Pilar Bueno Ibanez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Bueno Ibanez

Bizitza
Jaiotza Sause , 1912
Herrialdea   Espainia
Heriotza Madril 1939ko abuztuaren 5a  (26/27 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Heriotza modua heriotza zigorra : bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak jostuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Pilar Bueno Ibanez 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen. Une hartan jostuna zen, eta 27 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz da ezaguna. [1] [2] [3] [4]

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pilar Bueno Sausen jaio zen, Zaragozako probintzian . Jostun lan egiten zuen, eta gerra hastean PCEra afiliatu zen. Hala, gerra bitartean "casas-cuna" delakoetan lan egin zuen bolondreski, bertan haur umezurtzak eta gerrara zihoazen milizianoen seme-alabak zaintzen zituen.

Alderdiaren Kuadro Eskolako buru bezala aritzeko formazioa jasotzeko aukeratua izan zen eta Radio Norte erakundearen idazkari izendatu zuten. Gerra amaitzean Federico Bascunanak deitu zuen komunistak berrantolatzen laguntzeko eta kapitalean zortzi sektore sortzea enkargatu zion: Iparraldekoa, Hegoaldekoa, Ekialdekoa, Mendebaldekoa, Chamartin de la Rosakoa, Guindalerakoa, Prosperidadekoa eta Vallekasekoa.

1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan. [5]

Murala. Gandian

Memoria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie [6] . Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialriari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela. [7]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]