Rose Eleanor Arbuthnot-Leslie
(
Aberdeen
,
Eskoziar
,
1987ko
otsailaren 9a
),
Rose Leslie
izen-deiturez ezagunagoa, aktorea da. Ospetsua da
Game of Thrones
telesailean Ygritteren rola jokatu zuelako;
Downton Abbey
telesailean, Gwen Dawsonen rola; eta
The Good Fight
telesailean, Maia Rindellen rola.
Eskoziako Aberdeen hirian jaio zen eta Lickleyhead gazteluan hazi zen 10 urte bete zituen arte. Bere aita, Aberdeenshireko Leslie Klaneko buruzagia zen. Gaur egun XII. mendeko
Wardhill gazteluan
bizi da bere familia.
Milldfield Schoole
n egin zituen bere lehen ikasketak, ondoren
London Academy of Music and Dramatic Arten
graduatu zen, eta bertan Bachelor of Arts saria jaso zuen.
2009an hasi zen aktore lanetan.
Game of Thrones telesailean Jon Snowren papera antzezten zebilen
Kit Harrington
ezagutu zuen, eta bikote harreman bat hasi zuten. 2018an ezkondu ziren Lesliren familiaren Wardhill gazteluan.
2009an egin zuen debuta aktore bezala, New Town telesailean, Rhian pertsonaiaren paperean. Lan honi esker, BAFTA bat jaso zuen aktore berri onenaren kategorian.
Antzerkian ere aritu zen, eta Nell Leyshon Bedlam antzezlanarekin
The Globeko
eszenatokira igo zen.
Honen ondoren, bere paper ezagunenetako bat heldu zitzaion,
Downton Abbey
telesaileko Gwen Dawsonen papera hain zuzen ere.
ITVko
Telesail honen lehen denboraldiko atal guztietan lan egin zuen.
Zineman ere lan egin zuen, Jehny Downhamen Before I Die eleberriaren egokitzapena den
Now is Good
filmean 2012an, Fiona pertsonaiaren paperean edo
Honeymoon
filmean Bearen paperean
Harry Treadawayekin
batera.
2012an, hasi zen
HBOren
Game of Thrones
telesail ospetsuan lanean Ygritte pertsonaiaren paperean. Telesailaren hiru denboralditan egin zuen lan, guztira 17 ataletan.
Utopia
telesail britaniarreko bigarren denboraldian ere hartu zuen parte, MI5eko Milner agentearen rolean.
Gaur egun,
The Good Wife
telesailaren bigarren zatia den
The Good Fight
telesailean ari da lanean, Maia Rindell pertsonaiaren paperean.
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Katea
|
2008
|
Banged Up Abroad
|
Kim
|
Channel 5
|
2009
|
New Town
|
Rhian
|
BBC
|
2010
|
Downton Abbey
|
Gwen Dawson
|
ITV
|
2011
|
Case Histories
|
Laura Wyre
|
BBC
|
2012
|
Vera
|
Lena Holgate
|
ITV
|
2012-
2014
|
Game of Thrones
|
Ygritte
|
HBO
|
2014
|
Blandings
|
Niagra Donaldson
|
BBC One
|
Utopia
|
Young Milner
|
Channel 4
|
The Great Fire
|
Sarah Farriner
|
ITV
|
2015
|
Luther
|
DS Emma Lane
|
BBC One
|
2016
|
Revolting Rhymes
|
Txano Gorritxo(ahotsa)
|
BBC One
|
2017-
2019
|
The Good Fight
|
Maia Rindell
|
CBS All Acces
|
2019
|
Saturday Night Live
|
Rose Leslie
|
|
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
2017
|
Echo
|
En
|