Marie Pourquie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Pourquie

Bizitza
Jaiotza Baiona , 1982 (41/42 urte)
Herrialdea   Lapurdi , Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k) IKER ikerketa-zentroa

Inguma: marie-pourquie

Marie Pourquie Bidegain ( Baiona , Lapurdi , 1982 ) neuropsikohizkuntzalaria da. Euskal Filologiako lizentziatura (Baionan eta Gasteizen) eta Hizkuntzaren Zientziak lizentziatura eta Masterra (Parisen) egin zituen. Gero, neuropsikohizkuntzalaritzan eta afasiologian espezializatu zen, ikerketa-masterra eta doktoretza eginda Le Mirail Unibertsitatean (Tolosa, Frantzia). Ondotik, doktoretza-ondokoa egin du Montrealeko ortofonia-eskolan eta BCBL ikerketa-zentroetan. Gaur egun, ikertzaile dihardu Iker zentroan, eta Euskal Herriko, Europako eta Europaz kanpoko beste erakunde eta talderen proiektuetan ere parte hartzen du. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]