Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Barrio
(
Agurain
,
Araba
,
1958ko
urtarrilaren 21a
) euskal idazlea da. Txikitandik
Lasarte-Orian
(
Gipuzkoa
) bizi da, non
2011tik
2015era
alkatea izan zen.
[1]
2003
. urtean,
Euskaltzaindiak
eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten
Toribio Altzaga Saria
irabazi zuen,
Ama, hor al zaude?
antzerki lanarekin.
2006
. urtean,
Nafarroako Antzerki Eskolak
eta
Iruneko
Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan
euskarazko
saria irabazi zuen
Abere hatsak eta beste animalia batzuk
antzerki lanarekin. Lan hau
Nafarroako Antzerki Eskolak
estrenatu zuen
2007
. urtean.
2007
. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruneko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria
Herio azeri hori
antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen
2008
. urtean.
2007
. urtean, berriz ere Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten
Toribio Altzaga Saria
irabazi zuen
Kontrako bidean
antzerki lanarekin.
2008. urtean
IX. Serantes Antzerki sariaren Akzesita lortu zuen
Armiarmategian (isil-mihisilka)
lanarekin.
2021ean
El sitio del fin del mundo
liburua argitaratu zuen Txertoa argitaletxean Emakume pirata bat da protagonista: gaztaroan bizi izan zituen abenturak kontatzen ditu, umore eta punk ukituarekin. La Flamenka ostatuan sartu da bidaiari gazte eta eder bat eguraldia noiz baretuko zain, sekulakoa baita ekaitza. Taberna txiki hori arrantzale herrixka bateko portuaren alboan dago, eta adineko emakume bat da jabea. Denboralea baretu artean, tabernaria hasten da gaztea zenean bizitako abenturak kontatzen sartu berri den bezeroari. Ez dira edonolakoak emakumeak bizitakoak, pirata izan baitzen, eta itsaso zabala zeharkatu bere itsasontziarekin. Erregearen flotak begiz jo, eta mundua amaitzen den tokiraino jarraitu zuen, pirata gazte hori atzemateko asmoz. Garai haietan bazegoen Donostian La Flamenka izenko taberna bat.
[2]
[3]
[4]