Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Urban Crespo
(
Madril
,
1980
) ekintzaile eta politiko espainiarra da.
Podemos-Ahal Dugu
alderdiaren fundatzaileetakoa da, eta 2015eko martxotik, alderdi honen izenean
eurodiputatua
,
Teresa Rodriguezen
ordezkapena eginda
[1]
.
Zenbait
GKE
-tan lan egin izan du,
Viento Sur
aldizkarian ere bai, eta kudeatzaile izan zen Madrilgo liburudenda
kooperatibo
batean, La Marabuntan. Denda hori Madrilgo
Lavapies
auzo madrildarrean zegoen, eta tertulia eta topaketa politikoen bilgune bilakatu zen, zeinetan Ahal Duguko geroragoko partaide eta burkide zenbait bildu ohi ziren
[2]
[3]
.
Ekintzaile politiko gisa ikasleen mugimenduan hasi zen, eta gero
globalizazioaren aurkako mugimenduan
,
Irakeko Gerraren
aurkako protestetan eta M-15 mugimenduan ere parte hartu zuen. Baita ere,
Euskaldunon Egunkariaren
auziaren garaian, Madrilgo Egunkariarekiko elkartasun taldean partaide izan zen
[4]
.
2011ko hauteskunde espainiarretan
Izquierda Anticapitalista
taldearen Madrilgo zerrendan aurkeztu zen. Alderdiak ez zuen ordezkaritzarik lortu.
[5]
Podemos-Ahal Duguten barruan, sektore
antikapitalista
deritzon ezkerreko korrontearen ordezkari da. 2017ko otsailetik Ahal Duguko zuzendaritza nazionalean Europako idazkaritzaren kargua darama.