainan,
Donald Trump
behin baino gehiagotan agertu zen atariaren alde.
[96]
WikiLeaks-ek hainbat iturritatik kritikak jaso ditu.
[97]
2007an, John Young
Cryptomeko
operadoreak bere postua utzi zuen WikiLeaks-en zuzendaritza, eta taldeari "
CIAren
hodi bat
" izatea leporatu zion.
[98]
WikiLeaks-ek
informatzaileen
anonimatua babesteko duen gaitasuna ere zalantzan jarri zuen.
[99]
2011n,
Daniel Estulin
teoriko konspiranoiko
hispano-lituaniarrak "Desmontando Wikileaks" lana argitaratu zuen.
[100]
Autore honen tesiaren arabera, Wikileaks muntaia bat izango litzateke, Interneten zentsura ezarri ahal izateko tresna bat, eta horrela, segurtasun eta ordena publikoko arrazoiengatik zentsura justifikatua egongo litzateke.
[101]
- ↑
Arzallus Alustiza, Eneritz. (2019-04-30).
≪WikiLeaks auzia: kazetaritza erradikalaren aurka≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Un video muestra como el Ejercito de EE. UU. mata a un fotografo de Reuters que se habia introducido en plena zona de guerra
. Publico. 5 de abril de 2010
- ↑
≪Publico.es - Un video muestra como el Ejercito de EEUU mata a un fotografo de Reuters≫
web.archive.org
2010-04-09
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
≪Publico.es - El video de la matanza de EEUU triunfa en YouTube≫
web.archive.org
2010-04-10
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
Afghanistan war logs: Massive leak of secret files exposes truth of occupation,
The Guardian
, Nick Davies and David Leigh, 25/7/2010
- ↑
Wikileaks' Afghanistan war logs: how our datajournalism operation worked,
The Guardian
, guardian.co.uk, Simon Rogers, 27/7/2010
- ↑
In Disclosing Secret Documents, WikiLeaks Seeks ‘Transparency’, The New York Times, Eric Schmitt, July 25, 2010
- ↑
Editorial: Pakistan’s Double Game, The New York Times, July 26, 2010
- ↑
Thema Wikileaks, Spiegel Online, 26/7/2010
- ↑
(Ingelesez)
Davies, Nick; Leigh, David. (2010-07-25).
≪Afghanistan war logs: Massive leak of secret files exposes truth of occupation≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Afghanistan war logs: the unvarnished picture≫
The Guardian
2010-07-25
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
≪WikiLeaks / Afganistan. La guerra al descubierto.≫
web.archive.org
2010-12-22
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
Amy Goodman. WikiLeaks lo hizo de nuevo, en Sin Permiso, traduccion del original en democracy now, 1/8/2010
- ↑
Wikileaks afghan war diary, en democracy now
- ↑
≪Wikileaks asegura que aun quedan 15.000 informes de Afganistan por salir a la luz ? Mundo ? Noticias, ultima hora, videos y fotos de Mundo en lainformacion.com≫
web.archive.org
2010-12-18
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
Press, Europa. (2010-08-13).
≪El Pentagono: Wikileaks seria irresponsable si publica los documentos≫
www.europapress.es
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
WikiLeaks may already have blood on its hands over Afghan revelations, US says, 30 de julio de 2010,
The Times
- ↑
≪Publico.es - Wikileaks se defiende de las acusaciones de EEUU≫
web.archive.org
2010-08-02
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
Europapress.es: El Pentagono niega que WikiLeaks haya intentado contactar con ellos
- ↑
Los crimenes de Irak se revelan al mundo,
El Pais
, 24/10/2010
- ↑
(Ingelesez)
Davies, Nick; Steele, Jonathan; Leigh, David. (2010-10-22).
≪Iraq war logs: secret files show how US ignored torture≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪The War Logs - WikiLeaks Documents≫
archive.nytimes.com
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
(Frantsesez)
≪Irak : l'horreur ordinaire revelee par Wikileaks≫
Le Monde.fr
2010-10-22
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Iraq War Logs
.
Der Spiegel
- ↑
≪Secret Iraq Files - Al Jazeera English≫
web.archive.org
2010-10-23
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
iraqwarlogs.com
Bureau of Investigative Journalism
thebureauunviestigates.com
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Wikileaks revela que EE UU permitio torturas sistematicas en Irak≫
El Pais
2010-10-22
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
≪WikiLeaks≫
www.wikileaks.org
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
≪Estados Unidos tolero torturas sistematicas en Irak≫
www.publico.es
2010-10-23
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
≪Wikileaks, informazio ezkutua bunkerretatik ateratzen duen orria≫
EITB
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
Davies, Nick; Steele, Jonathan; Leigh, David. (2010-10-22).
