Wikipedia, Entziklopedia askea
Nynke Laverman
(
Weidum
,
Frisia
,
Herbehereak
,
1980eko
apirilaren 14a
- ) abeslari, aktore eta olerkari
herbeheretarra
da. Hainbat herrialdetan bizi izan da eta bakoitzean jasotako esperientziekin disko bana argitaratu du.
2002an Amsterdamgo Arte Eskolan kantuan graduatu zen.
Portugalen
bizi izan zen denboraldi batez eta Jan Jacob Slauerhoff poeta herbeheretarraren olerkiak
frisierara
itzuli eta
fado
bihurtuz kantatu zituen
[1]
. Ondoren
Frida Kahloren
inguruko dokumentala ikusi eta
Mexikora
joan zen.
De Maisfrou
("artoaren emakumea") diskoa sortu zuen, espainiarrak iritsi aurreko kondaira eta mitologian oinarrituriko abestiekin
[1]
. Hirugarren diskoa Mongolian familia nomada batekin bizi zeneko esperientziak kantatu zituen eta
Nomade
izena eman zion. Disko honekin "Edison Saria" jaso zuen
[1]
.
Alter
diskoa Madrilen grabatu zuen eta nazioarteko sona izan zuen.
Wachter
("zaintzailea") zaintzari omenaldi bat da eta
Plant
diskoan gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanak landu zituen
[2]
.
Tarteka hainbat filme herbeheretarretan ere hartu du parte
[3]
.
- Sielesalt
(2004)
- De Maisfrou
(2006)
- Nomade
(2009)
- Alter
(2013)
- Wachter
(2016)
- Plant
(2021)
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2005
|
Eilandgasten
|
Zangeres
|
|
2006
|
Het zwijgen
|
Maartje van de slager
|
|
2007
|
Pauw & Witteman
|
Bere burua
|
Telesaila, atal bakarra
|
2012
|
Tien
|
Bere burua
|
Dokumentala
|
- ↑
a
b
c
(Gaztelaniaz)
sergiomonsalvoc, Autor. (2018-12-17).
≪NYNKE LAVERMAN≫
CON LOS AUDIFONOS PUESTOS
(Noiz kontsultatua: 2021-01-07)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Nynke Laverman≫
Discogs
(Noiz kontsultatua: 2021-01-07)
.
- ↑
≪Nynke Laverman≫
IMDb
(Noiz kontsultatua: 2021-01-07)
.