Maiatzeko Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maiatzeko Iraultza
Irudia
Mota iraultza
Data 1810eko maiatzaren 25a
Kokaleku Buenos Aires
Herrialdea Rio de la Platako Erregeorderria

Maiatzeko Iraultza ( gaztelaniaz : Revolucion de Mayo ) gertaera iraultzaile sail bat izan zen, 1810eko maiatzaren 18tik 25era Buenos Airesen jazotakoak, Rio de la Platako Erregeorderriaren hiriburuan. Espainiar kolonia horrek, gutxi gorabehera, egungo Argentina , Bolivia , Paraguai , Uruguai eta Brasileko eskualde batzuk hartzen zituen. Iraultzaren ondorioz, Baltasar Hidalgo de Cisneros erregeordea kendu eta bertako gobernu bat ezarri zen, Primera Junta ("Lehenbiziko Batzarra") deitutakoa. [oh 1] [1]

Argentinako estatuaren sorreraren hasiera izan bazen ere, Lehenbiziko Batzarrak ez zuen burujabetza adierazi, eta Fernando VII.a Espainiako erregearen izenean hartu zuen agintea. Independentzia adierazpen ofiziala Tucumango Kongresuak egin zuen, 1816ko uztailaren 9an. [2]

Oharrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Junta Provisional Gubernativa de las Provincias del Rio de la Plata zuen izen osoa

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. La Revolucion de Mayo de 1810. todo-argentina.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-23) .
  2. El congreso de Tucuman: Declaracion y Jura de la Independencia. todo-argentina.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-23) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]