Wikipedia, Entziklopedia askea
Mireya Martin Larumbe
(
Iruna
,
Nafarroa
,
1980
) artista bisual,
ikerlari,
komisari
eta
irakaslea
da.
EHUko unibertsitatean
Arte Ederrak
ikasi zituen eta ondoren hauetan lizentziatu zen. Honetaz gain,
Soziologiako
masterra egin zuen eta generoaren arloan aditua da bere masterreko bukaerako lana Soziologia bisuala eta
Generoaren
inguruan eginez.
Bere lan artistikoei begiratuta artista iruindarra subjektibitateen ekoizpena, identitatearen espresioak edo oroimena bezalako alderdiak lantzen ditu. Modu honetan eta beti ikuspuntu poetikotik landuta eta marrazkia eta animazio esperimentala oinarri bezala hartuz
feminismoa
edo
genero identitateak
eta bere adierazpenak bezalako gaiak planteatzen ditu.
Artista nafarrak sari eta
beka
ugari jaso ditu bere ibilbide artistikoan zehar,
Cite Internationale des Arts a Paris
,
Casa de Velazquez
(Academie de France a Madrid), Fundacion
Bilbao Arte
edo
Artes plasticas
, visuales e innovacion
Nafarroako kultura departamentuaren
eskutik esaterako.
Nafarroan
bertan azken urte hauetan zehar bakarkako lau antzezpen egin ditu jendeak bere obrak ezagutu zedin: lehenik eta behin Pinturas en la Sala
Fundacion del Colegio de Medicos de Navarra
en
Pamplona
erakusketa egin zuen
2006. urtean
. Bigarrenik, animazio esperimental obra bat garatu zuen "Pamplona Jovenes Artistas" zikloaren barnean
2009. urtean
. Hirugarrenik,
margolaritza
erakusketa
bat
Iruneko
San Anton galerian
2010. urtean
antzeztu zuen eta azkenik Uharteko nafarroako arte
garaikideko
zentroan
2011. urtean
bere bakarkako azken erakusketa antzeztu zuen.
[1]
Nabarmendu daiteke ere 2015. urtean
Tuterako
NUP
eko kanpusean bere obra ugari antzeztu zituela. Honetaz gain,
Lizarrako
Gustavo de Maeztu museoko
"Proyecto Cero" izeneko proiektuan parte hartu zuen
2011. urtean
baita
Zaragozan
performance bat egiten ere. Bere obrek arrakasta internazionala izan dute
Paris
,
Praga
edo
Palermo
bezalako hirietako erakusketetan antzeztuak izanda.
[2]
Bere hitzetan, egiten dituen obrak
argazkien
bidez garatzen ditu
hitzei
nolabaiteko garrantzia kenduz.
[3]
Bere proiektuei dagokionez esan dezakegu azken urteetan batez ere obra asko egin dituela hurrengoak aipagarriak izanda: lehenengoa, "Los fluidos de la sangre de los muertos reavivando las fuentes" izenburua dauka. Obra hau bere azken proiektuaren emaitza da
2014. urtean
proiektua garatzen hasita. Bere hitzetan obra hau argi
mamu
itxurako leku bat dirudi non nasi ditugun ispiluak harrapatzen diren, ez dauden figurak besarkatuz argi-ilunen bidez.
[4]
Bigarren obra
"El corazon y el ruido de los bosques"
deitzen da obraren protagonista aldaketa eta bilakaera izanez. Era berean obra honetan bertan igarotze poetiko bat gauza bizidunen eta bizigabeen artean planteatzen du, iraganean gertatu ziren gertaerei atea irekiz. Esan dezakegu bere obretako garrantzitsuenetako bat
"El otono que tengo es el que he perdido"
deiturikoa da
2012. urtean
egindakoa non bizitza elementu iragankor bat bezala planteatzen du ikuspuntu existentzialista batetik. Bere azken obretan bizitza edo heriotza bezalako elementuak presentzia daukate, hauek edertasunarekin edo desioa bezalako alderdiekin hitz eginez.
[5]