Paule Gobillard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paule Gobillard

Bizitza
Jaiotza Quimperle 1867ko abenduaren 3a
Herrialdea   Frantzia
Heriotza Paris 1946ko otsailaren 27a  (78 urte)
Hobiratze lekua Pere Lachaise hilerria
Grave of Morisot (en) Itzuli
Familia
Ama Yves Elisabeth Morisot
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Henri Gervex (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta modeloa
Influentziak Berthe Morisot
Mugimendua postinpresionismoa
Genero artistikoa izadi hila
erretratua
genero-margolana

Paule Gobillard ( 1867ko abenduaren 3 1946ko otsailaren 27a ) frantziar margolaria izan zen, inpresionisten eragin handia izan zuena. Berthe Morisot eta Eugene Manet-en iloba da (Eugene Edouard Manet-en anaia izan zen). Txikitatik, umezurtz gelditu ostean, bere hezkuntzaren barruan pinturako ikasgaiak eman zizkion Edouardek. Artearen panoraman ezezaguna zen senideen aldean. Societe des Independants taldearekin erakusketak egin zituen 1904an eta 1926an.

Bizitza eta lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gobillarden bizitza pertsonalari buruzko dakizkigun xehetasun urriak Julie Manet lehengusuaren memorietatik jaso ditugu. Quimperle herrian jaio zen, Bretainiako hegoaldeko kostaldean. Theodore Gobillard (1833?1879) eta Yves Morisoten (1838?1893), alaba zaharrena zen. Yves Berthe Morisot-en emakumezko inpresionista margolari aren ahizpa zen- Bestetik, Jean-Honore Fragonard , Rococo margolariaren ondorengo zuzena ere bazen Paule.

26 urte zituela, Gobillard umezurtz gelditu zen bere anai-arrebekin batera, ama 1893an hil baitzen. Izeba Bertherekin bizi izan zen Parisen. Izebarekin egon ziren bitartean, berak eta bere ahizpa Jeannek modelo lanetan jardun zuten haren margoetan. Aldi berean, Berthek margotzen irakatsi zion. Haurren eta emakumeen eguneroko bizitza margotu zuen pastel argien samurtasunarekin, bai eta loreontzietako lore- bodegoien irudikapenean ere.

Gobillard olioa mihisean, 24 x 15 hazbetekoa; Findlay galeriak

Pierre-Auguste Renoirrek margolari inpresionistaren estilo sentsualaren eragina ere jaso zuen, haren ikaslea izan baitzen, modeloa izateaz batera. Garai horretan, Edgar Degas lagun minaren argazkietan ere modelo izan zen. [1] 1894an, bere obren lehen erakusketa egin zuen eta, ondoren, garai hartako beste artista ospetsu batzuekin erakusketa egin zuen Societe des Independants-en . 1900ean, Pauleren ahizpa Paul Valery , poeta eta saiakeragile frantsesarekin ezkondu zen. Haiek elkartu eta gero, Paule bikotearekin bizi izan zen Morisoten etxean, eta han egin zituen bere lanik ezagunenak. [2] Gobillardek margotzen jarraitu zuen eta 1946an hil zen arte Parisen bizi izan zen. [3]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Degas, Edgar. Paule Gobillard, Jeannie Gobillard, Julie Manet, and Genevieve Mallarme. Gelatin Silver Print. The Metropolitan Museum of Art, NY, NY.
  2. Manet, Julie, Rosalind de Boland Roberts, and Jane Roberts. Growing Up with the Impressionists: The Diary of Julie Manet. London: Sotheby's Publications, 1987.
  3. .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]