≪Iraq war logs: secret files show how US ignored torture≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Huge Wikileaks release shows US 'ignored Iraq torture'≫
BBC News
2010-10-22
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
El fundador de Wikileaks: "Los documentos revelan la verdad de la guerra de Iraq", La ONU pide a Estados Unidos que investigue las torturas que revelan los nuevos documentos publicados por wikileaks,
El Pais
, 23/10/2010
- ↑
pagina de WikiLeaks, consultada el 23 de octubre de 2010
- ↑
Preguntas y respuestas sobre los papeles del Departamento de Estado
, diario
El Pais
, 28 de noviembre de 2010.
- ↑
La mayor filtracion de la historia deja al descubierto los secretos de la politica exterior de EE UU
, diario
El Pais
, 28 de noviembre de 2010
- ↑
≪Kartzelatik irten da Chelsea Manning, Wikileaks atariaren iturri ohia≫
EITB
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
US embassy cables: browse the database,
The Guardian
, 28/11/2010
- ↑
State's Secret, Cables Depict U.S. Haggling to Find Takers for Detainees,
The New York Times
, 29/10/2010
- ↑
Documents Wikileaks, en
Le Monde
, 30 de noviembre de 2010
- ↑
(Gaztelaniaz)
PAIS, Ediciones EL. (2023-12-22).
≪Wikileaks en EL PAIS≫
El Pais
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La mayor filtracion de la historia deja al descubierto los secretos de la politica exterior de EE UU≫
El Pais
2010-11-28
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
China apuesta por dominar una Corea unificada,
El Pais
, 30/11/2010
- ↑
Der Spiegel, Portada y paginas del especial sobre las filtraciones de los papeles del Departamento de Estado de EE. UU. -WikiLeaks-
- ↑
≪Cables domesticos - Los papeles del departamento de estado en EL PAIS≫
web.archive.org
2010-11-30
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
Vease Wikipedia inglesa, United States diplomatic cables Leak
- ↑
Urkola Agirrezabala, Ane. (2016-02-23).
≪AEBek mendebaldeko hainbat agintari espiatu dituztela argitaratu du WikiLeaks-ek≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
http://www.pcmag.com/article2/0,2817,2373974,00.asp
El plan de contigencia de WikiLeaks: el archivo insurance.aes256 (en ingles)
- ↑
≪Estas son las revelaciones de Wikileaks por las que EEUU quiere juzgar a Assange≫
www.publico.es
2021-12-10
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
Global Intelligence Files leak, en WikiLeaks
- ↑
(Ingelesez)
WikiLeaks' Stratfor Email Release Raises Uncomfortable Questions.
.
- ↑
≪Stratfor was Dow’s Bhopal spy: WikiLeaks≫
The Times of India
2012-02-28
ISSN
0971-8257
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
a
b
≪WikiLeaks publishes leaked Stratfor emails≫
web.archive.org
2012-03-01
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Mars, Amanda. (2017-03-08).
≪Wikileaks filtra documentos sobre un supuesto metodo de ciberespionaje que atribuye a la CIA≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
≪Grandes fortunas y altos ejecutivos espanoles financiaron el nacimiento de Vox a partir del grupo ultracatolico Hazte Oir≫
www.publico.es
2021-08-05
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
≪WikiLeaks - The Intolerance Network≫
wikileaks.org
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
Wikileaks y Pirate Bay no tendran inmunidad parlamentaria
- ↑
La web de Wikileaks se muda a los servidores de Amazon, Publico, 1 de diciembre de 2010
- ↑
China bloquea acceso a sitio digital de WikiLeaks
.
Univision
- ↑
Estados Unidos estrecha el cerco sobre Wikileaks,
El Pais
, 1/12/2010
- ↑
Objetivo: Desenchufar completamente a Wikileaks,
El Pais
, 2 de diciembre de 2010
- ↑
BBC Mundo: Cierran la pagina de WikiLeaks
- ↑
Francia estrecha el cerco para cerrar Wikileaks
- ↑
El dominio Wikileaks.org queda inaccesible por decision de la empresa proveedora, El Pais, 3/12/2010
- ↑
EE. UU. presenta el Acta SHIELD contra WikiLeaks, en Alt1040
- ↑
≪PayPal Announces It Will No Longer Handle Wikileaks Donations≫
web.archive.org
2010-12-05
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Arcos, Eduardo. (2010-12-04).
≪Se convoca a un boicot a PayPal y Amazon por negar el servicio a WikiLeaks≫
Hipertextual
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
internacional.eluniversal.com
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪MasterCard pulls plug on WikiLeaks payments≫
CNET
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
Ciberataques para defender a Wikileaks, Publico 7/12/2010
- ↑
Operation Payback #Anonymous Message RE: ACTA, SOPA, PIPA, Internet Censorship & Copyright.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Wikileaks under attack: the definitive timeline, The Guardian, 7/12/2010
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪WikiLeaks: DataCell demandara a Visa por impedir donaciones≫
BBC News Mundo
2010-12-08
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Facebook cierra la cuenta del grupo de ciberactivistas defensores de Wikileaks, El Pais, 9/12/2010
- ↑
≪Wikileaks-en aurkako neurriak hartu dituzten webguneak erasotu dituzte≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Notario, Eli-as. (2010-12-10).
