Sanssouci jauregia
(
alemanez
Schloss Sanssouci
)
Alemaniako
Potsdam
hiriko jauregi
rokoko
ezaguna da.
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
izendatu zuen 1990an
Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak
multzoaren barnean. Sanssouci parkeak inguratzen du eta mendebaldeko muturrean Jauregi Berria (
Neues Palais
) dago.
Frantziar jatorria du Sanssouci izenak, izan ere
Sans souci
esaldiak "kezkarik gabe" esan nahi baitu.
Frederiko II.a Handiak
eraiki arazi zuen bere udako egoitza izan zedin. Georg Wenzeslaus von Knobelsdorff arkitektuak diseinatu eta 1745 eta 1747 artean eraiki zen,
Versaillesko jauregiari
itzala egiteko asmotan eraiki ere. 20 urte beranduago Jauregi Berria (
Neues Palais
) eraiki zen parkearen mendebaldean, kanpotik zetozen agintariak inpresionatzeko, baina Frederiko berak beti nahiago izan zuen Sanssouci jauregian bizi.
1786an Frederiko hil zenean jauregia hutsik eta erabili gabe gelditu zen, 1840an bere ilobaren semea zen
Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa
bertan bizitzera etorri zen arte. Filosofia eta arteetan interes handia zuenez eraikina era praktiko eta erabilgarriagoan berriztu zuen.
Pisu bakarreko eraikina da, mahastien goikaldean jaso zena. Erdialdean kupula berde bat du. Parkera ematen duen fatxada estatuaz biziki hornitua dago, iparralderanzko aldea aldiz serioagoa da eta 88 zutabedun kolumnata bat ageri du.
Barrualdeari dagokionez hainbat gela dira aipagarriak:
- Harrera gela: Urrezko kapitela duten hamar zutabe pare daude gelan, kanpoko kolumnaten jarraipena direlarik. Elegantzia klasikoa sabaiko freskoak apurtzen du, non Flora jainkosa zerutik loreak jaurtitzen ikusten den.
- Marmolezko gela: Zuria eta urrez apaindua, kupula batek estaltzen du.
- Kontzertuen gela
- Erregearen gela eta bulegoa
- Liburutegi zirkularra
- Gonbidatuen gelak: Aipagarriak Rothenburg kondearena eta
Voltairerena
, azken hau bertan bizi izan baitzen 1750 eta 1753 artean.
Jauregiaren aurrean terrazatan dauden mahastiak antolatzen bukatu zutenean parkea diseinatzeari ekin zioten. 2'5 kilometro luze den etorbide batek zeharkatzen du ekialdean dagoen obeliskotik hasi eta Palazi Berriraino. 3.000 fruita arbolatik gora landatu ziren eta estatua eta obelisko gehiago ere banatu ziren parkearen toki ugarietan.
Hainbat eraikin daude parkean sakabanaturik:
- Charlottenhof jauregia (
Schloss Charlottenhof
): 1826an eraiki zen Frederiko Gilen IV.a printze zen garaian bere udako egoitza izan zedin. Jauregi neoklasikoa da.
- Txinatar pabiloia (
Chinesisches Haus
): Johann Gottfried Buring arkitektuak diseinatu zuen eta 1755 eta 1764 artean eraiki zen garai hartan modan jarri zen
chinoiserie
estiloan. Ekintza sozial ugari antolatu zituen bertan Frederikok.
- Adiskidetasunaren tenplua (
Freundschaftstempel
): 1768 eta 1770 artean eraikitako tenplo zirkular txikia da. Zortzi zutabe doriarrek inguratzen dute eta kupularen puntan Apolo jainkoaren estatua bat dauka.
- Dragoiaren etxea: Hau ere
chinoiserie
estiloan eraikia 1770 eta 1772 artean.
Frederiko II.ak 1763 eta 1769 artean eraikitako jauregi
barrokoa
da,
Zazpi Urteko Gerran
Prusiak
izandako garaipena ospatzeko. Bere hiru solairuekin Potsdamen dagoen jauregirik handiena da. Ekialdeko eta Mendebaldeko fatxadak 220 metro luze dira eta 400 estatuatik gora daude jauregiaren inguruan. Johann Gottfried Buring, Heinrich Ludwig Mangerren laguntzarekin, izan zen jauregia diseinatu zuen arkitektua. Bereziki aipagarria da jauregiaren barnean dagoen antzoki pribatua.
Kanpoaldean zerbitzarientzako bi eraikin simetriko daude.