Vanessa Anne Hudgens
(
Salinas
,
Kalifornia
,
1988ko
abenduaren 14a
) abeslaria, konpositorea, modeloa, aktorea eta diseinatzailea da.
Vanessa Anne Hudgens 1988ko abenduaren 14an jaio zen,
Salinasen
, Kalifornian. Haren gurasoak Gina eta Gregory Hudgens dira. Amak arrakasta handia izan zuen bere bulego lanetan, eta aita suhiltzailea izan zen. Erlijio
katolikoan
hezi zuten, eta ahizpa gazteago bat du,
Stella Hudgens
, orobat aktorea.
Hudgenek jatorri kultural mistoa du: aita irlandarra eta indigena da, eta ama
manilarra
da jatorriz baina filipinar, txinatar eta espainiar arbasoak ditu. Vanessaren aiton-amona guztiak musikariak izan ziren.
Zortzi urte zituela antzoki musikal batean aurkeztu zen abeslaritzat, eta hortik aurrera produkzio lokaletan agertzen hasi zen:
Carousel
,
The Wizard of Oz
,
The King and I
,
Music Man
, eta
Cinderella
, besteak beste. Bi urte geroago telebistako iragarki eta antzerkietan agertzen hasi zen, eta haren familiak
Los Angelesa
aldatu zen bizitzera.
2006an bere lanik garrantzitsuena egin zuen, Gabriela Montes interpretatuz,
High School Musical
en. Lan horregatik hainbat saritara izendatua izan zen: Teen Choice, Awards eta
Emmy
.
2005tik 2010era
Zac Efron
abeslari, modelo eta aktorearen bikote izan zen, eta 2011z geroztik
Austin Butler
orobat aktore, abeslari eta modeloaren bikotea da.