Wikipedia, Entziklopedia askea
Rene Marigil De Mingo
(
Carmaux
,
1928ko
urriak 24a
-
Sagunto
,
2009ko
urriak 19a
)
espainiar
txirrindulari bat izan zen, profesionala
1954
eta
1962
artean.
Bere lorpenik handienak
Espainiako Vueltan
,
1958ko
edizioan etapa garaipen bat lortu zuelarik eta
1955ekoan
bi egunez lider izan zenean
Valentziatik
igaro zenean, eta Sortaldeko Itzulian, gaur egun
Valentziako Erkidegoko Itzulia
denean lortu zituen, azken kasu honetan,
1956ko
edizioan.
1956ko Frantziako Tourrean
, erregina etapan, lehen postuan iritsi zen
Col de la Croix de Fer
mendatearen tontorrera, errekorra hobetuz.
Frantzian
jaio, gerra
Cifuentesen
eta gerra ondorena
Rebollosa de Jadraquen
igaro arren, non bere zenbait senide bizi diren,
Saguntora
joan eta bertan garatu zen kirolari bezala, non 16 urte zituenetik hil zen arte bizi izan zen. Toki horretan enpresari eta merkatari bezala aritu zen, ekintza filantropiko eta altruista ugari hasi zituen gizartearen onerako, baita tokiko, probintziako, nazioko eta nazioarteko kirolaren onerako ere.
Honako guztia izan zen:
- Camp de Morvedreko Merkatari eta Enpresaburuen Elkarteko (
ACEYSIC
) bazkide sortzaile, presidente eta presidenteorde.
- Saguntoko Ardoaren Elkarteko Presidente eta presidenteorde
- Saguntoar txirrindularitza taldearen bazkide sortzailea eta presidente bere bigarren aroan.
- Valentziar Erkidegoko Txirrindularitza Federazioko presidentziarako hautagaia.
- Mexiko
eta
Venezuelako
El Tachirako
itzulietan hautatzaile nazionala.
- "INURI", CAJASAGUNTO eta SABA txirrindularitza taldearen kirol zuzendaria.
- RTVEren aholkulari teknikoa
Espainiako Vueltan
.
- Moto Club Saguntoren bazkide sortzailea eta presidente bere bigarren aroan.
- Saguntoko alkatetzarako hautagaia, hautagaitza independente batetik, Sagunto eta bere eskualdeko merkatari eta enpresaburuen elkarteak (ACEYSIC) bultzatua.
- Valentziako Nekazarien Elkarteko (AVA) eta profesional autonomoen elkarteko kide izan da.
2009ko
urriak 19an
hil zen Saguntoko ospitalean eta Saguntoko udal hilerrian lurperatua izan zen hurrengo egunean, non bere emaztea, aita eta ama ere lurperatuta dauden.
1955
1956
1957
1958
1959
1960
1961
1962
?: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Rene Marigil
-
ProCyclingStats