Patrice Emery Lumumba
(Onalua,
Kongo Belgikarra
,
1925eko
uztailaren 2a
-
Lubumbashitik
gertu,
Katanga
,
1961eko
urtarrilaren 17a
)
kongoar
estatu-politikari antiinperialista izan zen.
Belgikatik
independentzia
lortu ondorengo
Kongoko Errepublika Demokratiko
lehenbiziko gobernuburu
demokratikoa
izan zen,
1960eko
ekainetik irailera arte. Uste denez,
CIAren
laguntzaz preso hartu eta erail zuten.
Patrice Lumumba
1925eko
uztailaren 2an jaio zen Onaluan,
Belgikaren
mendean zegoen
Kongoko
erdialdean. Tetela etniako Francois Tolenga eta Juliana Amatu izan zituen gurasoak. Misionero katolikoen eskolan egin zituen lehenbiziko ikasketak, eta eskola protestantean jarraitu zituen. Onalua utzirik,
Stanleyvillen
(egungo
Kisanganin
) kokatu zen
1944an
. Posta bulego batean aritu zen lanean, eta bere kasa segitu zuen ikasten.
1947an
,
Leopoldvillera
(egungo
Kinshasara
) joan zen lan posta-ikastaro bat egitera.
1950etik
aurrera, Belgikako eta Kongoko zenbait egunkaritan idazten hasi zen.
[1]
1951n,
Pauline Opangorekin
ezkondu zen.
1954an
Association des evolues de Stanleyville
elkarteko presidente hautatu zuten.
1955ean
,
Baudouin Belgikakoak
Stanleyville bisitatu zuelarik, elkarrizketa labur bat izan zuen harekin.
1956an
, atxilotu eta espetxeratu zuten, posta bulegoko dirua bidegabeki erabiltzeagatik. Kartzelan egon zen hilabeteetan, idatziz salatu zituen kolonialismoaren ondorioak.
1957ko
irailean, espetxetik irten eta Leopoldvilleko
Bracongo
garagardo
fabrikan hasi zen lanean. Garai hartan ezagutu zituen
Joseph Ileo
eta
Joseph-Desire Mobutu
buruzagi independentistak.
1958ko
urrian, Kongoko Mugimendu Nazionaleko (
Mouvement National Congolais
, MNC) presidente bilakatu zen.
1959ko
urtarrilean, kolonialismoaren aurkako mobilizazio handiak izan ziren Leopoldvillen; errepresioak ehunka hildako eragin zituen. Horren ostean, Lumumbaren jarrera gogortu egin zen.
[1]
1959ko urriaren 31n, Stanleyvilleko aldirietan egindako mitinean, Lumumbak “belgikarren okupazioa bertan behera uzteko mobilizatzeko” deia egin zien afrikarrei. Europarrek ezarritako erregimena eta Kongoko bertako politikarien epelkeria gogor kritikatu ondoren, herrialdearen berehalako independentzia eskatu zuen. Hitzaldia bertaratutakoek behin eta berriro errepikatuko zuten leloaz amaitu zuen: “Kolonialistekin kolaboratzeari ez; desobedientzia zibilari bai”. Gainera, Stanleyvilleko alkateak ez zuen ekitaldirako baimenik eman. Ekitaldiaren ondoren, jarraitzaileek Lumumba atxilotzea saihestu zuten indarrez, eta soldadu belgikarrei aurre egiten saiatu ziren eskura zuten edozer baliatuta: makilak, lantzak, geziak, harriak... Jendarmeak tiroka hasi ziren orduan. 30 lagun inguru hil zituzten, eta ehunka zauritu. Belgikarren aldean, aldiz, hamalau zauritu arin baino ez ziren izan. Biharamunean, Belgikako ejertzito kolonialak Lumumba atxilotu zuen, herritarrak indarkeriara bultzatu izana leporatuta.
]Kongo Belgikarreko
krisia arindu ordez, neurriak tentsioa areagotu zuen.
