Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Donostiako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Ulia (argipena)
≫.
Ulia
edota
Uliamendi
Gipuzkoako
Donostia
eta
Pasaia
udalerrien artean hedatzen den
mendia
da,
Euskal Herriko kostaldean
.
Sagues
,
Gros
,
Ulia
eta
Miracruz-Bidebieta
auzoetatik
Trintxerpe
eta
Pasai San Pedroraino
luzatzen da. Mendebaldeko muturraren magalean
Zurriola
hondartza eta
Monpas lurmuturra
daude, eta 243 m ditu mendikatearen puntu gorenean, ekialdean aldiz,
Platako lurmuturra
eta
Pasaiako badiaren
bokalea.
Gailurrean dagoen harkaitz bat
baleak
ikusteko talaia gisa erabiltzen omen zuten donostiar
baleazaleek
Erdi Arotik
.
Mendi honetan izen bereko
Uliako parkea
kokatzen da.
Mendi honen kostaldeko itsalabarretan barrena
Gipuzkoa
osoari itzulingurua egiten dion
GR 121
ibilbidea doa, kostaldeako zatian, hots,
Hondarribia
eta
Mutriku
artean
Talaia ibilbidea
izena jasotzen duelarik. Ulian Talaia ibilbideko 2. etapa kokatzen da, hain zuzen ere,
Pasai San Pedroko
Senekozuluako itsasargian
hasi eta
Platako itsasargia
eta Uliako itsaslabarretan barna
Donostiako
Sagues
auzora doana.