Raquel Fernandez Menendez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Fernandez Menendez
Bizitza
Jaiotza Salas
Herrialdea   Espainia
Hezkuntza
Heziketa Oviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Raquel Fernandez Menendez ( Salas , Asturias , 1993 ) asturieraz idazten duen idazle eta ikertzailea da.

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2015. urtean, Oviedoko Unibertsitatean graduatu zen Espainiera eta haren literaturetan. Aldi horretan, Maria Cristina Masaveu Peterson Fundazioaren Bikaintasun Akademikorako 2013-2014 beka eta Liberbank talentu gazteak atxikitzeko beka eman zizkioten 2015erako. [1] [2] 2016. urtean, Generoari eta Aniztasunari buruzko masterra egin zuen Oviedoko Unibertsitatean . [1] [3] Severo Ochoa doktoratu aurreko laguntza ere jaso zuen. [3]

Ikerketa-egonaldi bat egin zuen CSICen, Pura Fernandezen zuzendaritzapean, eta beste bat Utrechteko Unibertsitatean ( Herbehereak ). [2] Oviedoko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasle bihurtu zen, eta Espainiako gerraosteko literaturako egileen eta generoen arteko tentsioetan jarri du arreta. [3] [4] [5] Nazioarteko hainbat biltzarretan hartu du parte eta hitzaldiak eman ditu Bruselako Unibertsitate Librean eta Parisko Espainiako Elkargoan, besteak beste. [3]

Haren zenbait poema Poesia, alma del mundo (2014) antologian sartu ziren. [6] [7] Fabula , El Alambique, El Coloquio de los perros eta Fermento aldizkarietan ere argitaratu ditu poemak. [8] 2017an, Asturiasko Printzerriko Hezkuntza eta Kultura Sailak antolatutako Xuan Maria Acebal Asturiasko Poesia Sariaren epaimahaiko kide izan zen. Bertan izan ziren Angeles Carbajal Roza, Ana Isabel Medina Zarabozo, Xuan Santori Vazquez eta Xose Miguel Suarez idazleak. [9]

Aitortzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2013an, Libelula poemarioarekin unibertsitateak konbokatutako III. Literatur Lehiaketa irabazi zuen. [10] 2016. urtean, Fernandezek Asturiasko Nene Losada Requiero XI. Poesia Lehiaketa irabazi zuen, Sherezaderen Hil ondoko liburua poemarioarekin. [11] Malory Literatur Solasaldiaren "2017. urteko libururik onena" izendatu zuten. [12]

2017an, gazteentzako Asturieraz inprobisatutako mikrorrelatoen II. lehiaketa irabazi zuen: Agiliza a escribir saria. [13] Asturiasko El Horreo del Carbayedoko Kontakizun Laburren XI. Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, “La cazadora” kontakizunarekin. [14] 2018an, Cangas del Narceako Kontzejuaren XVI. Ipuin Laburren Lehiaketako saria jaso zuen, Asturiasko mendebaldeko modalitatean, Marcos Martinez Fernandezekin batera, El picadoiru izeneko lanagatik. [15]

Argitalpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2017 ? Sherezaderen hil ondoko liburua . Arrastoa. [16]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b GARCIA, Eduardo. (2015-10-30). ≪Raquel Fernandez: "Ni me plantee que en estos tiempos no pudiera leer en llingua"≫ La Nueva Espana .
  2. a b ≪RAQUEL FERNANDEZ MENENDEZ≫ Fundacion Maria Cristina Masaveu Peterson .
  3. a b c d ≪Ana Rosetti, en la catedra Angel Gonzalez≫ www.elcomercio.es .
  4. ≪Raquel Fernandez-Menendez | University of Oviedo / Universidad de Oviedo - Academia.edu≫ uniovi.academia.edu .
  5. ≪Fernandez Menendez, Raquel≫ Intersecciones .
  6. Floriano, Miguel. (2015-01-27). ≪El pais de Ammyt: RAQUEL FERNANDEZ≫ El pais de Ammyt .
  7. Sevillano, Jose Luis. (2014-07-14). ≪Anaqueles polvorientos: Poesia en Valdedios: Poesia, alma del mundo≫ Anaqueles polvorientos .
  8. ≪RAQUEL FERNANDEZ≫ EL COLOQUIO DE LOS PERROS .
  9. ≪El Premio Xuan Maria Acebal se fija en la poesia oral≫ www.elcomercio.es .
  10. ≪Raquel Fernandez Menendez≫ tr3sreinos 2014-12-30 .
  11. GARCIA, Luarca (Valdes), G.. (2016-08-14). ≪Raquel Fernandez, ganadora del certamen de poesia "Nene Losada Rico"≫ La Nueva Espana .
  12. 'El llibru postumu de Sherezade', meyor llibru del 2017 pa la Malory asturies.com Consultao'l 27.06.2018
  13. 20minutos. (2017-05-09). ≪Raquel Fernandez Menendez gana el segundo concurso de Microrrelatos 'Entaina a escribir'≫ www.20minutos.es - Ultimas Noticias .
  14. ≪Raquel Fernandez Menendez lleva'l XI premiu de rellatos n'asturianu L'Horru del Carbayedo≫ Asturnews 2017-08-09 .
  15. Armando Gutierrez, Raquel F. Menendez y Marcos Martinez Fernandez ganen el premiu de cuentos curtios de Cangas formientu.com Consultao'l 22.12.2018
  16. Xuanxo. (2017-09-06). ≪falar y lleer: Raquel F. Menendez presenta’l so poemariu ‘El llibru postumu de Sherezade’≫ falar y lleer .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]