Sophia Hayden Bennett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sophia Hayden Bennett

Bizitza
Jaiotza Santiago 1868ko urriaren 17a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Winthrop (Massachusetts) 1953ko otsailaren 3a  (84 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : pneumonia
Hezkuntza
Heziketa Massachusetts Institute of Technology
Jamaica Plain High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak

Sophia Hayden Bennett (1868-1953) jatorri txiletarreko emakume arkitekto estatubatuar bat izan zen, Massachusettseko Teknologia Institutuan graduatu zen lehenengo emakumea izan zen, 1980an. [1] [2]

Sophia Hayden Santiagon (Txile) jaio zen 1868ko urriaren 17an. Bere ama txiletarra zen eta bere aita estatubatuarra, Bostongo dentista bat. [3] Sophiak ahizpa bat eta bi neba izan zituen. Sei urte zituenean aitaren aldeko aiton-amonekin bizitzera bidali zuten Jamaica Plain-era , Bostongo auzo pobre batetara. Eskolan ikasten ari zela arkitekturarekiko interesa piztu zitzaion eta 1886an Massachusettseko Teknologia Institutura joan zen ikastera, 1890ean graduatu zen bertan, ohorezko izendapenarekin. [4] Emakume izateagatik oso zaila egin zitzaion arkitekto moduan lan bat topatzea eta, horregatik, marrazketa teknikoko irakasle moduan lan bat onartu zuen Bostongo eskola batean. [5]

Idazlanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • "Abstract of Thesis: Sophia G. Hayden, 1890." (1890ko irailaren 31a)
  • Emakumearen eraikina . 1893.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. 1965-, Allaback, Sarah,. The first American women architects. ISBN 9780252033216 . PMC 167518574 . (Noiz kontsultatua: 2019-03-19) .
  2. ≪Cambridge Women's Heritage Project Database, H≫ www2.cambridgema.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-19) .
  3. (Ingelesez) ≪Remembering Sophia Hayden Bennett, Part 1≫ One Rhode Island Family 2011-10-09 (Noiz kontsultatua: 2019-03-19) . [ Betiko hautsitako esteka ]
  4. ≪Soodie Beasley: Women in Design: Sophia Hayden (1868 - 1953)≫ Soodie Beasley 2010-02-03 (Noiz kontsultatua: 2019-03-19) .
  5. (Gaztelaniaz) Marciani, de Florencia. (2015-03-23). ≪Sophia Hayden Bennett 1868-1953≫ un dia | una arquitecta (Noiz kontsultatua: 2019-03-19) .