[2]
Sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten
1960ko
urtarrilaren 21ean. Baina ordurako belgikarrak independentistekin hitz egiten hasiak ziren, koloniaren egoera larria zela eta. Handik bost egunera, Lumumba askatzea eta harekin zuzenean negoziatzea erabaki zuten. Ezustean, Belgikak Kongoren independentzia onartu zuen. Baina keinuak ez zuen Lumumba bigundu; independentzia hitzaldian tinko kritikatu zituen belgikarren gehiegikeriak.
[2]
1960ko ekainaren 23an Lumumbaren alderdiak hauteskundeak irabazi zituen eta bera izan zen
Kongo independenteko
lehenbiziko lehen ministroa. Baina irailean
Joseph Kasa-Vubu
presidenteak Lumumba eta gainerako ministro nazionalistak kargugabetu zituen eta, abenduan,
Mobutuk
estatu kolpea jo zuen,
CIAren
eta belgikarren babesaz (
Gerra Hotz
betean,
SESBk
Lumumba babestu zuen). Bere politika antiinperialistagatik Lumumba Belgika eta AEBrentzat jo-muga zen. Ihes egin zuen, baina harrapatu eta
1961eko
urtarrilaren 17an exekutatu zituzten Lumumba eta haren alderdiko hainbat buruzagi, besteak beste agente belgikarrak eta estatubatuarrak lekuko zirela.
[2]
Abuztuaren 26ko data duen telegrama batean, CIAko zuzendari
Allen Dullesek
Kongoko bere agenteei ondorengoa esan zien: "Erabaki dugu bera ezabaraztea dela gure helburu garrantzitsuena". Mendebaldeko estatuek argi utzi zuten ez zutela onartuko beren interes ekonomikoak arriskuan jarriko zituen inolako dekolonizazio prozesurik.
[3]
Honako hitzaldi hau, 1960ko ekainaren 30ean eman zuen Patrice Lumunbak, Kongoren independentzia ospatzeko antolatu zen zeremonia ofizialean. Leopoldvilleko (gaur egun
Kinshasa
)
Palais de la Nation
-en egin zen ospakizun horrek belgikar agintaldiaren amaiera baketsua nabarmendu nahi zuen. Izan ere, bertan zeuden Belgikako eta Kongo askearen agintari ugari,
Baudouin
belgikar erregea barne.
Irrati
bidez mundu osoan entzun zen Lumunbaren hitzaldia kolonialismoaren aurkakoa izan zen; belgikarrek eta, batez ere, Belgikako erregeak, beren aurkakoa zela sentitu zuten. Kongoko herritarrek ongi hartu bazuten ere, lekuz kanpo egon zen beste ordezkari batzuen iritziz, independentziaren ospakizuna "ilundu" baitzuen. Izan ere, ia eragin zuen Belgikaren eta Kongoren arteko arazo diplomatiko bat.
≪
|
Laurogei urte egin ditugu erregimen kolonialistan, gure zauriak ondo sendatu gabe daude eta mingarriak dira oraindik ahaztu ahal izateko.
Lan nekagarria ezagutu dugu, gosea kentzeko lain ematen ez zuen soldatekin ordaindua, ez janzteko, ez behar den moduan bizi ahal izateko, ezta gure seme-alabek ikasteko ere (...). Barreak eta irainak ezagutu ditugu, beltzak garelako jasan behar genituenak. Nork ahaztuko luke beltzari "hi" esaten zaiola, ez laguna delako, "zu" ohoragarria zurientzat gordetzen delako baino?(...).
Indartsuenaren eskubideak baino aitortzen ez dituzten ustezko testu legalen aitzakian gure lurrak zapaltzea jasan behar izan dugu (...).
Beltzarentzat eta zuriarentzat legea inoiz berdina ez izatea pairatu dugu, doilor eta zitala batzuentzat eta erosotasun emailea besteentzat (...).
Iritzi politiko edo erlijio sinesmenengatik baztertutakoen sufrimendu bortitzak ezagutu ditugu: geure herrian bertan erbesteratuak, gure zoria heriotza bera baino txarragoa zen.
|
≫
|
?Patrice Lumunba, 1960ko ekainaren 30eko hitzaldia
[4]
|