≪Ciberguerra contra los “antiWikiLeaks” evoluciona: menos DDoS y mas divulgacion de las filtraciones (Actualizado)≫
Hipertextual
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
http://www.wired.com/threatlevel/2012/07/wikileaks-visa-blockade/
- ↑
Susaeta, Igor. (2019-05-16).
≪Suediak berriz ikertuko du Assange, bortxaketa salaketa batengatik≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
≪Assangek eskatu du ez dezatela estraditatu≫
Berria
2019-05-03
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Letona Biteri, Xabier. (2022-06-17).
≪Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Orzaiz, Ion. (2022-09-24).
≪≪Assange torturatu eginen dute, ziur≫≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
≪Erresuma Batuak Assange AEBra estraditatzea baimendu du espioitza leporatuta epai dezaten≫
EITB
2022-06-17
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
Manzanares, Ilargi. (2023-06-08).
≪Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-12-30)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Room, Press. (2010-11-29).
Greg Mitchell and Daniel Ellsberg on the WikiLeaks Document Dump.
ISSN
0027-8378
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Wikileaks: Lessons from Vietnam?≫
BBC News
2010-11-30
(Noiz kontsultatua: 2023-12-26)
.
- ↑
≪Veterans For Peace :: Wikileaks revelations will spark massive resistance to Afghanistan War≫
web.archive.org
2010-11-03
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Meet the new boss, same as the old boss | Green Left≫
www.greenleft.org.au
2008-06-20
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Ron Paul Defends WikiLeaks Founder's Rights - CBS News≫
www.cbsnews.com
2010-12-08
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
El congresista republicano Ron Paul sale en defensa de Julian Assange
. El Mundo
- ↑
≪Rep. Mack: Americans ‘have a right to know’ contents of WikiLeaks dump ≪ Florida Independent: News. Politics. Media≫
web.archive.org
2010-12-05
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
Toda solidariedade ao Wikileaks, Entrevista a Lula da Silva - TV -
- ↑
Lula dice que la detencion de Assange "atenta contra la libertad de expresion", El Pais, 9/12/2010
- ↑
≪Consortiumnews.com≫
www.consortiumnews.com
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
http://alt1040.com/2011/02/wikileaks-nominado-al-premio-nobel-de-la-paz#more-104144
- ↑
(Ingelesez)
≪¿Que significa?≫
EL PAIS
2010-12-08
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
https://elpais.com/internacional/2019/04/12/estados_unidos/1555095425_235074.html
- ↑
(Ingelesez)
≪WikiLeaks Revelations Get Global Prominence≫
Sky News
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
(Ingelesez)
Nast, Conde.
≪Exposed: Wikileaks' secrets≫
Wired UK
ISSN
1357-0978
.
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
≪Wikileaks' estranged co-founder becomes a critic (Q&A;) | Privacy Inc. - CNET News≫
web.archive.org
2010-11-30
(Noiz kontsultatua: 2023-12-15)
.
- ↑
Desmontando Wikileaks. Ediciones del Bronce, Fecha Salida: 15/06/2011.
ISBN 978-84-8453-193-7
- ↑
http://www.publico.es/culturas/383541/assange-es-un-personaje-tragico-comico-dantesco-y-siniestro
- Assange, J. (2014).
Cuando Google encontro a Wikileaks
. Madrid: Clave Intelectual.
- Bergareche, S. T. B. (2011).
Wikileaks confidencial
. Madrid: Anaya Multimedia.
- Bravo A. (2014).
Wikileaks: teoria y practica de un desacato: Aproximaciones a un nuevo discurso politico comunicacional en la cibercultura.
Ediciones Nuevas Fojas : Santiago de Chile.
- Cardenosa, B. (2011).
W de Wikileaks: La venganza contra las mentiras del poder
. Barcelona: Libros Cupula.
- Domscheit-Berg, D., & Klopp, T. (2011).
Dentro de wikileaks: Mi etapa en la web mas peligrosa del mundo
. Barcelona: Roca.
- Estulin, D., Fernandez, E., & Sanchez, A. I. (2011).
Desmontando Wikileaks
. Barcelona: Bronce.
- Leigh, D., & Harding, L. (2011).
WikiLeaks y Assange: Un relato trepidante sobre como se fraguo la mayor filtracion de la historia
. Barcelona: Deusto.
- Morgante, D., & Costantini, G. (2013).
Julian Assange: De la etica hacker a wikileaks
. Barcelona: Luces de Galibo.
- Ortiz, A. J. G. (2011).
Wikileaks: Documentos secretos
. Bogota: Editorial Oveja Negra.
- Plaza, M. M. (2011).
Wikileaks: La era de los soplones
. Madrid: Atanor.
- Quian, A. (2013).
El impacto mediatico y politico de WikiLeaks: La historia mas apasionante del periodismo moderno
. Barcelona: UOC.
- Ramonet, I., Assange, J., & Chomsky, N. (2016).
El imperio de la vigilancia: Nadie esta a salvo de la red global de espionaje: incluye entrevistas con Julian Assange y Noam Chomsky
.