Phillip Bennett
(
Felinfoel
,
Carmarthenshire
,
1948ko
urriaren 24a
-
ibidem
,
2022ko
ekainaren 12a
)
galestar
errugbilaria
izan zen,
zabaltzaile
postuan aritzen zena.
1965
-
1981
bitartean,
Llanelli RFC
taldean jokatu zuen, eta
Galesko errugbi selekzioan
1969tik
1978ra
;
British and Irish Lionsen
eta
Barbariansen
ere aritu zen.
1970eko hamarkadan
, Gales nagusi zelarik Europako errugbian, bikote bikaina osatu zuen
Gareth Edwards
uztartze-erdilariarekin
.
World Rugby Hall of Fameko
kide izendatu zuten
2015ean
.
[1]
Phillip Bennett
Felinfoelen
jaio zen,
1948ko
urriaren 24an. Oso gazterik hasi zen jokatzen
Llanelli RFC
taldean eta, 1981ean erretiratu zen arte, 16 denboraldi egin zituen klub horretan,
[2]
eta 413 partidatan parte hartu.
[3]
1972ko urriaren 31n jokatu zuten urte horietako neurketarik mitikoena,
Stradey Parken
Zeelanda Berria
9 eta 3 azpiratu zutelarik.
[4]
1969ko martxoaren 22an, hogei urte zituela, aritu zen aurrenekoz
Galesko selekzioan
,
Frantziaren
aurka.
Gerald Davies
erdikoaren
ordez atera zen zelaira, honek min hartu zuelarik.
[5]
Era horretan, partaide izan zen Galesek 1969ko
Bost Nazioen Txapelketan
lortutako garaipenean. Erdiko eta
hegaleko
postuetan jokatu ondoren, Galesko
zabaltzaile
titular bilakatu zen
1972an
,
Barry Johnek
ezustean erretiroa hartu zuenean.
[2]
Galesko atorra soinean, 1970eko hamarkadan Ipar Hemisferioko errugbian nagusi izandako taldeko kide izan zen. Besteak beste,
Gareth Edwards
,
Gerald Davies
,
JPR Williams
edota
Derek Quinnell
alboan zituela, 1975eko, 1976ko eta 1978ko
Bost Nazioen Txapelketa
irabazi zituen, azken biak Slam Nagusiarekin.
[2]
Selekzioko kapitaina 1977tik aitzina, mintzaldi gogoangarria eman zien taldekideei urte horretako martxoaren 5ean,
Cardiffeko
Arms Parken
,
Ingalaterraren
kontrako partida hastear zela:
[6]
[oh 1]
≪
|
Horra zer eman dioten sasikume horiek Galesi. Hartu dute gure ikatza, gure ura, gure altzairua. Gure etxeak erosten dituzte, eta urtean hamabost egun baino ez dira haietan bizitzen. Zer eman digute? Deus ez. Ingelesek esplotatu, bortxatu, menderatu eta zigortu egin gaituzte. Eta jende horren kontra jokatu behar dugu arratsalde honetan.
|
≫
|
Bi bira egin zituen
British and Irish Lionsekin
: Hegoafrikan
1974an
, partidarik galdu gabe burutua, eta Zeelanda Berrian
1977an
.
Barbariansekin
, berriz, 20 partidatan parte hartu zuen. 1973ko urtarrilean
All Blacksen
kontra jokatutakoa izan zen denetan entzutetsuena; hartan lortu zuen Gareth Edwardsek "historiako entsegurik onena" Phil Bennettek hasitako jokaldi ikusgarri batean.
[2]
- ↑
Galesek 14 eta 9 irabazi zuen partida, JPR Williamsek eta Gareth Edwardsek lortutako entseguekin.
- ↑
Frantziarekin berdindua.
- ↑
1973ko txapelketan bost taldeak izendatu zituzten irabazle, bostek bina garaipen lortu baitzituzten.