Mike Gibson (errugbilaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mike Gibson (errugbilaria)
Bizitza
Jaiotza Belfast 1942ko abenduaren 3a  (81 urte)
Herrialdea   Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Queens' College (Cambridge)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta hamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitatea zabaltzailea
Pisua 81 kilogramo
Altuera 180 zentimetro

Cameron Michael Henderson Mike Gibson ( Belfast , 1942ko abenduaren 3a ) irlandar errugbilari ohi bat da, berez garai guztietako irlandar errugbilari onenen artean sailkatu ohi da. Irlandako errugbi selekzioarekin 69 alditan jokatu zuen, aldiz Sei Nazioen Torneoa 56 alditan jokatu zuelarik. Azken marka honek 26 urte iraun zituen, azkenik bere aberkidea den Ronan O'Gara errugbilariak 2011ko Sei Nazioen Torneoaren finalean berdindu duelarik.

Horretaz gain, British and Irish Lions taldean ere jokatu zuen. 1971 . urtean talde horrekin Zeelanda Berrian bira bat burutu zuelarik. Bira historiko hartan British and Irish Lions taldeak herri hartako 23 errugbi taldeen aurka 27 partidutan lehiatu zen, Zeelanda Berriko errugbi selekzio boteretsua barne (azken jonekin lau bider jokatu, birritan irabazi, batean galdu eta batean berdindu zutelarik). Aldiz, gainontzeko 23 partiduetatik 22 irabazi eta bat bakarra galdu zuten.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]