Robert Frank

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Frank
Bizitza
Jaiotza Zurich 1924ko azaroaren 9a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
  Suitza
Bizilekua Manhattan
Zurich
Mabou (en) Itzuli
Talde etnikoa Juduak
Heriotza Inverness (en) Itzuli2019ko irailaren 9a  (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Mary Frank  (1950 -  1969)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak film-zuzendaria , argazkilaria , argazki-zuzendaria , gidoilaria , artista bisuala , grabatzailea , zinemagilea , bideoartista , collagist (en) Itzuli eta errealizadorea
Lantokia(k) New York
Zurich
Detroit  eta  Kanada
Enplegatzailea(k) Atelier Eidenbenz (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Influentziak Walker Evans
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Genero artistikoa erretratua

IMDB: nm0291071 Allocine: 7853 Allmovie: p90368
Musicbrainz: 2900baca-c35c-40b8-90cb-5a28a2792059 Edit the value on Wikidata

Robert Frank ( Zurich , Suitza , 1924ko azaroaren 9a - Inverness , Nova Scotia , 2019ko irailaren 9a ) jatorri suitzarreko argazkilari eta zinema -zuzendari estatubatuarra izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Argazkilaritza-ikasketak egin zituen bere jaioterrian, eta industriako argazkilari gisa lan egin zuen. 1947an, Estatu Batuetara emigratu zuen, eta New Yorken hasi zen lanean, publizitate - eta moda -argazkilari gisa. 1948an, bere lehenengo bidaia profesionala egin zuen.

1955ean Guggehnheim beka eman zioten, eta horrekin bi urteko bidaia ordaindu zuen Estatu Batuetan zehar. Bidaia hartako argazkiak Frantzian argitaratu ziren lehen aldiz, Les Americains titulupean, eta Estatu Batuetan gero, 1959an: The Americans . Bere argazkietako ikuspegi ironikoak zalantzan jarri zuen hain zabalduta zegoen amerikar ideala. Estatu Batuetako argazkilarien esanetan, inguruari begiratzeko modua aldatu zien liburuak. Argazki gehienak irudi tristeak ziren, eta eguneroko bizimoduaren asperraldia, tristura eta etsipena erakusten zuten. Estatu Batuetako kritikari askok arbuiatu zuten bere zintzotasunagatik eta ikuskera ilunagatik. Lan hark 35 milimetroko kameraren erabilera zabaltzen lagundu zuen, une jakina ez ezik gauzak ere erretratatzeko lan-tresna gisa erabiltzeko.

1960ko hamarraldian, Frankek zineman lan egin zuen, eta baita zinema-irakasle gisa ere. Haren film ezagunena, Pull My Daisy (1958), Jack Kerouac idazle estatubatuarraren obran oinarrituta dago.

1996 urtean, Hasselblad argazkilaritza-saria irabazi zuen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]