Nadia Nadim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadia Nadim

Bizitza
Jaiotza Herat 1988ko urtarrilaren 2a  (36 urte)
Herrialdea   Danimarka
  Afganistan
Bizilekua Manchester
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
alemana
daniera
persiera
urdua
hindia
frantsesa
daria
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta zirujaua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Aalborg BK /
IK Skovbakken 2006 / 2012
Denmark women's national football team 2009 / 73 21
Fortuna Hjørring 2012 / 2015
Sky Blue FC 2014 / 2015 21 11
Portland Thorns FC 2016 /
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 175 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

nadianadim.com
Facebook: nadianadim9 Twitter: nadia_nadim Instagram: nadi9nadim UEFA: 250011226 Edit the value on Wikidata

Nadia Nadim ( Herat , Afganistan , 1988ko urtarrilaren 2a ) daniar herritartasuna duen afganiar futbolaria da. Ameriketako Estatu Batuetako Emakumezkoen Futbol Liga Nazionaleko Racing Louisville Futbol Klubean jokatzen du aurrelari postuan. Danimarkako emakumezkoen futbol selekzio nazionalarekin nazioarteko partidak jokatu izan ditu.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Heraten jaio zen 1988ko urtarrilaren 2an . Aita Afganistango armada nazionaleko jenerala zuen. 12 urte zituenean talibanek aita hil zioten. Orduan, amak bost alabekin Europarako bideari ekin zion Afganistandik ihesi. Giza-trafikatzaile bati ordainduta Pakistanera heldu ziren eta handik Italiara joatea lortu zuten pasaporte faltsuekin. Han, kamioi batean ezkutatu eta Danimarkara iritsi ziren, non babes politikoa eskatu zuten. Danimarkan futbolarekiko zaletasuna piztu zitzaion.

Taldeak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Taldea Herrialdea Urteal
IK Skovbakken   Danimarka 2006 2012
Fortuna Hjørring   Danimarka 2012 2015
Sky Blue F.C.   Ameriketako Estatu Batuak 2014 2015
Portland Thorns   Ameriketako Estatu Batuak 2016 2017
Manchester City   Ingalaterra 2018
Paris Saint-Germain   Frantzia 2019 2021
Racing Louisville FC   Ameriketako Estatu Batuak 2021 - gaur egun

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Txapelketa nazionalak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Titulua Taldea Herrialdea Urtea
Danimarkako Kopa Fortuna Hjørring   Danimarka 2009
Elitedivisionen Fortuna Hjørring   Danimarka 2013-14
AEBtako Emakumezkoen Futbol Liga Nazionala Portland Thorns FC   Ameriketako Estatu Batuak 2017
Division 1 Feminine Paris Saint-Germain   Frantzia 2020-21

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]