Mary Amelia Ingalls
, ezagunagoa
Mary Ingalls
izenez (Pepin,
Wisconsin
,
AEB
,
1865eko
urtarrilaren 10a
?
Keystone, Hego Dakota
, AEB,
1928ko
urriaren 20a
) estatubatuar
idazlea
izan zen.
[1]
[2]
Laura Ingalls
idazle eta erreportari nabarmenak ahizpa nagusi zuen, zeinek
Little House on the Prairie (Landako etxe txikia)
liburu
autobiografikoan
bere familiaren bizitza kontatu zuen. 1935ean argitaratu zen lehen liburua, Garth Williamsek ilustratua
1970eko hamarkadan ospea izan zuen
Little House on the Prairie (Landako etxe txikia)
telesailak. Mary Ingalls familiako alaba nagusia zen.
Gurasoak
Caroline Ingalls
(Caroline Lake Quiner irakaslea eta autobiografialaria) eta Charles Ingalls izan ziren. Bost seme-alabetako nagusiena zen. Lau neba-ahizpa izan zituen:
Laura
, Freddie,
Carrie
eta
Grace
.
14 urte zituela, Mary Ingallsek gaixotasun bat izan zuen ?ustez,
eskarlatina
?, eta ikusmena galdu zuen. Pediatrics aldizkarian argitaratu zen 2013ko azterketa baten arabera, Maryren itsutasunaren arrazoia benetan meningoentzefalitisa izan zen, kazetaritza-txostenetako ebidentzietan, eskola-erregistro garrantzitsuetan eta itsutasunari eta gaixotasun infekziosoei buruzko datu epidemiologikoetan oinarrituta.
[3]
[4]
1881 eta 1889 bitartean, Mary
Iowa Braille and Sight Saving School
en izan zen, Vintonen (Iowa).
[5]
Erregistro historikoek ez dute asko esaten tarte horretako urte batean zergatik ez zen eskolara joan Mary, baina ikasketak amaitu eta 1889an graduatu zen. De Smetera (Hego Dakota), etxera itzuli zen, eta gurasoekin bizi izan zen hil arte. Maryk familiari diru sarrerak izaten lagundu zion
zaldien
eulien aurkako maskarak eginez. Gurasoak hil ondoren, Grace ahizparekin bizi izan zen, eta, ondoren, beste ahizparekin, Carrierekin. Inoiz ez zen ezkondu. 1928ko urriaren 20an hil zen, 63 urte zituela,
pneumonia
baten ondorioz. De Smet hilerrian lurperatuta dago.
1970eko hamarkadako telesailean,
Melissa Sue Anderson
aktoreak interpretatu zuen Mary Ingalls. Bizitza errealean ez bezala, telebistako Mary Ingalls, itsuen eskola batean irakasle jardun zuen, eta Adam Kendall lankidearekin ezkondu zen, Linwood Boomer aktoreak interpretatuta.