Sara Buesa Rodriguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Buesa Rodriguez

Bizitza
Jaiotza Gasteiz 1980ko irailaren 22a  (43 urte)
Herrialdea   Araba , Euskal Herria
Familia
Aita Fernando Buesa
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak psikologo klinikoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k) Gasteizko Udala

Sara Buesa Rodriguez ( Gasteiz , 1980ko irailaren 22a ) politikari arabarra da, Euskal Herriko giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Fernando Buesa Fundazioaren lehendakariordea.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2000. urtean, ETA erakundeak Fernando Buesa Blanco aita hil zuen. [1]

2015etik 2019ra Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zuzendaria izan zen Gasteizko Udalean . 2019tik 2021eko maiatzera Gasteizko Udaleko Gizarte Politika, Adineko eta Haur Departamentuko zuzendaria izan zen. [2]

2021eko maiatzean Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratze zuzendari izendatu zuten. [3]

2012. urteaz geroztik, Fernando Buesa Fundazioko lehendakariordea da. 2000ko azaroan sortu zen, Fernando Buesaren oroimenez, bake-kulturaren, demokraziaren eta gizarte-aurrerabidearen alde duen ereduari bizirik eusteko. [4] [5]

2014. urtetik ikasgeletara eraman du bere lekukotza Eusko Jaurlaritzaren eta Adi-adian [6] programarekin. Programa horren helburua giza duintasuna, bizikidetza eta enpatia ikastea da, biktimen testigantzak entzuteko esperientzia baten bidez. [7]

Sariak eta aintzatespenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2015 Gazte Rol Model Saria , Pili Zabalarekin batera, giza eskubideak errespetatzeko egindako lanagatik, urraketa salatzeagatik, oroimen historikoagatik eta bake-kulturaren aldeko apustu irmoagatik. [8]
  • 2016 Txema Finez saria , terrorismoaren biktimek "bizikidetzarako hezkuntzari, bakearen, giza eskubideen eta justiziaren aldeko konpromisoari" egindako ekarpen baliotsua. [9] [10]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]