Wikipedia, Entziklopedia askea
The Kinks
rock
musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek
1964an
Londresen
sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean.
Urte horretan bertan nabarmendu ziren "
You Really Got Me
" kantarekin. Arrakasta handia eskuratu zuten
Erresuma Batuan
eta
AEBetan
.
Amerikan
,
British Invasion
(Inbasio britainiarra) zeritzon mugimenduaren barruan sartu zuten The Kinks. Izan ere, hurrengo urteetan,
1960ko hamarkadaren
bukaeran eta
1970eko hamarkadaren
hasieran, arrakasta handiko kanta eta disko ugari plazaratu zituzten The Kinks-ek, kritikarien nahiz entzuleen aldetik:
Face to Face
,
Something Else
,
The Kinks Are the Village Green Preservation Society
,
Arthur
,
Lola Versus Powerman and the Moneygoround
, eta
Muswell Hillbillies
. Haien hurrengo disko kontzeptualak ez ziren hain arrakastatsuak izan, baina 1970etako bukaeran eta 1980etako hasieran zenbait taldek (
Van Halen
,
The Jam
,
The Knack
, and
The Pretenders
) haien kanten bertsioak egin zituzten, The Kinksen diskoen salmentak igoaraziz. Hurrengo hamarkadan,
Britpop
-eko taldeek,
Oasisek
edo
Blurrek
esaterako, The Kinks aipatzen zuten haien iturrien artean. The Kinks
1996an
banandu ziren, azken urteotako albumen salmenta txikiengatik eta Davies anaien arteko tirabirengatik.
2014ko
uztailaren 23an
, Ray Davies
Donostiako Jazzaldian
izan zen eta The Kinks taldearen kantaz osatu zuen gehien bat bere emanaldia.