Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Angel Iglesias Sanchez
, ezagunagoa
Pepe Iglesias
gisa (
Buenos Aires
,
Argentina
,
1915eko
otsailaren 11
–
Santiago
,
Txile
,
1991ko
martxoaren 4a
), argentinar antzezle komikoa izan zen.
Buenos Airesko
vaudeville
tan hasi zen antzerki-lanak egiten, baina
Espainian
lortu zuen osperik handiena,
1950eko
hamarraldiaren erdialdera, Servicio Espanol de Radiodifusion irratiko irratsaioen bidez.
El Zorro
goitizena erabiliz,
El Hotel de la sola Cama
irratsaioa sortu zuen. Bertan,
desarrollismo
garaiko Espainiako arazo sozialen parodia egiten zuen. Berak interpretatutako pertsonaiarik ezagunena Finado Fernandez izan zen.
1960ko
hamarraldia arte
irratiko errege
izenaz ezagutzen zuten, baina handik aurrera, telebistaren eraginez, bere ospea itzaliz joan zen.
Telebistako saioetan eta film kaskar batzuetan parte hartu zuen arren, ez zuen telebistaren mundura egokitzen jakin. Urte batzuk lehenago Argentinako irrati eta telebistarako lanak ere egiten hasi zen. Bihotzeko gaitz batek jota hil zen, Txileko ospitale batera zeramatela, eta Buenos Airesen lurperatu zuten.