Wikipedia, Entziklopedia askea
Suddenly, Last Summer
(
euskaraz
Bapatean, Azken Uda
)
1959ko
Joseph L. Mankiewicz
estatubatuar
zinema zuzendariaren
drama
filma bat da.
Tennessee Williams
idazlearen
Suddenly, Last Summer
antzezlanean oinarritua dago. Bertan,
Elizabeth Taylor
,
Katharine Hepburn
eta
Montgomery Clift
aktoreek antzeztu zuten.
Filmak 3
Oscar Sarietarako
izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan:
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
birritan (
Elizabeth Taylor
eta
Katharine Hepburn
) eta
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
(
Oliver Messel
,
William Kellner
eta
Scott Slimon
).
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1937
,
New Orleans
. Venable andre (
Katharine Hepburn
) alargun aberatsak bere biloba Catherineri (
Elizabeth Taylor
)
lobotomia
bat egitearen aldera Cukrowicz doktoreari (
Montgomery Clift
) ospitale bat eraikitzeko diruak emango dizkio. Venable andrea oraintxuki
Europan
hil zaion Sebastian semearen heriotzaren ondorioz buruz nahasi xamarra dago, harekin udaldiro bidaiatu ohi zuelarik, azken uda salbu, hartan Sebastianek bere lehengusu Catherinekin bidaiatzea nahiago izan baitzuen.