Vladimir Aleksandrovitx Karpets
,
errusieraz
Влади?мир Алекса?ндрович Карпе?ц
, (
San Petersburgo
,
Errusia
,
1980ko
irailaren 20a
- ) txirrindulari errusiarra da. Egun Nafarroako
Mutiloabeiti
herrian bizi dena.
2000garren
urteko
Sydneyko
Joku Olinpikoetan
pista proban parte hartu ondoren, Karpets profesional lez
2001
. urtean Itera taldearekin egin zuen debuta, non bi urtez egon zen. Bere bigarren urtea taldean
2002an
, hirugarren izan zen (brontzea)
Errusia
erlojuz kontrako txapelketan.
Karpets (bere lagun Denis Mentxovek egin zuen lez)
Nafarroan
bizi da,
2003an
Etxabarri eta Eusebio Unzue zuzendariek ibanesto.com (banesto taldearen segida) talderako fitxatu baitzuten.
2004an
, bere bigarren denboraldia taldean (
Illes Balears
deitua), Frantziako Tourreko maillot zuria (gazte onena) irabazi zuen, bigarren postuan Thomas Voeckler frantsesa geratu zen. Geroxeago, abuztuan, bere selekzioarekin
Atenasko
Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen ibilbide proban.
2005ean
UCI ProTourren
lehenengo denboraldia (non bere taldea hasieratik sartu egon zen), ez zuen lortu aurreko denboraldian emondako maila
[erreferentzia behar]
, nahiz eta Italiako Giroan top 10 barruan sartua izanda.
2006an
, taldea Caisse d’Epargne deitzera pasatu zen, ez zuen garaipenik lortu.
2007a
hasi zuen Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa bat irabazten, eta geroago Kataluniako Voltako jenerala irabazi zuen. Baina urteko momenturik onena Suitza Itzulian heldu zen jeneraleko garaipena lortuz itzuli ospetsu honetan.
2008an
, taldean egongo zen azkenengo urtea,
Ordiziako Klasika
irabazi zuen, baita Errusiako erlojupeko txapelketan hirugarren (brontzea) postua lortu zuen.
Orain dela gutxi sortu zen Katuxa, UCI ProTour kategoriakoa, taldeagatik fitxatu zuen. Romandia Tourreko sailkapenean 2. geratu zen.
2000
2002
2004
2005
2007
2008
2009
2010
2011
- Zilarrezko domina Errusiako erlojupeko Txapelketan
Legenda
?
|
Ez zuen parte hartu
|
Utz
|
Utzi, ez zuen amaitu
|